Robert Koch
Robert Koch (Clausthal, Ipar Saxonia, 1843ko abenduaren 11 - Baden-Baden, Baden-Württemberg, 1910eko maiatzaren 27a) mediku alemaniarra izan zen.
Medikuntza ikasi zuen Göttingen-go Unibertsitatean. Berlingo Unibertsitatearen irakasle izendatu zuten 1885ean, higiene arloan. Hainbat bidaia egin zituen ikerkuntzarako, Egipto, Hegoafrika, India eta Javara tartean.
Louis Pasteur-ekin batera, bakterioak ikertzen izen nagusienetakoa da: Bacillus anthracis -karbunkoaren eragilea- aurkitu zuen 1877an, Mycobacterium tuberculosis -tuberkulosiaren eragilea- ("Koch-en baziloa") 1882an eta Vibrio cholerae -koleraren eragilea- 1883an.
Medikuntzako Nobel saria erdietsi zuen 1905ean, tuberkulosiaren jatorria topatu izateagatik.
Bere izena daramaten arauak enuntziatu zituen 1890ean ("Koch-en postulatuak"), Mikrobiologia klinikoaren oinarria osatzen dutenak.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]