Karlos Argiñano
| Karlos Argiñano | |
|---|---|
(2020) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Karlos Arguiñano Urkiola |
| Jaiotza | Beasain eta Gipuzkoa, 1948ko irailaren 6a (77 urte) |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Zarautz |
| Familia | |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania euskara |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | sukaldaria, idazlea, enpresaburua, telebista aurkezlea, jatetxe-jabea, aktorea, zinema aktorea eta ahots-aktorea |
| Altuera | 172 zentimetro |
| Lantokia(k) | Zarautz eta Aia |
| Enplegatzailea(k) | Maria Cristina hotela CAF Euromar hotela Londres hotela Euskal Irrati Telebista (1989, 2000 - 1991, 2002) Radiotelevisión Española (1991, 2002 - 1996, 2004) Radio y Televisión Argentina Sociedad del Estado (en) Clarín Group (en) Mediaset España (1997, 1999, 2004 - 1998, 2000, 2010) Atresmedia (2010 - |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Genero artistikoa | sukaldaritza liburua |
| hogarmania.com… | |
- Artikulu hau sukaldariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Argiñano (argipena)».
Karlos Argiñano Urkiola,[1] nazioartean Karlos Arguiñano grafiaz ezagunagoa, (Beasain, Gipuzkoa, 1948ko irailaren 6a) sukaldari, aktore eta enpresaburu euskalduna da. Haren sukaldaritzako telebista saioek arrakasta handia izan dute 1990az geroztik, Argiñano -goi sukaldaritzaren ordezkari izanagatik- elitismorik gabea, zuzena eta maitekorra delako, beti txiste bat prest duela.[2] Zarautz udalerrian dagoen Karlos Arguiñano jatetxearen jabea da.
Pilotazalea da; Baiko enpresaren sortzaile eta jabeetako bat izateaz gainera, maiz ageri da pilotalekuetan, eta pilotalekua du bere etxean bertan.[3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goierri eskualdeko Beasain udalerrian jaio eta hazi zen. Lau seme-alabetatik zaharrena zen, aita Jesús Arguiñano Arzoz, taxista, eta ama Pepi Urkiola Beloqui, modista, zirelarik. Bere aita errekete bezala aritu zen Espainiako guerra zibilan, eta ostean Dibisio Urdina ere egon zen. [4] Han, oso umetan sortu zitzaion sukaldean aritzeko zaletasuna, halabeharrez sortu ere. Lau senidetatik zaharrena, txikitatik etxeko lanetan —besteak beste, sukaldeko lanetan— aritu behar izan zuen, ama elbarri baitute.[5] Lazkaoko Beneditarren ikastetxean egin zituen Lehen Hezkuntzako ikasketak. Maisutza Industrialeko ikasketak egin ondoren, txapista lanetan aritu zen Beasaingo tren fabrikan (CAF).
Hamazazpi urterekin Zarauzko Euromar hotelaren ostalaritza eskolan matrikulatu zen (geroztik, Zarautzen bizi da). 1970ean, Zarauzko golf klubeko jatetxeko sukaldeko buru gisa kontratatu zuten; 1972an, jatetxe hartako sukaldean lagun izan zuen Luisi Ameztoyrekin ezkondu zen;[6][7] eta 1978. urtean Zarautz udalerriko Aiala jauregian Karlos Arguiñano jatetxea ireki zuen. Hortik hartuko zuen, hain zuzen ere, 1996an Zarautzen bertan sortu zuen Aiala ostalaritza eskolaren izena.[8]
Argiñano 1990ean hasi zen ospea hartzen; ETB 1ean, beste zenbait sukaldarirekin batera, Hasier Etxeberriak zuzendutako Hamalau euskal sukaldari saioan aritu eta gero,[2] ETB 2 telebista katean saio bat eman zioten hilabeterako, probaldi gisa. Geroztik arrakasta handia izan dute Karlosen saioek, lehendabizi Euskal Herrian, gero Espainian, eta geroago munduko beste zenbait tokitan ere, hala nola Argentinan. Telebista saio horiek Orion grabatu ohi ditu.[9]
2000. urtean, lehendabiziko aldiz, bere bakarkako sukaldaritzako saio horiek euskaraz egin zituen, ETB 1eko Otorduan, Karlos Argiñano telebista saioarekin. Ordurako 3.500 saio eginak zituen; bakarkako saioak, telebistaren ikusleen begietan, baina talde zabal baten laguntzaz prestatuak eta eginak, Karlos Argiñanok behin baino gehiagotan nabarmendu duenez.[2]
Karlos Argiñanok munduko herrialde askotara zabaldu du Euskal Herriko sukaldaritza. Sukaldaritza ikastaro eta hitzaldi anitzetan parte hartu du, eta makina bat sari jaso. Bere proiektuetan, lagun eta partaide izan du bere emazte Luisi Ameztoy; harekin sei seme-alaba egin ditu, eta beste bat adoptatu.[10]
Enpresaburu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Enpresa arloan, hotel-jatetxearen eta ostalaritza eskolaren sortzaile eta jabe izateaz gainera, Bainet Media ikus-entzunezko enpresa sortu zuen, bere telebista emankizunak eta liburuak argitaratzeko. Enpresa horrek berak argitaratzen ditu Juan Mari Arzaken eta Eva Argiñanoren (Karlos Argiñanoren arreba) liburuak ere. Hasierako enpresa horren inguruan, gainera, enpresa talde bat eratuz joan da Karlos, eta Bainet taldeak ikus-entzunezkoen hainbat eremu lantzen ditu: zinema, liburuak, webguneak, telebista emankizunak (Cocina con Bruno, Bricomanía, Decogarden, Frontón, Karlos Arguiñano en tu cocina, Hoy cocinas tú, 4 Estaciones, Lo + natural, Cose, corta, pinta, pega, Hogar tranquilo, 9 meses, Yo con vino, Cocina fusión, Decotendencias, Clínica veterinaria, Más que perros y gatos, Cocina Sana, El Jardín de Rocío, Todo tiene arreglo, eta abar), publizitatea, zerbitzu teknikoak eta abar. 2012an, guztira 300 enplegatu baino gehiago zituen Bainetek, Karlosek berak adierazi zuenez.[11]
Orobat, 1992an Asegarce pilota enpresa sortzen parte hartu zuen Karlos Argiñanok, eta enpresa horren jabeetako bat izaten jarraitzen du.[3]
Antzezle
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat filmetan parte hartu du, hala nola Airbag (Juanma Bajo Ulloa, 1997), Año Mariano (Karra Elejalde eta Fernando Guillen Cuervo, 2000), El rey de la granja (Carlos Zabala eta Gregorio Muro, 2002) eta Irati (Paul Urkijo, 2022) filmetan.
Aipamenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urrezko Barea (1993)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beasaingo Beti Bizi Kultur Elkarteak Beasain Jaietan aldizkaria argitaratzearekin batera, Urrezko Barea Beasaingo herriaren alde lan egin duen elkarte edo pertsona bati ematen dion eskerron saria da.
Karlos Argiñanok 1993.urtean jaso zuen Urrezko Barea bere sukaldari ibilbidean Beasain ezagutzera eman duelako. [12]

Odolki kofradiako ohorezko kofrade (2026)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beasaingo Odolki Kofradiak urtero otsailaren 5ean, Loinazko San Martin egunean, ospatzen du bere kapitulua. Ospakizun horren bidez, Beasaingo odolkiaren izena zabaltzeaz gain, jaki horren kalitatea eta biziraupena bermatzeko lana egiten du kofradiak, eta horretarako beste kofradia batzuk ere gonbidatzen ditu herrira. Ekitaldi horien barruan, pertsona eta elkarte aipagarriak ohorezko kofrade izendatzen dituzte.
Karlos Argiñano 2026ko San Martin egunean, XXXIX. Odolki Kofradiaren kapituluan, herri ezberdinetatik gerturatutako kofradietako kideen artean Beasaingo Odolki Kofradiako ohorezko kofrade izendatu zuten.[13] [14][15]
Lan argitaratuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen Karlos Argiñanoren idazlan nagusiak (parentesi artean, argitaletxea):
|
|
Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Saria | Kategoria | Zergatik | |
|---|---|---|---|---|
| 1982-1998 | Mitxelin gida | Michelin izarra | Karlos Argiñanoren jatetxea | Irabazlea |
| 1992 | Urrezko TP | Errebelazio pertsonaia | El menú de cada día
La 1 |
Irabazlea |
| 1993 | Onda Sariak | Telebistako nazionalak | Irabazlea | |
| 2005 | Iris Sariak | Denbora pasako programen komunikatzailea | Karlos Arguiñano en tu cocina Telecinco | Izendapena |
| 2015 | Urrezko Antena | Telebita | Karlos Arguiñano en tu cocina de Antena 3 | Irabazlea |
| 2021 | Telebistako sari nazionala | Telebista | Modu pertsonalean | Irabazlea |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
- 1 2 3 Beñat Doxandabaratz: «Txe! Otorduetan denok ados, Karlos dugu bizipoz», Argia, 1758. zenbakia, 2000-04-16.
- 1 2 L. Guinea: «Karlos Arguiñano, cocinario, empresario... y pelotazale», Diario de Navarra, 2010-01-27.
- ↑ (Gaztelaniaz) Antxon Etxeberria: «Karlos Arguiñano: "Mi padre estuvo echando una mano a Adolf Hitler"», El confidencial, 2018-11-07.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Karlos Arguiñano», Hola.com.
- ↑ Juan José Alzugaray: Vascos relevantes del siglo XX, Encuentro argitaletxea, 2004, 50. orrialdea.
- ↑ Antxon Etxeberria: «Talaimendi, un lujo para Zarautz», Diario Vasco, 2008-04-10.
- ↑ Karlos Argiñano: Aiala ostalaritza eskolaren aurkezpena, eskolaren webgunean.
- ↑ (Gaztelaniaz) Antxon Etxeberria: «Patxi Trula Fernández: "Ofrezco recetas, trucos y consejos para comer bien con poco dinero"», Diario Vasco, 2009-11-22. [Sukaldaria da Patxi Trula, eta, 1978az geroztik, Karlos Argiñanoren laguntzaile.]
- ↑ José María Llorente: «El cocinero de los huevos de oro», Club de Gourmets, 2010-03-25.
- ↑ Karlos Argiñano: 2012ko maiatzaren 24an emandako Arguiñano en tu cocina sukaldaritzako telebista saioa, Antena 3 telebista katea, telebista katearen webgunean ikusgai. Ikus 7. minututik aurrera (edo zati hori bera, YouTube webgunean ikusgai; iraupena: 3' 08'')
- ↑ (Gaztelaniaz) «Vida y milagros de nuestro "Limaco de oro93" Karlos Argiñano» Beasain Jaietan (Beasain: Beti Bizi KE): 52-53..
- ↑ «Karlos Arguiñano Ohorezko Kofradiakide izendatu dute - Beasain» gitb.eus (kontsulta data: 2026-02-05).
- ↑ Laida, Goiburu(e)ko. (2026-02-05). «Argiñanotarrei omenaldia beasaindarren egunean» Goierriko Hitza (kontsulta data: 2026-02-05).
- ↑ «gipuzkoan.eus» www.gipuzkoan.eus (kontsulta data: 2026-02-05).
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Karlos Argiñanoren webgunea.[Betiko hautsitako esteka]
- (Gaztelaniaz) (Ingelesez) (Katalanez) (Galizieraz) Karlos Arguiñano hotel-jatetxearen webgunea.
- (Gaztelaniaz) Aiala ostalaritza eskolaren webgunea. Karlos Argiñanoren ostalaritza eskola da.
- Sustrai Colina: «Karlos Argiñano: “Guardia zibilek euren amentzat argazkia eskatzen didate”», Argia, 2184. zenbakia, 2009-05-17.
- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from uztaila 2025
- 1948ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Euskal Herriko sukaldariak
- Gipuzkoako telebista aurkezleak
- Gipuzkoako enpresaburuak
- ETB 1eko aurkezleak
- ETB 2ko aurkezleak
- Gipuzkoako aktoreak
- Euskal Herriko umoristak
- Beasaindarrak
- Zarauztarrak
- Ardogileak
- Baiko Pilota
- Sukaldaritzako liburuen egileak