José Salis
José Salis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santoña, 1863ko abenduaren 1a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Irun, 1926ko abenduaren 30a (63 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Herbehereak eta Haarlem |
Kidetza | Bidasoko Eskola |
José Salis Kamino (Santoña, Kantabria, 1863ko abenduaren 1a - Irun, 1927ko abenduaren 30a) gipuzkoar pintorea zen. Dolores Salís margolari eta eskultorearen aita eta Jaime Rodríguez Salís irundar kultura gizon, artezale eta arkeologoaren aitona izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako eskolan, Bruselan eta Erroman egin zituen pinturako ikasketak. Parisa joan zen 1889. urtean, eta erabat txunditua gelditu zen han pintura inpresionistarekin. Tunisia, Aljeria, Ingalaterra, Paris eta Madrilen ibili ondoren, Madril eta Parisen izan zen 1895. urteaz geroztik egindako erakusketa garrantzitsuenetan, lagun zituen Sorolla eta Regoyos pintoreekin batera. Paisaia bikainak margotzen zituen; inpresionistena baino areago, Corot marrazkilari frantsesaren jarraitzaile zen. G. Montes Iturrioz irundar pintorearen maisua izan zen, bestalde. Lan nagusiak: Paisaje, En alta mar, Costa cantábrica, Aldea vascongada, Mar de playa, Mar de costa, Canal de la Mancha, Valle de Arratia eta Biarritz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.