Lankide:Ixtcheliras/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hegan dagoen enara baten argazkia, enararen forma ondo bereizi ahal izateko eta ezagutzeko.
Enara

Enarak Hirundinidae familiako hegaztiak dira. Hegaldi arin eta dotoreagatik dira ezagunak eta hiru hatz aurrera eta bat atzerantz zuzenduta izaten dituzte, adarrei eutsi ahal izateko. Hegazti hauek klima hotzetatik eskualde epeletara migratu ohi dute neguan. Amerika, Europa, Australasia eta Afrikan aurkitzen dira. Askok espezie bakarra dela pentsatzen duten arren, guztira 83 espezie daude 19 generotan banatuta.

Nondik nora migratzen dute?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enaren migrazioa

Enarak animalia intsektujaleak direnez, haien elikadura intsektuak lortzeko duten aukeraren araberakoa da. Enara espezie desberdinak negu gogorrak dauden lekuetan bizi dira, aldiz, neguan intsektu gutxiago daudenez, ez dute behar bezala elikatzeko, ugaltzeko eta txitei emateko adina intsektu. Ondorioz migratu behar izaten dute.

Enara gehienen migrazio data herrialde askotan negua hastean zehazten da. Hotzarekin batera, ipar hemisferioan enarak iparraldetik hegoaldera joaten dira elikadura hobe baten bila. Euskal Herriko enaren kasuan neguan hotza egiten duenean Afrika aldera alde egiten dute. Enara askok migratzen duten arren, eremu tropikal eta subtropikaletan bizi diren enarak ez dira migratzaileak.

Zertaz elikatzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Enarak elikatzen diren modu berean, edaten dutela ura. Hau da, beraien gorputzak uraren aurka ukitzean ateratzen den ura edaten dute hegan egiten duten bitartean.

Enara ura edaten

Enarak insektujaleak dira, hau da, instektuez elikatzen dira. Hala ere, batzuetan fruitu zein hazi ezberdinez ere elikatzen dira. Oso animali bizkorrak dira eta beraz, intsektuak hegan egiten duten bitartean harrapatzen dituzte. Hauek dira enara gehienek beraien elikaduran nagusi dituzten animaliak: euliak, matxinsaltoak, kilkerrak, burruntziak, kakalardoak eta zorriak.

Enara jaio-berrien gurasoak arduratzen dira elikatzeaz, gurasoek intsektuak harrapatu eta haien txituei ematen dizkie, lokatzez egindako habian daudelarik.



Euskal Herriko enarak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enara mota ezberdin asko daude munduan, beraz enara ez da bakarrik Euskal Herriko espeziea. Hala ere Euskal Herriko enarak lau dira: enara arruntak, enara azpizuria, haitz-enara eta uhalde-enara.

Enara arrunta (Hirundo rustica)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohikoenak dira eta Araba zein Nafarroan aurkitu daitezke gehienetan. Euskal Herrian bizi den enara handiena da eta buztan xelebrea dauka. Burua eta bizkarra beltzak ditu, paparra gorria eta sabelaldea zuria, isatsa luzea eta bi luma oso luzeak. Enara mota honek giza-ingurutik bizitzea nahiago du, herri txikietan habiak egiten dituzte lasaitasuna nahi dutelako.

Enara azpizuria (Delichon urbica)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enara arrunta baino txikiagoa da. Isatsa eta bizkarraldea beltzak ditu, ipurdi gainean orban zuria dauka eta tolesdura duen moduko buztana du. Herri txikietan bizi badira ere, hirietara moldatzea lortu dute. Beraz, ohikoa da Durango, Arrasate edo Irun bezalako herri handietan ikustea.

Haitz-enara (Ptyonoprogne rupestris)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoaldeko Europan, hegoaldeko Asian eta ipar-mendebaldeko Afrikan bizi da. Lumaje marroia, hego luze eta zorrotzak, isats karratua eta moko eta hanka laburrak ditu. Hegan harrapatzen dituen intsektuak jaten ditu. Habia haitz eta labarretan egiten du, oso gutxitan eraikuntzetan. Kolonia txikiak osatzen ditu eta migratzailea da.

Uhalde-enara (Riparia riparia)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoaldeko Europa, hegoaldeko Asian eta ipar-mendebaldeko Afrikan bizi da. Goitik marroia da eta papar eta sabela zuriak dituen arren, lepoa iluna du. Bere neurri txikiak eta buztanaren formak bereizten du beste espezietatik. Elikagaiak

erraztasun handiagoz eskuratzeko, ibai handien inguruetan eraikitzen ditu bere habiak, kolonia handiak osatuz.

Arriskuan al daude enarak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enara asko arriskuan aurkitzen dira hainbat arrazoien ondorioz, esaterako, gizakiaren eragina edo klima aldaketa. Izan ere, enarek elikatzeko egokiak diren klimak bilatzen dituzte, baina klima aldaketarengatik beraien migrazio lekuek ez dituzte edukitzen zituzten tenperaturak. Batzuetan, hotz handiegia egiten du eta besteetan bero handiegia. Horrek, beraien migrazio ibilbidea aldatzea eragiten du, askotan denborarik ematen ez duelarik. Ondorioz, enaren populazioan beherakada izugarria egon da azken urteetan. Hainbat zientzialarik kalkulatu dutenez, urtero Espainian espezie honen, milioi bat banako hiltzen dira. Europako gainerako herrialdeetan, berriz, egoera are okerragoa da. Arazo hau ekiditen saiatzeko, hainbat lekutan enarak babestutako espezie izendatu dituzte eta ondorioz, ezin dira beraien habiak ukitu edo mugitu bere tokitik.

      Entzun!



Esteka interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.expertoanimal.com/que-comen-las-golondrinas-26020.html

https://verdeyazul.diarioinformacion.com/acabara-extinguiendose-la-golondrina-en-espana.html

https://www.aranzadi.eus/localizar-nidos-de-golondrinas

https://euskalnatura.eus/index.php/argazki-galeria/animaliak/item/enara-azpizuria

https://drive.google.com/file/d/107HxhCt3FC1EiEkgrWJPvTBEHDHiJ6Qe/view?usp=sharing

Enara wikipedia informazioa