Lankide:Kbergareche/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Emakumeen genitalen mutilazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumeen genitalen mutilazioa (EGM) emakumeen kanpoko genitalen erauzketa da, Sahararen hegoaldeko Afrikako 27 herrialdetako hainbat talde etnikok, Asia eta Ekialde Erdialdeko zenbait taldek eta mundu osora barreiatu diren talde horietako migratzaileek praktikatzen dutena. Horren barruan, klitoriaren ablazioa, aluaren ezpainen ablazioa, infibulazioa (aluaren ezpainen ablazioa eta bulbaren itxiera) eta klitoriaren kauterizazioa, eskarifikazioa, ebakidura eta puntzioa bereizten dira.

Emakumeen genitalen mutilazioa Afrikan

Praktika hau giza eskubideen urraketatzat hartzen da eta 2016ko otsailean, Nazio Batuek Garapen Jasangarrirako Helburuen arteko lehentasun gisa landu zuten emakumeen genitalen mutilazioaren gaia. 2030 urterako honi amaiera ematea espero dute.

Hedapena eta prebalentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumeen mutilazio genitala gutxitzen ari den arren, oso praktika hedatua den herrialde gehienetan hura desagerrarazteko aurrerapenak oso desberdinak izan dira. Herrialde batzuetan duela 30 urte bezain ohikoa da, esate baterako, Ginean eta Somalian 15 eta 49 urte bitarteko emakumeen eta nesken %90ek baino gehiagok pairatu dute nolabaiteko genitalen ablazioa.

Baina horiek ez dira praktikatzen durten herrialde bakarrak. EGM Afrikako mendebaldeko, ekialdeko eta ipar-ekialdeko eskualdeetan, Ekialde Ertaineko, Asiako herrialde batzuetan eta eremu horietako migratzaileen artean ohikoa da.

Prebalentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oraindik ez dakigu munduan emakumeen genitalen ablazioaren biktima diren neska- eta emakume-kopuru zehatza, baina hiru kontinentetan 31 herrialdetako 200 milioi neska eta emakume gutxienez jasan dutela praktika hau estimatzen da.

Kasu gehienetan, haurtzaroan egiten da, edoskitzearen eta nerabezaroaren arteko uneren batean. Baina helduaroan ere eman daiteke. Urtero, 3 milioi emakume EGM sufritzeko arriskuan daude.

EGM motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

klitoriaren atalak

Lau mota nagusitan sailkatzen da:

  1. mota: Klitoriaren glandearen ebakitze partziala edo totala, hau da, klitoriaren kanpoaldea eta ageriko zatia, emakumeen genitalen zati sentikorra. Eta/edo klitoriaren prepuzioaren ebakitzea, hau da, klitoriaren glandearen inguruko azal-tolestura.
  2. mota: Klitoriaren eta ezpain txikien (bulbaren barneko tolesak) guruinaren ebakitze partziala edo osoa, ezpain handiak (bulbaren kanpoko azaleko tolesak) bereiziz edo zatitu gabe.
  3. mota: Sarritan, infibulazioa esaten zaio; bagina-irekidura estutzen da, eta, horretarako, ezpainak (txikiak edo handiak) moztu eta berriz jartzen dira. Batzuetan, ezpainak josi egiten dira, klitoriaren prepuzioaren eta klitoriaren glandearen ebakitzearekin edo gabe
  4. mota: Emakumeen genitalen gainerako prozedura kaltegarri guztiak, helburu ez medikoekin, hala nola ziztada, zulaketa, ebakidura, arraspaketa edo genitalen gunea kauterizatzea.

Konplikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EGM-k ez du inolako onurarik osasunerako, eta era askotako kalteak eragiten dizkie emakumeei eta neskei. Emakumeen genital-ehun osasuntsu eta normalaren zatiketa eta lesioa dakar, eta kaltetuen gorputzaren funtzio naturaletan eragiten du. Gainera, praktika hau modu klandestinoan egiteak konplikazio gehiago dakar.

Ablazioaren berehalako konplikazioak hurrengoak dira:

Ablazioaren epe luzeko ondorioak hurrengoak dira:

EGM praktikatzera daramaten arrazoi kultural eta sozialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Praktika hori egiteko arrazoiak desberdinak dira eskualde batetik bestera eta garai batetik bestera, nahiz eta beti familia edo komunitateek bideratutako faktore soziokulturalen ondorio izan.

Hona hemen gehien aipatu diren arrazoiak:

  1. Praktika hori ohitura sozial bat den lekuetan, gizarteak egiten duen presioa, gizartean onartzeko beharra eta komunitateak baztertzeko beldurra, motibazio indartsuak dira praktika hori iraunarazteko. Zenbait komunitatetan, emakumeen mutilazio genitala ia unibertsala da eta oso gutxitan jartzen da zalantzan.
  2. EGM, askotan, neskaren hazkuntzaren beharrezko zatitzat hartzen da, baita helduarorako eta ezkontzarako prestatzeko modutzat ere.
  3. Askotan, helburua ezkontzaren aurretik birjintasuna eta ezkontzaren ondoren leialtasuna bermatzea da. Komunitate askotan uste da emakumearen libidoa murrizten duela, eta, horrela, ezkontzaz kanpoko harremanen tentazioari aurre egiten laguntzen diola.
  4. Senarra aurkitzeko aukerak areagotzen dituela ustea.
  5. Feminitate- eta zintzotasun-eredu kulturalei lotuta dago. Eredu horiek, neskak puruak eta ederrak direla uste dute, beren gorputzetik zikintzat edo ez-femeninotzat hartzen diren zatiak kendu ondoren.
  6. EGM-k erlijio babesa duela uste dute.
  7. Gizarte gehienetan, EGM kultura-tradiziotzat hartzen da.

Nazioarteko erantzuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997an, OMS-ek, UNICEF-ek eta UNFPA-k emakumeen mutilazio genitalaren aurkako adierazpena argitaratu zuten. Orduz geroztik, ahalegin handiak egin dira praktika honen aurka borrokatzeko. Haien artean:

  • ebidentziak sortzea: praktikaren kausei, ondorioei eta kostuei buruzko ezagutzak sortzea eta nola ezabatu edo nola zaindu behar diren hura jasan dutenak.
  • nazioarteko jarraipen-erakundeak sortzea eta praktika ezeztazen duten legeak sortzea.
  • sustapen-neurriak: EGM amaitzeko nazioarteko, eskualdeko eta tokiko jarduerak sustatzen dituzten argitalpenak eta tresnak sortzea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.who.int/es/news-room/fact-sheets/detail/female-genital-mutilation
  2. https://www.unicef.org/es/proteccion/mutilacion-genital-femenina