Edukira joan

Karakal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karakal
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1) [1]
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaFelidae
GeneroaCaracal
Espeziea Caracal caracal
Schreber 1776[2]
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia70 egun
Elikadura iturri nagusiaHyracoidea, Inpala, Gazella dorcasa, Madoqua, Raphicerus sharpeia, Redunca fulvorufula, Eudorcas thomsoniia, Sylvicapra grimmia, Lepus capensisa, Myotomys unisulcatusa, Spheniscus demersusa, Gerenuk, Surikata, haratustela, Pintada arrunta, Felis lybica, usapal europarra, Ahuntza, oiloa, Pedetesa, Acryllium vulturinuma, Rhynchocyon petersia, Lemniscomys barbarusa eta Mungos mungoa

Karakala (Caracal caracal) Caracal genero monotipikoko animalia da. Artiodaktiloen barruko Felinae subfamilia eta Felidae familian sailkatuta dago.

Tamaina ertaineko felidoa da, 60-92 zentimetro luze da, eta 30 cm inguruko isatsa erantsi behar zaio. Emeek hamabi kiloko pisua dute gehienez eta arrak hogei kilora irits daitezke.

Lehoi eta pumen kolorekoa da, marroi leun uniforme batekoa. Sabela ingurua argiagoa du, zuri tonalitatera hurbilduz.

Puntan bukatzen diren belarri handi eta motostunak ditu: izena turkierazko karakulak-etik, "belarri beltz" datorkio, hain zuzen ere, eta belarrien ile motots beltzei egiten dio erreferentzia.

Afrikar katamotz izenaz ezaguna izanda ere (beren antzekotasunengatik), ez du katamotzarekin harreman handirik: arraroa bada ere, serbalarekin lotura estuagoak ditu.

Katu horrek, felido guztiek bezala eta bereziki katamotz eta serbalek bezala, oso ikusmen eta entzumen finak ditu: hori dela eta, harrapari gautar trebea da.

Erbiak, karraskariak, damanak, txakal bakartiak eta antilope txikiak edo kumeak ehizatzen dituen arren, gogokoen dituen harrapakinak hegaztiak dira.

Hegaztiak airean ere harrapatzeko trebetasun handia erakutsi dute, horretarako hiru metroko jauzi bertikalak emateko gai dira. Beste batzuetan, zuhaitzetako adaburuetako kabiei ere eraso egiten die, antzaz, arranoetako kabiak ere ez dira eraso haietaz libratzen.

Biologia eta ekologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugalketa garaian izan ezik, animalia bakartiak dira. 69-81 egun bitarteko ernaldiaren ostean, 1-6 kume bitartez erditzen ohi da emea, sarritan hiruz. Gatibotasunean, hamazazpi urtez bizi dira, inoiz hemeretzi urtera ere bai.

Karakal erraz etxekotu daitezkeen animaliak dira, eta sarritan erabili ohi dira haren ehiza dohainak jabearen mesedetan. Horren aitzakiaz, aspalditik maiz ehizatu den felidoa da, batez ere etxekotu ahal izateko.

Iraute egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asko ehizatu den animalia da karakala, hil baino gehiago etxekotu ahal izateko; bai ehiztarien laguntzaile bihurtuz bai eta etxeko maskota bihurtzeko ere. Beraz, espeziea babestuta dago bere hedapen geografikoan.

Egun, ez dago galtzeko arriskuan, Asia ertaineko azpiespeziea izan ezik. Baina, oro har, Afrikan eta Afrikatik hurbil dagoen Asian zehar oso hedatuta dagoen felidoa da.

Azpiespezieak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karakalak gutxienez bederatzi azpiespezie ditu:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez)Mammals - full taxonomy and Red List status Ugaztun guztien egoera 2008an
  2. Schreber. (1776). in: 16. 3 Die Säugethiere, pl. 110[1776]; see als text 3(24):413 587[1777] or..

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]