Edukira joan

Juan Mari Lekuona Berasategi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Mari Lekuona» orritik birbideratua)
Artikulu hau idazle eta apaiz oiartzuarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lekuona».
Juan Mari Lekuona Berasategi

(1989)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan María Lekuona Berasategi
JaiotzaOiartzun1927ko azaroaren 11
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2005eko abenduaren 5a (78 urte)
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, apaiza eta idazlea
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Genero artistikoaolerkigintza
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Inguma: juan-mari-lekuona-berasategi-1927-2005 Literaturaren Zubitegia: 84

Juan Maria Lekuona Berasategi (Oiartzun, 1927ko azaroaren 11Donostia, 2005eko abenduaren 5a) euskal olerkari, irakasle eta idazlea izan zen.

Manuel Lekuonaren iloba. Gasteizko apaizgaitegian eta Erromako Unibertsitate Gregorianoan egin zituen apaiz ikasketak. "Oianburu" ezizena erabiliz, Zeruko Argia, Olerti, Egan eta El Bidasoa aldizkarietan hasi zen idazten. Poeta moduan nagusiki nabarmendu den arren, bestelako lanak ere egin zituen. 1987an euskaltzain oso izendatu zuten. Euskaltzale eta euskal ikertzaile-familia ezaguneko kide, nabarmena du ume-umetatik euskaraz izan duen prestaketa. Manuel Lekuona osabaren eragina ere argi asko suma daiteke ilobarengan, ahozko euskal literaturaz egindako ikerketetan.

Lehenbiziko poema liburua 1966an argitaratu zuen, eta 1972an Muga beroak izeneko bilduman sartu zuen beste bi libururekin batera. Lehena 1966 arteko antologia bat da, Lizardi, Lauaxeta eta gerra aurreko olerkarien eraginez ondua; bigarrena lehen aipatutako Mindura gaur, gizarte gaiekin lotuagoa; eta, azkenik, Hondarrean idatzia, gerora hartu duen bidearen erakusgarri. 1950etik 1972ra arteko ibilbide poetikoaren bilduma dena. Olerkariak egiten duen barne-antolaketa diakronikoa da. Liburuak hiru zati ditu:

  • Herenegun (1950): Monorrimoak (errima bakarrekoak) eta isosilabikoak (silaba kopuru berdinekoak) dira gehienak, bertsolarien moldeari jarraitzen diotenak. Gazteko olerkiok Lizardiren, Lauaxetaren eta Orixeren aztarna ere nabari dute.
  • Mindura gaur (1966) da bigarren zatia. Gaiak erabat aldatzen dira, eta olerkigintza sozialak hartzen du tokia. Kristau-existentzialismoaren eragina nabari du.
  • Hondarrean idatzia (1972). Bere kasa ibiltzen ikasi duen olerkari ageri da Lekuona. Hizkuntza landu eta iruditeria propioa erabiltzeko joera du.

1979an Ilargiaren eskolan plazaratu zuen. Bi zati ditu: lehena, korapilatsua eta ulertzen zaila; bigarrena, arinagoa, satiraz eta kritikaz gatz-ozpindua, herri-poesian eta herri-antzerkian oinarrituta. Bertan, Viskningar och rop (Garrasi eta xuxurlak), Ingmar Bergmanen filmean oinarri hartuta hango pertsonaien birsortze poetikoa egin zuen.

1991 urtean Mimodramak eta ikonoak argitaratu zuen, euskal arimaren interpretazio estetiko-poetikoa dena, Jose Migel Barandiaranen eta Jorge Oteizaren eragin nabariaz.

XX. mende bukaerako olerkarien artean ahots propioa du Lekuonak, eta oso bide pertsonalari jarraitu zaio. Bestalde, ahozko literaturari buruzko hainbat artikulu, eta saiakera argitaratu ditu. Aipagarria da Ahozko euskal literatura (1982) liburua. Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien Elkartearen sortzaileetakoa eta lehen lehendakaria izan zen. Euskaltzain oso da. Azken urteotan, liburu hauek eman zituen argitara: Ikonoak eta mimodramak (1990), Manuel Lekuona Etxabeguren (1995), Ikaskuntzak euskal literaturaz 1974-1996 (1998) eta Oiartzungo kantutegia (1999). 1996an, bestalde, Ibilaldia-Itinerario argitalpenean bildu zuen Euskal Herriko Unibertsitateak Juan Mari Lekuonaren poemagintza. 2001. urtearen hasieran Gipuzkoako ordezkari postuan berretsi zuen Euskaltzaindiak.

1998: Rosalía de Castro Saria, Centro PEN Galicia.[1]

Idazlanen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • "Mindura gaur" 1966, Apaiztegia
  • "Muga beroak" 1973, Gero
  • "Ilargiaren eskolan" 1979, Erein
  • "Mimodramak eta ikonoak" 1990, Erein
  • "Ibilaldia. Itinerario" 1996, EHU
  • "XX. mendeko poesia kaierak - Juan Mari Lekuona" 2000, Susa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Galizieraz) «Premios Rosalía de Castro 2012 para Esther Vázquez, Jose Viale Moutinho, Enric Casasses e Miren Agur Meabe» Universidade de Santiago de Compostela (Noiz kontsultatua: 2020-12-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]