Lankide:Iabajo001/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Presio atmosferiko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Presio atmosferikoa lurzoruan aireak duen indarra edo atmosferak bere barnean dauden gorputzen gainean egiten duen presioa da. Altuera zenbat eta handiago, txikiagoa da presio atmosferikoa eta altuera zenbat eta txikiago eta itsas mailara gehiago hurbiltzean, presioa handiagoa izango da.

Kontzeptua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atmosferak batez besteko 1013.25 hektopascaleko, hPa (baztertua milibar, mb) presioa du itsaso-mailan, 45º latitudean. Baina Nazioarteko Unitate Sistemaren unitatea Newton metro karratuko (N/m²) edo Pascal izanda, itsaso-mailan batez besteko presioa 101325 Pa edo 760 Torr-ekoa da. Hala ere, 1982tik aurrera, IUPACak gomendatu zuen helburua substantzien ezaugarri fisikoak zehatzago izateko, "normalizatutako presioa" zehazki 100 kPa bezala definitu behar izango litzatekela (≈750,062 Torr). Zenbaki biribila izateaz gain, aldaketa honek abantaila praktikoa du, 100 kPa baliokide direlako 112 metro altitudera, munduko populazioaren 194 metro batezbestekoa hurbilago aurkituz[1].

Aire hotza bada, uzkurtzen da, dentsitatea handituz eta hortaz jaisten da, presioa igoz eta antizikloi termikoak eraginez. Horrela zona lasai bat eratzen du, haizerik gabe, aire hotz hau poliki jaisten delako zentzu zirkular batean. Ipar hemisferioan ordu zentzuan eta hego hemisferioan berriz aurkakoan. Aldiz, beroa bada, igotzen da eta zikloi edo depresio termikoak eragiten ditu.

Era berean, aire hotza eta aire beroa nahasten ez direnez, batak besteari jaitsarazten dio antizikloi eta depresio dinamikoak sortuz.

Isobarak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldizka presio ezberdinetako neurketak egiten dira une berean lurraren puntu desberdinetan eta honela neurri bereko puntuak elkartzen dituzten lerroak marrazten dira. Lerro hauei “lerro isobarak” deitzen diegu. Beraz, isobarak presio berdineko puntuak une zehaztu batean elkartzen dituzten lerroak dira.

Presio atmosferikoa eta altuera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altuerak tenperatura, presio atmosferikoa eta bere efektuak aldatzen ditu airearen dentsitatea aldatzerakoan. Fenomenoa oso erraz azaldu ahal da: airea berotzen da lurreko azalerarekin kontaktuan, bai lehorrean, bai ozeano eta itsasoetako azaleran, bereziki, azken kasu honetan. Berotzean, airea igotzen da dentsitatea gutxitzen delako eta beraz, presioa ere. Airea igotzen jarraitzen da aireko goranzko zutabearen dentsitatea bere goiko mailaren inguruarekin egonkortu arte. Hala ere, prozesu honen ulermena askoz konplexuagoa da, presioaren aldaketak altueraz gain beste faktore batzuen mende dagoelako. Adibidez, hezetasuna edo latitudea, atmosferaren lodiera handiagoa edo txikiagoa izanik arrazoi dinamikoengatik. Lodiera hau maximoa da zona ekuatorialean eta, beraz, minimoa poloetan. Altimetroaren asmakizuna airearen eta altueraren dentsitatearen arteko loturan oinarritzen da.

Berehala egiaztatu zen altimetroa meridianotik zehar eramatean presio atmosferikoa aldatzen zela, nahiz eta beti itsas mailan aurkitu. Konklusio logikoa izan zen itsas mailaren altuera latitudearen arabera aldatzen zela, altuera handiagoa izanez eta beraz, presio txikiagoa, lurreko ekuatorean zehar.

Ikerketa historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Presioa neurtzeko lehendabiziko zientzialaria nahiz eta Galileo izan, ez zuen aintzakotzat hartu. Horrexegatik, 1643an, Evangelista Torricellik presioa neurtzeko tutu bat merkurioz bete zuen. Bere ikerketak bukatu ezin zituenez, Pascalek jarraitu zituen. Emaitza hauek behin betiko esperimentua egiteko eragin zioten. Esperimentu hau barometroa altitude desberdinetara eramatean, tutuak adierazten zuen likidoaren igoerak benetan airearen pisua zela egiaztatzea zen.

1648ko irailaren 19an, Pelierrek bere koinatuaren nahia bete zuen eta Puy-de-Domeko gailurrera igoz esperimentua egin zuen, 1000 metro inguruko altuera batera kokatuta. Egindako neurketa eta Chastinek oinarri moduan hartutakoa konparatuz, hiru lerro eta erdiko desberdintasuna aurkitu zuten. Vacuiren ideia behin betirako ezarrita geratu zen: aireak pisua zuen. Esperimentua gauzatzearen merituaren zalantzarik ez dago; hala ere, Descartes izan zen, 1638an idatzitako gutunean, Torricelli-ren esperimentua hamabi urte lehenago baieztatu zuenak.

Hala ere, presio atmosferikoaren kontzeptua ez zen hedatzen hasi Otto von Guericke asmatzaileak, 1654. urtean, erakustaldi batean garaiko pertsonaia ospetsuak liluratu zituen arte.

Presio atmosferikoa nola neurritu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fluido baten presioa neurtu ahal izateko manometroak erabiltzen dira. Gehien erabiltzen dena, sinplea delako, tutu irekiko manometroa da. Funtsean U itxurako tutu bat da, likido batekin barruan. Tutuaren mutur batean neurtu nahi den presioa dago eta bestea atmosferarekin kontaktuan dago. Presio atmosferikoa neurtzeko barometroak erabiltzen dira. Mota desberdineko barometroak daude, ezagunena Torricelli-k asmatu zuen merkurioko barometroa da. Merkurioko barometroa 850 mm-ko altuera duen beirazko tutu bat da, goialdean itxita eta behealdean irekita dagoena. Tutu hau merkurioz beteta dago eta merkurioz betetako ontzi ireki baten gainean kokatuta doa. Itsas mailan, tutuaren barneko merkurioaren mailak 760 mm-ko altuerara jaisten da, hutsa bere goialdean utziz[2].

Barometro aneroideak ez du merkuriorik eramaten eta nabigazioan erabiltzen dena da. Partzialki hustu egin den kutxa metaliko bat da, vidi-kapsula deitutakoa. Kutxa hau uzkurtu egiten da haren gainean egindako presioa handitu edo txikitzean, bere mugimenduak presio atmosferikoaren balioa adierazten digun orratzari transmitituz.

Nola eragiten dio presio atmosferikoa gure organismoari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean presio atmosferikoaren aldaketak daude ekaitz gogorrak, ezegonkortasun atmosferikoak edo haize sendoak daudenean. Leku altuetara igotzeak organismoari eragiten dio ere. Mendizaleak dira mendiak igotzean, presio aldaketengatik, sintoma mota hauek gehiago jasaten dituzten pertsonak. Sintoma ohikoenak zefalea, arazo gastrointestinalak, ahultasuna edo nekea, ezegonkortasuna edo bertigoak eta amets arazoak dira. Mendi-gaitzaren sintometako agerpenaren aurreko neurririk eraginkorrena altitude baxuagoetarako jaitsiera da, nahiz eta soilik metro ehuneko batzuk izan[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


  1. «Standard Pressure IUPAC.org, Gold Book,». .
  2. «Aparatos de medida de la presión atmosférica». .
  3. «Como afecta la presión atmosférica a nuestro organismo». .