La Lastra trikuharria
La Lastra trikuharria | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Salcedo |
Koordenatuak | 42°44′29″N 2°58′21″W / 42.74134224°N 2.9726217°W |
Ondarea | |
La Lastra trikuharria Arabako Salcedo herrian kokaturik dagoen trikuharria da.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Salcedo herritik ipar-mendebaldera dago,[1] Molinillako La Mina trikuharritik 800 metro hego-mendebaldera,[2] eta haien artean ez dago harreman bisualik.[3] La Mina eta La Lastra megalitoek ipar-hego perfektua osatzen dute, hau da, 0º-180º lerrokadura.[4] Garai megalitikoetan orientazioei garrantzi handia eman zitzaielako. Arreoko aintzirako gatz-bidea 80 metro ekialdera igarotzen da, eta 75 metro hegoaldera Astorga-Bordele erromatar galtzada zaharra igarotzen da. Galtzada hori Larrazubitik dator, eta Leziñana, Turiso eta Carasta aldera doa.[5]
Miranda Ebrotik, A-2122 errepidea hartu behar da, Larrazubi eta Urduñarantz doana, lau kilometro eta erdi inguru, eta eskuinera hartu behar da, Salcedo herriraino. Herrira sartzean, Plaza kaleko 4. zenbakiaren parean, porlanezko bide bat hartu behar da ezkerretara, hainbat etxetatik igaro ondoren, asfalto pixka batekin amaitu eta 450 metroz ipar-mendebalderantz daraman pista bat hasten da, 400 metro aurrerago dagoen bidegurutze batera iritsi arte. Bidegurutze horretan, ezkerrera (mendebaldera) 50 metro inguru egin behar dira, soro batetik eskuinera sartzeko. Soroaren barruan, 80 metrora trikuharria ikus daiteke.[4]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aspalditik erakusten duen itxura txarra kontserbazio oker baten ondorioa da. Soro batean dagoenez, behin baino gehiagotan luberritu den alorra dugu, halako moduz non aurkitu zenetik bertatik ia ikusezina zen tumulua.[6]
Orduan hareharrizko lau lauza geratzen ziren bakarrik zutik, eta beste bat lurrean erorita, denak ganberakoak. Nahiz eta ez osatu esparru itxi bat, lauzek erakusten dute nolakoa izan zitekeen trikuharriaren ganberaren oinplano poligonala. Gaur egun, egiturak hainbat kalte jasan eta gero, lau lauzotako hiruk irauten dute zutik, eta ugari dira ingurumarian erorita dauden tamaina handiko lauzak.[6]
Arkeologia-lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurkitutako materialak garai desberdinetakoak dira, eta hilobiaren lehen erabilera Neolitiko garaian adierazten dute,[3] eta geroagoko birokupazioa Kalkolitoan (K.a. 2500 – 1800).[2]
Aurkitutako materialak Arabako Arkeologia Museoan daude: formarik gabeko lau lauza; xafla txiki bakunaren zati proximal bat; kortikazko xafla sinpleko harraskagailu bat; ukitze malkartsuko trapezio asimetriko bat. Giza hezurrak; zeramika zatiak aski dira; burdinazko barratxo bat.[7][4]
Jose Migel Barandiaranek eta Domingo Fernández Medranok triangelu puntak dokumentatu zuten, Euskal Herri mailan, La Lastra trikuharrian, San Sebastian Hegoa trikuharrian, Ashorriganako trikuharrian eta Otsaairteko trikuharrian baino ez zirela agertu ordura arte.[2] Hori monumentu hau gure herrialdeko antzeko beste asko bereizten dituen ohar bat da.
1942an aurkitu zuten Landaburu Arbaizarrek eta Domingo Fernández de Medranok, eta Juan Manuel Urkixo Landetxo Lorianako markesari trikuharri horren eta Molinillako La Mina trikuharriaren berri eman zioten, 800 metro iparralderago dagoela. Espainiako Arkeologia Artxiboan argitaratu zuten albistea.[8]
1943an Medranok eta Lorianako markesak lagin-zulo bat egin zuten. 1951ko irailean, Medranok ganberaren lurra zulatu zuen.[4][5]
Monumentu kalifikatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011ko uztailaren 26ko, 183/2011 dekretuan, Arabako Lurralde Historikoko behe-lurretako trikuharriak monumentu-multzo kategoriako kultura-ondasun gisa sailkatu ziren[9].
Arabako Lurralde Historikoko behe-lurretako trikuharrien monumentu-multzoa hemen daude: Arabako Lautadan, Arabako Errioxan gehienbat, Lantaronen eta Kuartangon. Egitura, kronologia eta material aldetik Iberiar Penintsulako mesetako antzeko beste batzuekin izan dezake loturarik. Monumentu-multzoan sartzen diren trikuharriak hauek dira: Sorginaren Txabola eta El Encinal (Elvillar); Lazaya, San Martin, Alto de la Huesera eta Los Llanos (Guardia); El Sotillo (Leza/Guardia); La Mina eta La Lastra (Lantaron); Sorginetxe (Agurain); Aizkomendi (Donemiliaga); San Sebastian Hegoa, San Sebastian Iparra, Gurpide Hegoa eta Gurpide Iparra (Kuartango) eta El Montecillo (Villabuena Araba).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Sancho, Aitor. (2018-10-31). «Los dólmenes más espectaculares de Álava» Gasteiz Hoy.
- ↑ a b c (pdf)Dialnet.
- ↑ a b Revisión del dolmen de La Mina (Molinilla, Álava). Aspectos arquitectónicos y nuevos datos materiales. .
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Millán San Emeterio, Luis. «La Lastra Salcedo.» Hilarriak.
- ↑ a b Gasteizko Udala. VITORIA-GASTEIZ - La necrópolis tardorromana tardoantigua y altomedieval de San Miguele Molinilla Álava.. .
- ↑ a b La Lastra trikuharria Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistema. Eusko Jaurlaritza. Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cava, Ana. (1984). «La industria lítica en los dólmenes del País Vasco Meridional» Veleia (EHU) 1: 74..
- ↑ Gasteizko Udala. VITORIA-GASTEIZ - Excavaciones en Álava por BARANDIARAN y MEDRANO. .
- ↑ Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 152 zk. 2011-08-11