Anhidrido azetiko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Anhidrido azetikoa edo anhidrido etanoikoa (CH3CO)2O formulako konposatu organikoa da. Likido kolorgea, erregaia, korrosiboa eta usain garratzekoa da. Urarekin erreakzionatzen du azido azetikoa eratzeko, eta etanolarekin, etil azetatoa eratzeko. −73,1 °C-an urtzen da, eta 139,55 °C-an irakiten du[1][2].

Anhidrido azetiko
Formula kimikoaC4H6O3
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
Konposizioaoxigeno eta karbono
Motacarboxylic anhydride (en) Itzuli
Ezaugarriak
Dentsitatea
1,08 g/cm³ (20 °C, likido)
Biskositate dinamikoa901 Pl
Errefrakzio indiziea1,3906
Disolbagarritasuna12 g/100 g (ur, 20 °C)
Eroankortasun termikoa0,0002209 W/(m K)
Eroankortasun elektrikoa0 A/(V m)
Momentu dipolarra2,8 D
Fusio-puntua−73 °C
−73 °C
Irakite-puntua139 °C (760 Torr)
139,55 °C (101,325 kPa)
Fusio-entalpia2,8 D
Baporizazio entalpia276,7 kJ/mol
Lurrun-presioa4 mmHg (20 °C)
Gainazal-tentsioa0,03265 N/m
Masa molekularra102,032 Da
Arriskuak
NFPA 704
2
3
1
Lehergarritasunaren beheko muga2,7 vol%
Lehergarritasunaren goiko muga10,3 vol%
Batezbesteko dosi hilgarria
Autoignizio tenperatura316 °C
Denboran ponderatutako esposizio muga20 mg/m³ (8 h, Ameriketako Estatu Batuak, Hungaria)
5 ppm (, Belgika, Frantzia, Japonia, Mexiko)
21 mg/m³ (, Alemania)
10 mg/m³ (, Polonia)
0,5 ppm (, Erresuma Batua)
Denbora laburreko esposizio muga3 mg/m³ (Errusia)
2 ppm (Erresuma Batua)
Esposizioaren goiko muga20 mg/m³ (Ameriketako Estatu Batuak)
5 ppm (Australia, Danimarka, Hego Korea, Zeelanda Berria, Suedia)
Flash-puntua49 °C
IDLH200 ppm eta 836 mg/m³
Eragin dezakeacetic anhydride exposure (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyWFDIJRYMOXRFFG-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia108-24-7
ChemSpider7630
PubChem7918
Reaxys385737
Gmelin36610
ChEBI26415
ChEMBLCHEMBL1305819
NBE zenbakia1715
RTECS zenbakiaAK1925000
ZVG12580
DSSTox zenbakiaAK1925000
EC zenbakia203-564-8
ECHA100.003.241
MeSHD000089
RxNorm1370450
Human Metabolome DatabaseHMDB0031646
UNII2E48G1QI9Q

Erabilera zabala du sintesi organikoan erreaktibo gisa.

Sintesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anhidrido azetikoa Charles Frederic Gehardt kimikari altsaziarrak prestatu zuen lehen aldiz 1852an potasio azetatoa bentzoil kloruroarekin batera berotuta.

Egun metil azetatoaren karbonilazioz lortzen da ingurune anhidroan.

Anhidrido azetikoa azido azetikoa zetenaz (CH2=C=O) erreakzionaraziz ere sintetizatzen da.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anhidrido azetikoa substratu organikoetan azetilo taldea sartzeko erreaktibo oso egokia da, hala nola alkoholetan, aminetan, aldehidoetan eta eraztun aromatikoetan.

Droga ilegalen munduan anhidrido azetikoa heroina prestatzeko erabili izan da morfina azetilatuz.

Erreferenziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Anhidrido azetiko. https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/anhidrido%20azetiko.
  2. (Ingelesez) PubChem. «Acetic Anhydride» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2022-12-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luanda errorea in Modulu:Autoritate_kontrola at line 552:attempt to index field 'datavalue' (a nil value).