José Antonio Girón de Velasco

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
José Antonio Girón de Velasco
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua


Gorte frankistetako prokuradorea

Bizitza
Jaiotza Herrera de Pisuerga1911ko abuztuaren 28a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Fuengirola1995eko abuztuaren 22a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea politikaria eta sindikalista
Lantokia(k) Madril
Kidetza Q5492614
Zerbitzu militarra
Gatazka Espainiako Gerra Zibila
Sinesmenak
Alderdi politikoa Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarrak

José Antonio Girón de Velasco (Herrera de Pisuerga, 1911 abuztuaren 28a - Fuengirola, 1995eko abuztuaren 22a) espainiar politikaria izan zen. Valladolideko eta Salamancako unibertsitateetan egin zituen ikasketak, eta 1932. urtean eskuratu zuen zuzenbideko titulua. Urtebete lehenago hasi zen politikan lanean, Juntas Castellanas de Actuación Hispánica taldeko kide gisa.

1932an Juntas de Ofensiva Nacional-Sindicalista (JONS) taldearen sorreran parte hartu zuen, eta behin JONSek Falange Españolarekin bat egin zuelarik, talde berriaren sorreran ere nabarmendu zen. Espainiako Gerra Zibilean Valladolideko milizia falangisten buru izan zen, eta beste zenbait karguz gainera, Lan-ministroa izan zen Francoren agintaldian, 1941etik 1957ra. Ministro izan zen garaian politika populista egin zuen, eta garrantzi handiko legeak jarri zituen indarrean, adibidez Eritasun-aseguruarena (1942); Familia betebeharren gehigarriarena (1946); Laneko Medikuntza, Higiene eta Segurtasunaren Institutuaren sorrera bideratu zuena (1944); Ezintasunagatiko laguntza (1947); lanbide-unibertsitateen sorreran ere parte hartu zuen. Gogor kritikatu zituen Espainian demokrazia politikoa ezartzeko egin ziren urratsak eta zalantzan jarri zuen 1978ko erreferendum konstituzionalaren zilegitasuna. Eskuin muturreko kideen buruzagi espirituala izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]