Ryszard Kapuściński
Ryszard Kapuściński (ˈrɨʂart kapuɕˈt͡ɕij̃skʲi ahoskatua; Pińsk, 1932ko martxoaren 4a - Varsovia, 2007ko urtarrilaren 23a) poloniar kazetari eta saiakeragilea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1964an, etxeko gaien berri emateko trebetasunak hobetu ondoren, Prentsa Poloniarren Agentziak (PAP, polonieraz) atzerriko korrespontsal bakarra izendatu zuen: Nehruren Indian hasi zen lana. Atzerrian berriemaile izan zen 1981 arte.
Garapen bidean zeuden herrialdeetan zehar bidaiatu zuen, eta gerren, estatu kolpeen eta iraultzen berri eman zuen Asian, Europan eta Ameriketan, Futbolaren Gerra barne. Mundu anglosaxoian ezagunagoa da 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Afrikan egindako erreportajeengatik, kontinente hartako inperio kolonial europarren amaiera lehen eskutik ikusi zuelako.
Geopolitika zale ez zirenak ere bere testuak irakurtzea lortu ohi zuelako, literaturagile askok nahiko luketen begirada eta kontaketarako dohaina lagun.
Euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskaraz argitaratutako Kristo fusilarekin lana izan zen haren kronikagintza nazioartean ezagun egin zuten lanetako bat, XX. mendearen bigarren erdian Afrikan, arabiar herrialdeetan eta Latinoamerikan gertatu zen gerrilla loraldiaren erakusgarri dena.[1]
Literatura-lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1962. Busz po polsku
- 1963. Czarne gwiazdy
- 1968. Kirghiz schodzi z konia
- 1969. Gdyby cała Afryka...
- 1969. Wojna partyzancka
- 1970. Dlaczego zginął Karl von Spreti?
- 1975. Chrystus z karabinem na ramieniu (euskaratutakoa: Kristo fusilarekin)
- 1976. Jeszcze dzień życia
- 1978. Wojna Futbolowa
- 1978. Cesarz
- 1982. Szachinszach
- 1983. Zaproszenie do Gruzji
- 1986. Notes (poemak)
- 1990. Lapidarium
- 1993. Imperium
- 1993. Lapidarium II
- 1997. Lapidarium III
- 1999. Heban
- 2000. Lapidarium IV
- 2000. Z Afryki (argazkiak)
- 2001. Lapidarium V
- 2003. Autoportret reportera
- 2004. Podróże z Herodotem
- 2006. Prawa natury (poemak)
- 2006. Ten Inny
- 2007. Lapidarium VI
- 2007. Rwący nurt historii. Zapiski o XX i XXI wieku
- 2008. Zapiski szpitalne
- 2008. Dałem głos ubogim
- 2009. O książkach, ludziach i sztuce
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Uranga, Amagoia Gurrutxaga. «Botak eta fusilak hizketan» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).
Artikulu hau Poloniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |