Konstantin von Neurath
Konstantin Bermann Karl Freiherr von Neurath (Kleinglattbach, Württembergeko Erresuma, Alemaniar Inperioa, 1873ko otsailaren 2a - Enzweihingen, Baden-Württemberg, 1956ko abuztuaren 14a) alemaniar diplomazialari eta politikaria izan zen. Suabiako nobleziako familia batean jaio zen eta 1901ean hasi zuen bere ibilbide diplomatikoa. Lehen Mundu Gerran borrokatu zuen eta Burdinazko gurutzea jaso zuen. Gerraren ondoren, enbaxadore izan zen Danimarkan eta Italian. 1932an Franz von Papen kantzilerrak Atzerri ministro izendatu zuen eta Hitlerren gobernuan karguan jarraitu zuen. 1938an Joachim von Ribbentropek ordezkatu zuen, nazi sutsuagoa zena. 1939tik 1943ra Bohemia eta Moraviako protektoratuako Reichsprotektora (euskaraz: «Reicharen babeslea») izan zen, nahiz eta 1941etik izen hutsez izan. Nurenbergeko epaiketetan hamabost urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, baina 1954an askatu zuten.