Lankide:Cckrta/Proba orria
Marilyn Monroe[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Marilyn Monroe XX. mendeko film-izarra, sexu eta pop ikonoa izan zen. Arazo pertsonalak zirela eta, bere buruaz beste egin zuen.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Norma Jeane Mortenson, Marilyn Monroe izenez ezagututa, Los Angelesen jaio zen 1926ko ekainaren 1ean. Bere amak arazo mentalak zituen, eta bere aitaz ez dakigu ezer. Marilyn Monroek adopzio etxeetan eta umezurztegietan pasatu zuen haurtzaroa.
16 urterekin lehen aldiz ezkondu zen, eta Bigarren Mundu Gerra hasi arte etxeko andre izan zen. Ondoren, lanean hasi zen eta gerra garaian emakumeen lanaren garrantziaren inguruan erreportaje bat egitera joan zen argazkilari bat bere lantegira. Horrela, modelo lanetan asi zen eta 1945. urtean 33 aldizkari ezagunen portadan agertu zen bere argazkia. Hurrengo urtean, dibortziatu eta modelo lanetan hasi zen, baita interpretazioa ikasten ere.
1947an lehen filmean parte hartu zuen The Shocking Miss Pilgrim. Beste hainbat filmetan lan egin ostean, modelo lanei ekin zien berriz.
1953an Hollywoodeko aurpegirik ezagunenetakoa bihurtu zen Howard Hawksek zuzendutako Gentlemen Prefer Blondes eta Jean Negulescoren How to Marry a Millionaire filmei esker. Henry Hathawayk zuzendutako Niagara filmarekin, berriz, izar handia egin zen.
Billy Wilderren The Seven Year Itch filma egin zuen Marilynek 1955ean. Film horretakoa da Marilynen eszenarik ezagunenetakoa, metroaren aireztapen sistemako irteera baten gainean zegoela aireak gona altxatu zionekoa. Film hori egin ostean, New Yorkeko Actor's Studio ezagunean hasi zen ikasten, eta bere ekoiztetxea sortu zuen: Marilyn Monroe Productions. Komediarako gaitasuna zuela ere erakutsi zuen beste pelikula batzuetan.
1962ko martxoan munduko izar ezagunena izendatu zuten Marilyn, eta Urrezko Globoa eman zioten. Maiatzean, berriz, New Yorkeko Madison Square Gardenen Happy birthday ospetsua abestu zion John F. Kennedy AEBetako presidenteari. Urte bereko abuztuaren 4an, 36 urterekin, Brentwoodeko (Kalifornia) etxean, gaindosi baten ondorioz hil zen Marilyn Monroe (hilketa izan zela ere askotan esan izan da).
Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Izenburua | Papera | Oharrak |
1962 | Something's Got to Give | Ellen Wagstaff Arden | (bukatu gabe) |
1961 | The Misfits | Roslyn Tabler | |
1960 | Let's Make Love | Amanda Dell | |
1959 | Some Like It Hot | Sugar Kane Kowalczyk | |
1957 | The Prince and the Showgirl | Elsie Marina | |
1956 | Bus Stop | Cherie | |
1955 | The Seven Year Itch | The Girl | |
1954 | There's No Business Like Show Business | Vicky Hoffman/Vicky Parker | |
1954 | River of No Return | Kay Weston | |
1953 | How to Marry a Millionaire | Pola Debevoise | |
1953 | Gentlemen Prefer Blondes | Lorelei Lee | |
1953 | Niagara | Rose Loomis | |
1952 | O. Henry's Full House | Oinezkoa "The Cop and the Anthem" izeneko kapituluan | |
1952 | Monkey Business | Miss Lois Laurel | |
1952 | Don't Bother to Knock | Nell Forbes | |
1952 | We're Not Married! | Annabel Jones Norris | |
1952 | Clash by Night | Peggy | |
1951 | Let's Make It Legal | Joyce Mannering | |
1951 | Love Nest | Roberta Stevens | |
1951 | As Young as You Feel | Harriet | |
1951 | Home Town Story | Gina Norris | |
1950 | Right Cross | Dusky Ledoux | (kreditoetan agertu gabe) |
1950 | All About Eve | Miss Caswell | |
1950 | The Fireball | Polly | |
1950 | The Asphalt Jungle | Angela Phinlay | |
1950 | A Ticket to Tomahawk | Clara | (kreditoetan agertu gabe) |
1949 | Love Happy | Bezero bat | |
1948 | Ladies of the Chorus | Peggy Martin | |
1948 | Scudda Hoo! Scudda Hay! | Txalupako neska (lakuko eszenetan)/Elizatik ateratzen den neska | (Kreditoetan agertu gabe) |
1947 | Dangerous Years | Evie |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cckrta/Proba orria |