Lankide:Aitana Arenas
Apolo tximeleta (Parnassius apollo) insektu hegalari mota bat da. Animali ornogabea da, hau da, bizkarrezurrik ez duen animali bat da[1].
Mendiko habitatekin lotzen den espeziea da, Europan, Asian, Txinan eta mendebaldeko Siberiako eskualde menditsu handietan banatzen dira[2].
Nolakoa da apolo tximeleta?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tamaina handiko tximeleta da, 70 eta 80 mm bitartekoa. Emeak arrak baino handiagoak dira, eta itxura ere ezberdina dute. Arrak argiagoak dira eta emeek, hego grisak eta ozeloak (intsektu baten hegoetan puntu biribil txikia) markatuagoak dituzte. Hegalak, zuriak dira, zati batzuk gardenak eta ezkatarik gabeak. Aurreko hegoetan, bai arrek bai emeek, hainbat orban beltz dituzte, eta atzekoetan, bi orban gorri ilun dituzte. Burua eta gorputza beltzak dira, ile zuriz estaliak, eta antenak zuriak dira, beltzez amaituak. Eremu altuagoetan (mendietan), haizeak hegal handietako banakoak eramaten dituenez, bizi diren populazioek hegal txikiagoak izaten dituzte. Azpiespezieak geografiaren espazio berean bizi badira ere, formaz, tamainaz eta kolorez alda daitezke. Honek, batez ere, emeei eragiten die[1][2].
Atsedenean daudenean, atzeko hegalak aurrealdeekin estaltzen dira, eta mehatxatuak sentitzen direnean, ireki egiten dituzte, gehienezko zabalera iritsi arte, ozelo gorriak erakusteko, eta horrela, harraparia beldurtzeko[1][2].
Bizitza-zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arra eta emea elkartzean, egun bat edo bi geroago hasten dira arrautzak jartzen. Eme bakoitzak 80 eta 150 arrautza artean jartzen ditu. Arrautzak, zuriak, txikiak, esfera erdiko forma dutenak eta aleak dituztenak dira. Landareei itsasten dituzte, adibidez, likenei, goroldioei edo zuhaixka-hostoei. Emeak jartzen dituzten lehen arrautzak dira gero tximeleta jaiotzeko aukera gehien dutenak. Denbora pasa ahala, horiak jartzen dira, eta larba osatuta dagoenean, urdinak jartzen dira[2].
5 cm luze dira eta gorputz beltza eta ileduna dute. Arnasa hartzen dute espirakulu deitzen diren zulo batzuen bidez. Espirakuluen gainetik marra bat dute, horia, laranja edo gorria izan ahal dena.
Burua beltza dute, eta buruaren eta gorputzaren artean, osmeterium izeneko organo bat dute. Arriskuan sentitzen direnean, kanporantz ateratzen dute, eta usain txarra duten substantziak botatzen dituzte, horiak edo gorriak direnak, harrapariaz libratzeko.
Eguzkipean egon behar dute eta gauez eta egun lainotsuetan harrien azpian geratzen dira. Orokorrean, udaberri erdialdean eta amaieran aurki daiteke[2].
Beldarretik krisalidara eraldatzeko prozesuak lau egun irauten ditu. Pupak itxura sendoa dute, eta zuriak izaten dira inguratzen duen gantz babeslea dutelako, nahiz eta berez, marroiak izan.
Pupak harrien azpian edo goroldioen artean beldarrak aurrez ehundutako zetazko kapulu baten barruan sartzen dira. Iberiar Penintsulan pupek bi, hiru edo lau aste behar izaten dituzte metamorfosi osoa egiteko eta horrela, tximeletak bihurtu (sei astera arte luza daiteke inguru hotzenetan).
Bukatzeko, Apolo tximeleta aterako da[2].
Apolo tximeletak maiatzetik abuztura bizi ohi dira, altitudearen, tenperaturaren eta sasoiaren arabera. Hibernaziorako bi aukera daude: arrautza bat direnean, larba barruan dutela, bi denboraldiz horrela manten dezaketela, edo belar gazte gisa, harrien azpian babesten dela.
Zer jaten dute?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Apolo tximeletak elikatzeko, lore sendoak eta nektar ugari dituzten belardiak bilatzen dituzte, adibidez, kardoak.Beldarrak, nagusiki, Sedum album landareaz elikatzen dira, Sedum generoko beste espezie batzuk jateko gai diren arren, baita Sempervivum edo Rhodiola rosea bezalako barazkiak ere, besteak beste[3].
Non bizi dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tximeleta espezie hau Europan dago, Iberiar Penintsulatik Fennoskandiako hegoalderainoko mendilerro nagusietan, Alpeetatik igaroz, eta mendikateei dagozkien eremu zehatzetan edo latitude altuetan kokatzen da.
Iberiar Penintsulan 23 azpiespezie daude guztira, baina populazioak, oro har, ez dira oso ugariak.
Ugalketa-eremuak arrokatsuak izaten dira, batzuetan malda handiak izaten dituzte eta landareak haitz artean hazten dira. Normalean, zirrikitu estuak dituzten lurzoruak eta harkaitz-azalerako eremu lauak habitat egokiak dira[2].
Zer mehatxuak dituzte?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Apolo tximeletak oso garrantzitsua da kate trofikoan. Gainera, funtzio ekologiko oso garrantzitsua dute ekosistemetan, beste ornogabe batzuen harrapari nagusiak baitira. Materia organikoaren ehuneko handi bat deskonposatu eta desagerrarazten dute, eta funtzio polinizatzailea dute, hau da, fauna-taldeen eta hegazti intsektujaleen elikadura-oinarria dira. Horregatik, landare-espezie jakin batzuekiko mendekotasun handia duten espezieak dira.
Bildumagileek gehiegizko harrapaketak egin dituzte, eta hori, apolo tximeletaren biztanleria gutxitzea eragin du.
Gainera, klima-aldaketak eta urbanizazioak eragindako habitat-aldaketek, tximeleta horren biziraupena arriskuan jarri dute.
Zorionez, tximeletak babesteko hainbat lege daude[4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Parnassius apollo. 2020-02-24 (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- ↑ a b c d e f g (Katalanez) Apol·lo (lepidòpter). 2019-10-25 (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) curiosfera. (2019-07-25). «▷ Mariposa APOLO ◁【 Descripción, Características, Hábitat y Reproducción 】» CurioSfera.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) luis. Mariposa Apolo (Parnassius apollo) | BIOPEDIA. (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).