Kharkiveko Nazioarteko Aireportua
Kharkiveko Nazioarteko Aireportua | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Kokapena | |||||||||||||||||||
Estatu burujabe | Ukraina | ||||||||||||||||||
Oblast | Kharkiveko oblasta | ||||||||||||||||||
Raion of Ukraine | Kharkiv raiona | ||||||||||||||||||
Centre of oblast | Kharkiv | ||||||||||||||||||
Koordenatuak | 49°55′29″N 36°17′24″E / 49.92472°N 36.29°E | ||||||||||||||||||
Altitudea | 155 m, itsas mailaren gainetik | ||||||||||||||||||
Historia eta erabilera | |||||||||||||||||||
Irekiera | 1954 | ||||||||||||||||||
Inaugurazioa | 1954 | ||||||||||||||||||
Izenaren jatorria | Kharkiv | ||||||||||||||||||
Aireportua | |||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||
Zerbitzu hiria | Kharkiv | ||||||||||||||||||
Webgune ofiziala | |||||||||||||||||||
Kharkiveko Nazioarteko Aireportua (ukraineraz: Міжнародний аеропорт "Харків") (IATA: HRK, ICAO: UKHH) Ukrainako Kharkiv hirian dagoen aireportu bat da, Kharkiv hiria zerbitzatzen duen aireportu nagusia –era berean, Ukrainako bigarren hiri handiena dena–. Hirigunearen hego-ekialdean dago kokaturik, hiriaren Slobidsky auzoan.
2022ko otsailaren 24an, Ukrainak aire-espazioa itxi zien hegaldi zibilei, Errusiak Ukrainaren inbasioaren ondorioz.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kharkiveko terminal zaharra 1950eko hamarkadan eraiki zen estilo neoklasikoa erabiliz. Hala ere, 2012ko UEFAko Europako Futbol Txapelketa antolatzeko Polonia eta Ukraina artean antolatutakoa, nazioarteko terminal moderno berri bat eraiki zen, UEFAren araudiarekin bat egiteko; hala, eraikin zaharra berritu zuten VIP-terminal bihurtzeko.
Airelineak eta helmugak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aire-konpainia hauek aireportuan hegaldi erregularrak eta charter-hegaldiak egiten dituzte –hala ere, aipagarri da 2022ko otsailaren 24tik aurrera, bidaiarien hegaldi guztiak mugarik gabe eten direla–:[2][3]
Airelinea | Helmuga(k) |
---|---|
Azur Air Ukraine | Urtaroko charter-hegaldiak[4]: Antalya, Dalaman, Xarm el-Xeikh |
Buta Airways | Baku[erreferentzia behar] |
LOT Polish Airlines | Varsovia–Chopin |
Pegasus Airlines | Istanbul–Sabiha Gökçen –2022ko urriak 30etik– |
SkyUp[6] | Bratislava,[7] Praga
Urtarokoak: Bartzelona, Batumi, Burgas, Korfu,[8] Heraklion, Larnaka, Odesa, Rimini, Tel Aviv, Tesalonika,[9] Tirana, Tivat Urtaroko charter-hegaldiak:[10] Antalya, Xarm el-Xeikh |
Turkish Airlines | Istanbul |
Ukraine International Airlines | Kiev–Boryspil, Tel Aviv
Urtaroko charter-hegaldiak:[11] Antalya, Kayseri, Xarm el-Xeikh |
Estatistikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Bidaiariak | Urtez-urteko aldaketa |
---|---|---|
2017 | 806,200[12] | ▲ %34.4 |
2018 | 962,000[13] | ▲ %19 |
2019 | 1,340,800[14] | ▲ %39.4 |
Lur-garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kharkiveko Nazioarteko Aireportua udal-garraioak ondo hornituta dago eta, beraz, hiriko errepide- eta trenbide-sare zabalagoarekin konektatuta dago Aeroflotska kalearen eta M03 errepide nazionalaren bidez. Honako autobus-linea hauek, gainera, aireportuaren eta Kharkiv hiriaren arteko garraio publikoa eskaintzen dute:
- 5. trolebusa. Aireportua–Universitetska kalea, Prospekt Haharina metro-geltokitik;
- 115. linea. Aireportua–Prospekt Haharina metro geltokia;
- 119. linea Aireportua–Prospekt Peremohy, Prospekt Haharina metro geltokitik;
- 152. linea. Aireportua–Mikroraion 552, Akademika Barabashova metro-geltokitik;
- 225. linea. Aireportua–Akademika Barabashova metro-geltokia; bertatik, transferitu Akademika Barabashova metro-geltokira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Ukraine, neighbours close airspace to civilian flights as conflict flares | Reuters» web.archive.org 2022-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
- ↑ «Ukraine airspace closed to civilian flights» www.bbc.com 24 February 2022.
- ↑ «Direct flights» hrk.aero.
- ↑ «Flights» web.archive.org 2018-10-05 (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
- ↑ «News for Airlines, Airports and the Aviation Industry | CAPA» web.archive.org 2022-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
- ↑ «Карта маршрутів авіакомпанії SkyUp Airlines» web.archive.org 2021-12-08 (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
- ↑ (Eslovakieraz) «Odlety» www.bts.aero (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
- ↑ «New European discoveries: SkyUp opens sales for the next season from Kharkiv, Lviv, and Zaporizhzhia · p. 409 - SkyUp Airlines» web.archive.org 2021-12-17 (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
- ↑ «Flights search - SkyUp Airlines» web.archive.org 2021-01-24 (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
- ↑ «Проверка наличия мест на рейсах» web.archive.org 2016-05-14 (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
- ↑ «Charter Flights Timetable - Ukraine International Airlines (UIA)» web.archive.org 2017-12-14 (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
- ↑ The 2017th.... hrk.aero 2 January 2018.
- ↑ «2018results» hrk.aero 15 January 2019.
- ↑ «Passenger traffic in Kharkiv Airport up 46% in December | Kharkiv airport» web.archive.org 2022-02-25 (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- NOAA/NWS eskutatiko oraingo eguraldia
- ASNaren UKHHren istripu-historia