Juan Palafox

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Juan Palafox
JuandePalafoxyMendoza.jpg
Artzapezpiku

Bizitza
Jaiotza Fitero1600eko ekainaren 24a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza El Burgo de Osma-Ciudad de Osma1659ko urriaren 1a (59 urte)
Hezkuntza
Heziketa Salamancako Unibertsitatea
Alcalako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea apaiz katolikoa
Sinesmenak
Erlijioa katolizismoa

Juan Palafox Mendoza (Fitero, 1600eko ekainaren 24a - Osma, 1659ko urriaren 1a) euskal apezpiku eta politikaria izan zen. Alcala, Salamanca eta Sigüenzako unibertsitateetan egin zituen ikasketak; latina, grekoa, hebreera, italiera eta frantsesa ongi ezagutzen zituen. Apaiz eginik, Europako hainbat herrialdetan bizi izan zen. 1626an Tarazonako katedraleko kalonje-diruzain izendatu zuten; Indietako Kontseiluko fiskal izatea zuen lanbide nagusia.

1639an Tlaxcalako apezpiku izendatu zuten, non 1642an Espainia Berriko erregeorde, Mexikoko artzapezpiku eta kapitain nagusi izan zen alditxo batez. Jesusen Lagundiarekin izandako liskarren ondorioz, Iberiar Penintsulara bidali zuten, non Osmako gotzaina izan zen. Azken urteetan erlijio gaietako zenbait liburu idatzi zituen.

2011ko ekainaren 5ean dohatsu izendatu zuen Vatikano Hirian Benedikto XVI.a aita santuak.


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Palafox Aldatu lotura Wikidatan