Doris Lessing

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Doris Lessing
Doris Lessing 3.jpg
Bizitza
Izen osoa Doris May Tayler
Jaiotza Kermanxah1919ko urriaren 22a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Londres2013ko azaroaren 17a (94 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Gottfried Lessing  (1944 -  1949)
Hezkuntza
Heziketa Dominican Convent High School
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, poeta, eleberrigilea, antzerkigilea, autobiografialaria, gidoilaria, saiakeragilea eta zientzia-fikzio idazlea
Lan nabarmenak The Grass Is Singing
The Golden Notebook
The Good Terrorist
The Cleft
Jasotako sariak
Kidetza Modern Language Association
Royal Society of Literature
Bavarian Academy of Fine Arts
Mugimendua errealismoa
Genero artistikoa Zientzia-fikzioa
IMDb nm0504363
http://www.dorislessing.org/

Doris Lessing, jaiotzez Doris May Tayler (Kermanxah, gaur egungo Iran, 1919ko urriaren 22a - Londres, Erresuma Batua, 2013ko azaroaren 17a[1]) ingelesezko idazlea izan zen. Batez ere, The Grass is Singing eta The Golden Notebook eleberriengatik da ezaguna. 2007an Literaturako Nobel saria jaso zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kermanxahn (Iran) jaio zen, ingeles gurasoak zituela. 1925ean familia Hego Rhodesia (egungo Zimbabwe) britainiar koloniara joan zen bizitzera. 1939an inguruan han ezkondu zen, eta bi ume (John eta Jean) izan zituen bere lehen senar Frank Wisdomekin. 1943an harengandik dibortziatu eta 1945ean Gottfried Lessingekin ezkondu zen. Harengandik ere dibortziatu ostean, 1949an Londresa itzuli eta idazteari ekin zion buru-belarri. Handik urtebetera The Grass is Singing (1950, Belarra kantari, Koro Navarrok itzulia) eleberria argitaratu zuen. Idazle konprometitua izan zen, baina 1954an komunismoaz arnegatu zuen, politikarekin erabat desilusionaturik.

Bereak dira ere, besteak beste, The Golden Notebook (1962), The Four-Gated City (1969), Briefing for a Descent into Hell (1971), Memoirs of a Survivor (1974), Shikasta (1979), The Marriages Between Zones Three, Four and Five (1980), The Sirian Experiments (1980), The Making of the Representative for Planet 8 (1982), The Sentimental Agents in the Volyen Empire (1983) eta The Fifth Child (1988). 1999an Katalunia Nazioarteko Saria jaso zuen, 2001ean Letretako Asturiasko Printzea saria eta 2007an Literaturako Nobel saria.

Bibliografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Grass is Singing (1950). Euskaratua: Belarra kantari (2007, Koro Navarrok itzulia).
  • The Golden Notebook (1962).
  • The Four-Gated City (1969).
  • Briefing for a Descent into Hell (1971).
  • Memoirs of a Survivor (1974).
  • Shikasta (1979).
  • The Marriages Between Zones Three, Four and Five (1980).
  • The Sirian Experiments (1980).
  • The Making of the Representative for Planet 8 (1982).
  • The Sentimental Agents in the Volyen Empire (1983).
  • The Fifth Child (1988), Jane Somers ezizenarekin.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Doris Lessing Aldatu lotura Wikidatan