Lankide:Ane Ciruela/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ane Ciruela/Proba orria
Identifikatzaileak

Metanoa hidrokarburo sinpleena da. Haren formula molekularra CH4 da: karbono-molekula bat eta lau hidrogeno-molekula elkartzen dira lotura kobalenteen bidez. Naturan, landareen deskonposizio anaerobikoaren produktua da, eta biogasa ekoizteko erabil daiteke.

Propietateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Propietate fisikoei dagokienez, metanoa gas kolorgea da, usaingabea eta uretan disolbagaitza, baldintza normaletan. Metano gasak erraz hartzen du su, baina metano likidoa, aldiz, ez da sukoia. Gainera, metano gasaren dentsitatea 0,717 kg/m3 da, fusio-tenperatura -182 ºC eta irakite-tenperatura -161 ºC-koa.

Propietate kimikoei dagokienez, molekula ez-polarra dela aipatu behar da; izan ere, karbonoak eta hidrogenoak elektronegatibitate berdina dutenez, momentu dipolarra deuseztatu egiten da.

Erreakzio motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metanoaren erreakzioak, oro har, kontrolatzeko zailak izaten dira, eta hurrengoak dira garrantzitsuenak: errekuntza eta halogenazioa.

Errekuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metanoaren errekuntzarako hainbat pausu jarraitzen dira. Lehendabizi, metanoak oxigenoarekin erreakzionatzen du formaldehidoa sortuz. Ondoren, eratutako formaldehidoa deskonposatzen da formil erradikala bilakatuz, eta horrek karbono dioxidoa eta hidrogenoa sortzen ditu. Prozesu hau erreketa oxidatzailea deritzo.

Askatutako hidrogenoa eta karbono monoxidoa jarraian oxidatu egiten dira ur-molekula eta karbono dioxidoa sortuz:

Hortaz, metanoaren erreketa oxidatzailearen erreakzio osoa hurrengo hau da:

Halogenazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metanoak halogenoekin erreakzionatzen du baldintza zehatz batzuetan, halogenoen erradikal askeen mekanismoa jarraituz:

Kontuan hartuz, erreakzioan X halogeno bat dela: fluor (F), kloro (Cl), bromo (Br) eta batzuetan iodo (I).

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metanoa erregai gisa erabiltzen da elektrizitatea sortzeko; izan ere, bero kantitate gehien askatzen duen hidrokarburoa da. Metanoa hoditerietatik zehar garraiatu daiteke berogailurako edo sukalderako erregai moduan erabiltzeko. Kasu horretan, metanoari gas natural deritzo.

Bestalde, industria kimikoan metanoa lehengai gisa erabiltzen da hidrogenoa, metanola, azido azetikoa eta anhidrido azetikoa sintetizatzeko. Molekula guzti hauek sintetizatzeko, lehendabizi, metanoa sintesi-gas bilakatzen da, ur lurrunarekin erreakzionatuz. Errekazio hori aurrera eramateko, tenperatura altuak eta nikel-katalizatzaileak erabili behar dira.

Metano-iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira metano-iturri ohikoenak:

Metanoaren emisioaren % 60ak jatorri antropogenikoa du, batez ere, jatorria nekazaritza laboreak izanik.

Metanoa atmosferan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metanoak klima-aldaketan bortizki eragiten duen atmosferako gas bat da. Karbono dioxidoarekin alderatzen badugu, metano kilogramo batek karbono dioxido kilogramo bat baino 23 aldiz gehiago eragiten du berotegi-efektuan hurrengo 100 urtetan. Azken urteetan 0,8 ppm-tik 1,7 ppm-ra igo da haren kontzentrazioa atmosferan, horrek berotegi-efetuan eragin du.

Metanoa gainazaletik hurbil eratzen da eta estratosferara garraiatzen da aire tropikalei esker. Atmosferako metanoaren kontzentrazioa kontrolatuta dago naturalki metano eta hidroxilo erradikalaren arteko erreakzioaren bidez:

Hala ere, jatorri antropogenikoko isurketek erregulazio hau eragozten dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]