Kobe Bryant

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kobe Bryant
Kobe Bryant 2015.jpg
Bizitza
Izen osoa Kobe Bean Bryant
Jaiotza Filadelfia1978ko abuztuaren 23a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Lower Merion Township (en) Itzuli
Newport Beach (Kalifornia)
Italia
Talde etnikoa afro-amerikarra
Lehen hizkuntza ingelesa
Heriotza Calabasas (Kalifornia)2020ko urtarrilaren 26a (41 urte)
Hobiratze lekua Pacific View Memorial Park (en) Itzuli
Heriotza modua ikertzekea: hegazkin istripua
Familia
Aita Joe Bryant
Ezkontidea(k) Vanessa Laine Bryant  (2001 -  2020)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Lower Merion High School (en) Itzuli 1996)
Hizkuntzak ingelesa
Italiera
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak saskibaloi jokalaria eta gidoilaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Los Angeles Lakers1996-2016eskolta24
Draft NBA Charlotte Bobcats
 
Posizio edo espezialitatea eskolta
antolatzailea
swingman (en) Itzuli
hegalekoa
Kirol zenbakia 24
8
Pisua 96 kilogramo
Altuera 198 zentimetro
Jasotako sariak
Nominazioak
Genero artistikoa hip hopa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
IMDb nm1101483
kobebryant.com
Kobe Bryant's signature.svg

Kobe Bean Bryant (Filadelfia, 1978ko abuztuaren 23a - Calabasas, Kalifornia, 2020ko urtarrilaren 26a), estatubatuar saskibaloi jokalaria izan zen. NBA ligako jokalaririk gailenetakoa izan zen, hainbat urtez Los Angeles Lakers taldean jokatu zuen. NBAko bost eraztun irabazi zituen bere kirol ibilbidean zehar.

Joe "Jellybean" Bryanten semea zen, Philadelphia 76ers taldeko jokalari izandakoa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bryant Filadelfian, Pennsylvanian, jaio zen, Joe eta Pam Bryant-en seme gazteena izanda. Bi arreba nagusi zituen: Shaya eta Sharia.

Bryant-ek sei urte zeuzkalarik, aitak NBA utzi eta familiarekin Italiara joan zen, non profesionalki saskibaloian aritu zen. Bryant umea hango bizimodura ohitu zen eta italieraz erraz hitz egitea lortu zuen. Txikitan futbolean ikasi zuen eta AC Milan zuen talderik gogokoena; hori gutxi balitz, Italiatik irten ez balitz futbolaria litzatekeela esan zuen saskibaloilariak. Bryant FC Barcelona, Ronaldinho eta Frank Rijkaard-en zale amorratua zen.

1991n Bryant Estatu Batuetara itzuli eta Philadelphiako Lower Merion Institutuan ikasten zuen, non izugarrizko ibilbideagatik eskerron nazionala irabazi zuen. Bryant institutuaren historian saskiratzailerik onena izan zen 2.883 punturekin, Wilt Chamberlain-en marka (2.359 puntu) gaindituz eta Carlin Warley-ena (2.441 puntu) ere bai. 'Senior' urtean USA Today-k eta Parade Magazine-k doatu zuten Naismith Prep Player of the Year Award sariarekin McDonald's All-America Team-en sartzearekin. Denboraldi hartan batez besteko lorpenak 30.8 puntu, 12 errebote, 6.5 pase eta 3.8 tapoi ziren, Lower Merion Class AAAA estatuko titulura bultzatuz 31 eta 2 rekordarekin. Marple Newtow taldearen aurka bere partidurik onena lortu zuen 50 punturekin.

Distiratu ondoren, NBAra jauztea eta Draft-en aurkeztea erabaki zuen Bryantek. Unibertsitatera joatea ebaztekotan, Duke Unibertsitatea aukeratuko zuen.

NBAko ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996-1999: Lehenengo urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996ko Draft-en Charlotte Hornets-ek hautatu zuen 13. postuan. Jerry West orduko Lakers-en 'general manager-ek' Kobe-ren sakibaloiko potentziala eta gaitasunak ikusi zituen 'campus pre-draft-etan'. Draft egokitu eta berehala, Hornets-ekin barik Lakers-ekin jokatu nahi zuela nabarmendu zuen Bryant-ek. Hamabost egunen buruan, West-ek taldez aldatu zuen Vlade Divac pibot titularra Hornets-era Bryant gaztearen truke.

Lehenbiziko denboraldian ez zuen asko jokatu, 7.6 puntu, 7.6 puntu, 1.9 errebote, 1.3 pase eta 15.5 minutu batez beste lortu zituelarik 71 partidutan -berauekotako 6tan titularra izanda-. 11.3 puntu lortu zituen 'denboraldi erregularreko' azken 13 partiduetan; eta 20 minutu baino gehiagoz jokatutako 26 partiduetan, 12.4 puntu. All-Star Weekend-en izarretako bat izan zen, lehenik 31 puntu Schick Rookie Game-en lortuz, eta gero Slam Dunk Txapelketa irabaziz 50 puntuetako 49 lortuta.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko urtarrilaren 26an hil zen helikoptero istripua izan ostean.