Josune Ariztondo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josune Ariztondo

(2014)
Bizitza
JaiotzaOndarroa1948ko uztailaren 7a (75 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea lizentzia : kimika
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, unibertsitateko irakaslea eta kimikaria
Enplegatzailea(k)Lauro Ikastola  (1990 -  1994)
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

LinkedIn: miren-josune-ariztondo-akarregi-34a006118 Inguma: josune-ariztondo-akarregi Edit the value on Wikidata

Miren Josune Ariztondo Akarregi (Ondarroa, Bizkaia, 1948ko uztailaren 7a) irakaslea, kimikaria eta politikaria da. Euzko Alderdi Jeltzaleko kidea da eta Euzkadi Buru Batzarreko idazkaria izan zen 2000tik 2008ra bitarte. Zaragozako Unibertsitateko kimikan lizentziaduna da, eta giza baliabideen kudeaketan aditua.[1]

Formazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxean bost anai-arreba ziren; aita arrantzalea eta ama saregilea ziren, eta arrantzontzi bat zuten. Amari gerrak eten zion ikasteko bidea, baina Josune, ikasteko afizio handia zuena, batxilergoa, eta kimika ikasketak egin nituen Zaragozan.[2][3]

Irakaslea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakasle izan zen OHOn, Batxilergoan eta Bilboko irakasle eskolan. 1972an, karrera bukatu berritan, Erandioko Faes laborategian lan egin zuen tarte labur batean analisi kimikoak egiten. Baina emakumea izanda lanpostu finkoa lortzeko aukerarik ez zuela esan zioten. Garai hartan pil-pilean zeuden ikastoletan euskaldun tituludunak behar ziren, are gehiago zientzietakoak. Proba bat egin zuen eta horretan aritu zen gero 20 urtez. Loiuko Lauro ikastolako zuzendari pedagogikoa zen 1994an, irakaskuntza utzi zuenean.[1]

Bilboko Irakasle Eskolan zientzia atala euskaraz sortzen ere aritu zen, besteak beste. Kimikaren irakaskuntzaz liburu bat argitaratu zuen 1979an Udako Euskal Unibertsitatean Jazinto Iturberekin eta beste bi lankiderekin.[4] Horrez gain Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak Ariztondoren beste 7 ekarpen jaso ditu kulturaz, hizkuntz politikaz eta hizkuntzaren irakaskuntzari buruz.[5]

Eusko Jaurlaritzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mari Karmen Garmendiak deituta, 1995ean Euskara Sustatzeko zuzendari joan zen Eusko Jaurlaritzara. Hilabete gutxira HABEko (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) zuzendari izendatu zuten, eta urtebeteren ostean 1995ean sailburuorde zen Hizkuntza Politikan. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikako sailburuordea izan zen (1996-2000) eta EAJren Euzkadi Buru Batzarreko idazkaria (2000-2008).[1]

Garai hartan AEK eta HABEren artean zegoen gatazka bideratu zuen, AEKko arduradunekin hitzarmena lortuz. Hortik aurrera, AEK beste bide batetik sortu zen, euskaltegi itunpeko edo jabego sozialduna.[1]

Bestalde, Euskaldunon Egunkaria eta Eusko Jaurlaritzaren arteko harremanak hautsita zeuden Ariztondo sailburutzan hasi zenean. Joan Mari Torrealdai eta Martxelo Otamendirekin hainbatetan elkarrizketatu ondoren, hitzarmen konkretuak adostu zituzten. Ordura arteko deialdi bakar batean sartzen ziren euskara hutsezko argitalpen guztiak, horrela Euskaldunaren Egunkariarentzako laguntza oso txikia zen, eta azpimailak egin zituzten hedabideak tamainaren arabera sailkatzeko.[1]

Bizkaiko Foru Aldundian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatua izan zen 2008tik 2015era. 2015etik Bilbao 700 Fundazioko Zuzendaria da.[6][7][8]

Guggenheim museoarekin lortutako 20 urterako hitzarmena izan zen diputatu gisa lortu zuen mugarri garrantzitsuenetako bat. New Yorkeko funtsak kostu barik Bilbora ekartzea lortu zuten. Geroago Guggenheim Urdaibai proiektua ere garatu zuen hainbat aditurekin, baina proiektua azkenean ez zen gauzatu.[1][9]

Josune Ariztondo (eskuinean) Ondarroako kudeaketa batzordeko kideekin

2007tik 2011ra Ondarroa kudeatu zuen batzordeko kidea izan zen, Aldundiak izendatuta.[10] 2007ko udal hauteskundeak EAJk irabazi zituen Ondarroan 1.720 botorekin, baina boto baliogabeak 2.195 izan ziren. Ezker abertzaleak aurkeztutako zerrenda legez kanpo zegoen espainiar justiziaren aginduz, baina zerrenda horren boto paperak banatu ziren herrian, eta horren ondorioz boto baliogabeak asko hazi ziren, hauteskundeak “irabazteraino”. Ezker abertzaleko EAE-ANV alderdiak hauteskundeak irabazi zituela aldarrikatu zuen. Egoera ikusirik, Aitor Marurik alkategaiak (EAJ) kargua ez hartzea erabaki zuen, eta Bizkaiko Aldundiak kudeaketa batzorde bat izendatu zuen. Batzorde horren burua Felix Aranbarri izan zen. Erabaki horren ondoren, gatazka giroa zabaldu zen herrian.[11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f Jainaga Larrinaga, Zihara. (2019-12-01). ««Egunen batean gauzatuko da Guggenheim Urdaibai proiektua»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-12-02).
  2. (Gaztelaniaz) «Josune Ariztondo: “Mi destino era ser redera, pero yo quería estudiar”. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2019-12-02).
  3. (Gaztelaniaz) «Ariztondo: 'La vida política es mucho más que los titulares de prensa'» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2019-12-02).
  4. Iturbe Barrenetxea, Jazinto; Akarregi, Josune Ariztondo; Azkarate, Maite Arraiago; Idirin, Xabier Larrazabal. (1979-10-10). Kimika irakaskuntzan. (Noiz kontsultatua: 2018-08-17).
  5. Josune Ariztondo Akarregiren produkzioa Inguma datu-basearen arabera.
  6. (Gaztelaniaz) Atxutegi, Aitziber. (2014-11-23). «Josune Ariztondo, Diputada de Cultura» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-08-17).
  7. (Gaztelaniaz) «Bilbao.eus, Publicaciones Municipales, Periódico Bilbao, 31.- Josune Ariztondo, directora de Bilbao 700:» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  8. Musika-Música 2019 - Aurkezpena - Miren Josune Ariztondo. (Noiz kontsultatua: 2019-12-02).
  9. Asurmendi, Mikel. (2014-05-25). «'Izan garenari baino izan gaitezkeenari begiratu behar diogu'» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-12-02).
  10. «Josune Ariztondo, Gatzagaetxebarria, José Luis Garai y María Esther Solabarrieta estarán en la gestora de Ondarroa» Europa Press 2007ko uztailak 23 (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 6).
  11. «Istilutsua gertatu da Ondarroako kudeaketa batzordearen lehen bilera» Berria 2007ko abuztuak 10 (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 6).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]