Kas (txirrindularitza taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
KAS (txirrindularitza taldea)» orritik birbideratua)
Kas
Taldearen informazioa
UCI kodea KAS
Herrialdea  EH 1959–1978
 Belgika 1979
 Frantzia 1986
 EH 1987–1988
Sorrera 1958
Desagerpena 1988
Modalitatea(k) Errepidea
Maila Desagertua
Taldearen izenaren historiala
19581960
1961
1962
19631975
19761979
19861987
1988
Kas-Boxing
Kas-Royal Asport
Kas
Kas-Kaskol
Kas-Campagnolo
Kas
Kas-Canal 10

Kas Euskal Herriko txirrindularitza talde profesionala izan zen, 1960 eta 1970eko hamarkadetan munduko talde nagusietariko bat izan zena. Babesle nagusia Kas freskagarrien enpresa gasteiztarra izan zen. 1980ko hamarkadan itzuli zen azkenekoz Jean de Gribaldyren taldea babesteko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kas-Kaskol[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kas taldearen sorrera 1958an izan zen eta lehendabiziko garaipena Fausto Izak lortu zuen Espainiako Vueltan[1]. Taldea Gasteizen zuen egoitza eta babeslearen izena urdinez idatzita maillot hori batean jantzi zuen[2].

1958 eta 1979 urteen artean izan zen pelotoian. 1959an orduko izar nagusietariko bat zen Federico Martín Bahamontes[3] fitxatu zuten, Frantziako Tourrean eta Espainiako Vueltan Mendiko Sailkapena lortutakoa. Bahamontes urte hartako Tourra irabazi zuen Espainiako selekzioarekin. Nahiz eta Bahamontesek 1960an taldea utzi, Antonio Karmanyk 1960, 1961 eta 1962ko mendiko sailkapenak lortu zituen Vueltan.

Dalmacio Langarika kirol-zuzendaria izanik, Julio Jimenezek 1964 eta 1965eko mendiko sailkapenak lortu zituen Vueltan. Kas-Kaskol taldea guztiz izan zen nagusi 1966ko Vueltan: Francisco Gabika, Eusebio Vélez eta Carlos Etxeberria euskal herritarrek podiuma osatu zuten, eta Gregorio San Miguelek mendiko sailkapena lortu zuen.[4]

1967an eta 1968an Vueltako talde sailkapena lortu zuen. 1971an José Manuel Fuente fitxatu zuten. Fuentek 1971ko Italiako Giroaren Mendiko Sailkapena eta 1972ko Vuelta irabazi zituen, bigarrena Miguel Maria Lasa oiartzundarra bigarrena izanik[5]. Urte hartan Giron ezin zuen Eddy Merckx mendean hartu. 1973ko Tourrean hirugarrena izan zen Bernard Thévenetek azken erlojupekoan bigarren postu kendu zionean. Fuentek 1974ko Vuelta irabazi zuen[6].

1975ean Kasek Mendiko Sailkapena, Puntukakoa eta Taldekoa irabazi zituen, hala ere, ezin zuen sailkapen orokorra lortu Agustín Tamamesek Txomin Perurena eta Miguel Mari Lasa irabazi zituelako. Fuentek lasterketa utzi behar zuen[7]. Kasek berriro irabazi zuen Vuelta 1976an José Pesarrodona irabazlea izanik. Mendiko sailkapena Andrés Olivak lortu zuen. 1978an eta 1979an Vueltako taldeen sailkapenak irabazi zituen.

1979an taldea belgikar bilakatu zen, kirol-zuzendaria Robert Lelangue izanik. Orduko izarra Lucien Van Impe izan zen Tourreko etapa lortu zuena[8]. Orduan babesleak pelotoia utzi zuen.

1980ko hamarkadaren Kas taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1985ean Kas berriro sartu zen pelotoian Skil-Semekin batera, kirol-zuzendaria Jean de Gribaldy frantziarra izanik[9]. Orduko izarra Seán Kelly irlandarra izan zen, 1986an Vueltako hirugarrena eta Euskal Herriko Itzulia eta Volta a Catalunyaren garailea izan zena. Orduan frantziar lizentziapean ibili zen.

Kellyk ez ezik Acacio Da Silva edo Pascal Richard taldekideek ere garaipenak lortu zituzten[10]. Hala ere, 1987ko urtarrilean de Gribaldy kotxe-istripu batean hil eta taldeak espainiar lizentzia berreskuratu zuen. 1987an Kellyk, Vuelta irabaztekotan bazen ere, 1988an lortu zuen. 1988an Luis Knörr enpresaria hil zen eta Kasek babesa utzi zuen[11].

Kasek ziklo-kross txirrindulari batzuk ere babestu zituen 1980an[12], 1993an[13] eta 1994an[14].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kas-Boxing Club 1958. de wielersite.nl.
  2. Kas-Kaskol. Memoire du cyclisme.
  3. KAS 1959. de wielersite.nl.
  4. 1966 General Information. La Vuelta.com.
  5. 1972 General Information. La Vuelta.com.
  6. 1974 General Information. La Vuelta.com.
  7. 1975 General Information. La Vuelta.com.
  8. Kas-Campagnolo 1979. de wielersite.nl.
  9. Walsh, David. (1991). Kelly: A biography. Springfield Books ISBN 978-1856880244..
  10. KAS 1986. de wielersite.nl.
  11. Viva la Vuelta. Sport and Publicity.co.uk.
  12. KAS 1980. de wielersite.nl.
  13. KAS 1993. de wielersite.nl.
  14. KAS 1994. de wielersite.nl.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]