Kazuo Ishiguro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kazuo Ishiguro
Kazuo Ishiguro by Kubik.JPG
Bizitza
Jaiotza Nagasaki1954ko azaroaren 8a (63 urte)
Herrialdea  Japonia  (1954 -  1982)
 Erresuma Batua  (1982 -
Talde etnikoa Japanese community in the United Kingdoma
Familia
Aita Shizuo Ishiguro
Ama Shizuko Ishiguro
Ezkontidea(k) Lorna MacDougall  (1986 -
Hezkuntza
Heziketa Woking County Grammar School for Boys
(1966 - 1973)
University of Kent
(1974 - 1979)
University of East Anglia
(1979 - 1980)
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak eleberrigilea, idazlea, gidoilaria, autorea, zientzia-fikzio idazlea, kanta-idazlea eta kantugilea
Enplegatzailea(k) London Cyrenians Housing  (1979 -  1981)
Jasotako sariak
Nominazioak
Influentziak Margaret Atwood, Marcel Proust eta Fedor Dostoievski
Kidetza Royal Society of Literature
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
IMDb nm0410958

Kazuo Ishiguro, japonieraz カズオ・イシグロ (Kazuo Ishiguro) edo 石黒 一雄 (Ishiguro Kazuo) (Nagasaki, Japonia, 1954ko azaroaren 8a) japoniar jatorriko idazle britainiarra da. 2017an Literaturaren Nobel Saria eman diote.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sei urte zituela joan zen Britainia Handira. Kenteko Unibertsitatean ikasi ondoren, sormen-idazketan doktoratu zen East Angliako Unibertsitatean, Malcolm Bradbury idazlea irakasle zen ikastaldean.

1980an, zenbait ipuin eta artikulu argitaratu zituen aldizkarietan. 1982an argitaratu zuen lehen nobela: A Pale View of Hills ("Muinoetako argi margula"). Eleberri horri esker, Winifred Holtby saria irabazi zuen. The Remains of the Day (1989, "Egunaren azken hondarrak") nobelak laudorio ugari jaso zuen, eta Booker saria irabazi zuen. Lan horretan, maiordomo ingeles baten oroitzapenak kontatzen dira lehen pertsonan, tonu harro eta erreprimituan, eta agerian gelditzen da zer-nolako kostua izan duen zerbitzari-bizitzak. Miresmen handia sortu zuten ingeles kutsu erabatekoa duten kontatzeko erak eta pertsonaiek, xehetasun historikoen ikerketa zorrotza dutela oinarrian. 1993an, James Ivoryk izen bereko filma egin zuen nobela horretan oinarrituta, eta ospe handia izan zuen filmak. Hurrengo eleberriak harrituta utzi zituen kritikariak; izan ere, The Unconsoled (1995, "Nahigabetua") lanak ez zuen aurrekoarekin batere zerikusirik, Kafka gogorarazten duen eta amets gaiztoa dirudien kontakizun luze, surrealista eta argumenturik gabea baita. Orduz geroztik, When We Were Orphans (2000, "Umezurtz ginela"), Never Let Me Go (2005, "Ez iezadazu sekula utzi alde egiten") eta The Buried Giant (2015, "Erraldoi lurperatua") idatzi ditu. 2010ean, film bat egin zuen Mark Romanek zuzendariak, azken eleberri horretan oinarrituta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kazuo Ishiguro Aldatu lotura Wikidatan