José Antonio Momeñe
José Antonio Momeñe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zierbena, 1940ko abuztuaren 15a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Barakaldo, 2010eko abenduaren 23a (70 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Kas | 1960-1966 |
Fagor | 1967-1969 |
Werner | 1970-1970 |
Parte-hartzailea
|
José Antonio Momeñe Campo (Zierbena, Bizkaia, 1940ko abuztuaren 15a - Barakaldo, Bizkaia, 2010eko abenduaren 23a) euskal txirrindularia izan zen, 1960ko hamarkadan profesionala. Biloba Iñigo Elosegi ere txirrindularia da.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amateur mailan 1960ko Erromako Olinpiar Jokoetako errepide eta talde-erlojupeko probetan hartu zuen parte, non 8.a izan zenez diploma olinpikoa lortu zuen.
1962an Kas taldean sartu eta profesional bihurtu zen. Urte hartan Andaluziako Itzulia irabazi zuen.
1964an Espainiako Vueltan 8.a eta 1966an 5.a izan zen, azken honetan etapa bat ere lortu zuen.
1965ean Espainiako Txirrindularitza Txapelketan txapeldunordea izan zen.
1966. urtea izan zen, zalantzarik gabe, bere kirol ibilbideko onena. Urte horretan, Espainiako Vueltan etapa bat irabazi zuen eta 5. amaitu zuen sailkapen orokorrean, horretaz gain, etapa bat irabazi zuen Dauphine Liberen, baina, beharbada, garrantzitsuena, Frantziako Tourrean lorturiko sailkapen orokorreko laugarren postua izan zen. Tour horretan, kirol honetako aditu askoren iritziz, bere kirol zuzendariak hobeto jokatu izan balu, sailkapen are hobeagoa lortuko zuen. Tourra amaitzeko hiru etapa falta zirelarik, sailkapen orokorreko 4. postuan zegoen, Jacques Anquetil edo Raymond Poulidor bezalako txapeldun handien aurretik, eta ihesaldi garrantzitsu batean sartu ahal izan zen. Tropelari denbora asko hartuta, etapa amaitzeko kilometro gutxi falta zirenean, Frantziako Tourreko lider birtuala zen. Hala ere, taldeko autotik Dalmacio Langarikak gidatua, agindu bat jaso zuen: "Ez jarraitu tiratzen". Momeñek ez zuen ulertu, urte hartako Tourra eskuratzeko aukera ederra baitzuen, baina Dalmaciori, zuzendaria izanik, kasu egin behar zion, eta erreleboak emateari utzi zion. Momeñeren haserrea izugarria izan zen; etapa amaitzean bizikleta bota zuen protesta moduan eta Tourra uzteko zorian egon zen. Gregorio San Miguel taldekideak bizikletan jarraitzeko animatu behar izan zion. Tourra bukatzeko egun bat falta zenean, erlojupekoan Poulidorrek Momeñe gainditu zuen, baina, aldi berean, Momeñek, sailkapen nagusian bere aurrean zegoena ere gainditu zuen. Tourreko 4. postua beraz gazi-gozoa izan zen Momeñerentzat eta horen ondorioz, hurrengo urtean KAS taldea utzi eta Fagor taldearen lerroetara joan zen.
1967an Fagorren aritu zen eta hurrengo urtean Italiako Giroan etapa bat eta Elola Saria lortu zituen.
1969an, Espainiako Txirrindularitza Txapelketan hirugarren sailkatu zen.
1970ean Werner taldean eman zuen azken urte profesional moduan. 1971an bizikleta utzi eta zuzendari bihurtu zen Wernerren bertan bi urtez.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1960
- 8. Olinpiar Jokoetako taldekako erlojupekoan (Ignacio Astigarraga, Juan Sánchez Camero eta Ramón Sáezekin)
1961
- 3. Espainiako errepide txapelketan (amateurrentzako)
1962
- Andaluziako Itzulia eta 2 etapa
- Etorkizuneko Tourreko etapa bat
- Circuit du Morbihan
- Loinaz Proba
- 3. Getxoko Zirkuituan
- 3. Espainiako mendiko txirrindularitza txapelketan
1963
- Clásica a los Puertos de Guadarrama
- Etorkizuneko Tourreko etapa bat
- 2. Getxoko Zirkuituan
- 2. Laudioko Sari Nagusian
- 2. Bilboko Udala Sari Nagusian
- 2. Udaberriko Klasikan
- 2. Ordiziako Klasikan
- 2. Errioxako Itzulian
1964
- Clásica a los Puertos de Guadarrama
- Andaluziako Itzuliko etapa bat
- Frantziako Tourreko etapa bat (taldekako erlojupekoa)
- 2. Bilboko Udala Sari Nagusian
- 2. Laudioko Sari Nagusian
- 8. Espainiako Vueltan
- 9. Eibarko Bizikletan
1965
1966
- Mallorcako Itzuliko etapa bat
- Dauphiné Libéréko etapa bat
- 2. Levanteko Itzulian
- 2. Jaumendreu garaikurran
- 2. Udaberriko Klasikan
- 4. Frantziako Tourrean
- 5. Espainiako Vueltan eta etapa bat
- 6. Setmana Catalanan
1967
1968
- Italiako Giroko etapa bat
- Elola Saria
- Bizkaiko Sari Nagusia
- 2. Laudioko Sari Nagusian
- 2. Bartzelona-Andorran
- 2. Leganeseko Hiru Egunetan
1969
- 3. Ordiziako Klasikan
- 3. Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketan
- 3. Espainiako mendiko txirrindularitza txapelketan
- 7. Setmana Catalanan
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzuli Handia | 1962 | 1963 | 1964 | 1965 | 1966 | 1967 | 1968 | 1969 | 1970 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | - | - | - | - | - | - | UT | - | - |
Frantziako Tourra | - | - | - | 34. | 4. | - | - | UT | - |
Espainiako Vuelta | - | 16. | 8. | - | 5. | - | 17. | 29. | - |
Munduko errepideko txapelketa | - | - | - | - | - | 23. | - | - | - |
-: Ez zuen parte hartu
UT: Utzi, ez zuen amaitu
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtekaria: José Antonio Momeñeren palmaresa
- José Antonio Momeñe - ProCyclingStats