Lankide:Martagarciacastrillo/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Begia edo begi-globoa ikusmen-organoa da. Ikusteko gaitasuna ematen die animaliei, hau da, inguruan duten ingurunearen ikusizko informazioa jaso eta prozesatzeko trebetasuna. Begiek argia detektatzen dute eta nerbio optikoan zehar neuronen bidez garunera arte bidaiatzen duten bulkada elektrokimiko bihurtzen dute. Gainera, ikusmenarekiko independenteak diren zenbait funtzio eramaten ditu aurrera, eta haien artean garrantzitsuena ziklo zirkadianoaren erregulazioa da.

Begiak buruaren aurrekaldean aurkitzen dira, aurpegiaren goiko erdialdean. Oso esposiziopean daudenez, nolabaiteko babesa behar dute haizearen eta haietara irits daitezkeen partikulen aurrean. Babes hori betazalek, bekainek eta betileek ematen diete, inguratzen baitituzte.

Begi mota asko daude. Begi sinpleenei pit eyes deritze eta mugimendua hautemateko funtzioa baino ez dute betetzen, eta hori lortzen dute begi-orbanetan sartzen den argiaren angelu-aldaketak detektatuz. Begi konplexuagoak sistema optiko oso bat garatu dute inguruneko argia jasotzen duena eta kristalino izeneko diafragma baten bidez argi-intentsitatea erregulatzeko gai dena. Hori dela eta, irudi bat osa dezake lente multzo doigarri baten bidez enfokatzen baitu, eta gero, irudi hori seinale elektriko bihurtzen du nerbio optikoaren bidez garunera transmititzeko.

Bereizmen handiko ahalmena duten begiak hamar forma desberdinetan azaltzen dira, eta animalia-espezieen % 96k sistema optiko konplexua dute. Horien artean moluskuak eta artropodoak daude, esate baterako.

Giza-begiaren anatomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giza-begiaren eskema

Aurreko segmentua

Argia errefraktatzen du

  • Kornea (7): argia erretinara transmititzen duen ehun garden bat da. Malkoek eta umore urtsuak etengabe elikatzen dute.[1]
  • Iris (3): begiari kolorea ematen dion mintza da, disko formakoa, eta honen erdian dagoen zuloari begi-nini deritzo.[1]
  • Kristalino (8): begiko organo gardena da, argia enfokatzeko gai dena[2].
  • Humore urtsu (4): likido gardena da, kornea eta kristalinoa elikatzen dituena. Bere funtzioa da begi barneko presioa eta begi-globoaren forma mantentzea.[1]

Atzeko segmentua

  • Humore beirakara (14): likido gardena da, kristalinoaren eta erretinaren artean kokatuta.[3]
  • Erretina edo betsare (13): mintz mehe bat da, begi-globoa barnetik estaltzen duena. [1]
  • Koroide (9): begiaren erdiko geruza da, erretina estaltzen duena eta odol hodiak eta ehun konektiboa dituena, begiaren barnealdeari mantenugaiak ematen dizkiona.[4]
  • Konjuntiba : mintz mehe bat da, betazalaren barne-azalera eta begi-globoaren zati zuria estaltzen dituena.[5]
  • Nerbio optiko (10): Begiaren atzekaldean hasten da eta informazio bisuala erretinatik garunera bidaltzeko erabiltzen da.[1]
  • Esklerotika edo esklera (1): mintz zuri bat da, erresistentzia handikoa. Eskerotikari esker, begiak zuriak dira.[1]

Begien kanpokoak

  • Bekain : begien gainean dagoen ile-multzoa da. Babes-hesi gisa jokatzen dute, eta izerdia, hautsa edo begiarentzat arriskua gerta daitekeen edozein agente desbideratzen du.[6]
  • Betile : betazalaren ertzetik hazten den ile-multzoa da, eta bekainen funtzio bera du, baina begiarekiko distantzia txikiagoan kokatuta dago.[6]
  • Betazal : begi-globoa kanpotik estaltzen duen azal-mintza da, eta lesioak saihesten ditu edozein objektu begietara gehiegi hurbiltzen denean.[7]

Begi motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Begiari dagokienez, hamar diseinu desberdin daude. Begi motak "begi sinpleetan" eta “begi konposatuetan” sailka daitezke. Simpleak, gainazal fotorrezeptibo ahurra eta konposatuak gainazal ganbila. Honetan, banatutako hainbat lentez osatuta. Kontuan izan "sinpleak" ez duela konplexutasun edo zorroztasun maila murriztea suposatzen. Izan ere, edozein begi mota ia edozein portaera edo ingurunera egokitu daiteke. Begi moten muga bakarra bereizmena da: begi konposatuen fisikak lehenengoa baino bereizmen hobea lortzea eragozten du. Gainera, superposizio begiek aposizio begiek baino sentsibilitate handiagoa lor dezakete, beraz, hobeto egokitzen dira bizileku ilunetan bizi diren izakiei. Begiak ere bi taldetan banatzen dira fotorrezeptorearen eraikuntza zelularra oinarritzat hartuta, zelula fotorrezeptoreak ziliatuak (ornodunetan bezala) edo rabdomerikoak. Bi talde hauek ez dira monofiletikoak; knidarioek zelulen zilindroak ere badituzte, eta zenbait gastropodo, eta anelido batzuek ere bai.

Zenbait organismoek zelula fotosentikorrak dituzte, ingurua argia edo iluna den detektatu besterik egiten ez dutenak, eta hori nahikoa da ziklo zirkadianoak erakartzeko. Hauek ez dira begitzat jotzen, organo kontsideratzeko adina egitura ez dutelako eta ez dutelako irudirik sortzen.

Begi sinpleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Begi sinpleak edo ozeloak animalia askotan dauden egitura fotorrezeptore txikiak dira, eta ikusmen organo gisa funtzionatzen dute. Ozelo terminoa latinez oculus (begia) dator eta literalki "begi txikia" esan nahi du.

Intsektuetan bi okulu mota daude: intsektu mota askoren forma helduetan aurkitzen diren okula-bizkarra edo -bakuna eta zenbait ordenetako larbetan bakarrik dauden albo-okuluak edo estematuak. Bi motak oso desberdinak dira egituraren aldetik eta garatzen duten funtzioari dagokionez.

Beste animalien begi sinpleak, esate baterako, knidarioenak (polipoak eta medusak) okuluak ere deitzen zaie, baina haien egitura eta anatomia erabat desberdina da intsektuen dortsal-ozelusarekin alderatuta.

Begi konposatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Begi konposatua zenbait artropodoetan, hala nola, intsektuetan eta krustazeoetan aurkitzen den organoa da.Begi mota hauek ez dute lente zentralik eta horrek bereizmen txikia izatea eragiten du. Hala ere, begi konposatuek mugimendu azkarrak antzemateko gai dira, angelu solido ugari ikusten dituzte eta zenbait kasutan argiaren polarizazioa hautematen dute.

Begi konposatuak intsektuetan aurkitzen dira batez ere, eta mosaiko irudi bat ematen duten ommatidia izeneko alderdi sinple askok osatuta daude. Omatidia bakoitza lentilla eta rabdom bat osatzen dute. Ikusmen zelula-hartzaileen taldeek (rabdomeak) paraleloan edo apur bat biratuta jarritako taldeak osatzen dituzte.

Intsektuetan eta krustazeoetan helduen begi konposatua ez da garatzen larben erdiko begiaren leku berean. Omatidia berriak begi atzealdeko ilara erdizirkularretan gehitzen dira, begiaren garapenaren lehenengo urratsan. Horrek omatidak karratu egiten ditu, baina geroago garapenean hexagonal bihurtzen dira.

  • Oinarrizako bi begi konposatu mota daude:
  1. Aposizio begia: Bi taldetan bana daiteke. Alde batetik, aposizioko begi tipikoak norabide batetik argia rabdomerrera bideratzen duen lentea du, beste norabide batzuetako argia ommatidiumeko horma ilunetara xurgatzen den bitartean. Bestetik, aposizio begi mota Strepsiptera ordenan dago, lente bakoitzak irudi bat osatzen du eta irudiak garunean konbinatzen dira. Begi horri begi gainjarri neuronala edo begi eskizokroal konposatua deritzo.
  2. Estalitako begia: Hiru motata banatuta dago. Lehenengoa, errefrakziozko gainjartzea, islapenezko gainjartzea eta Paraboliko gainjartzea. Lehenengoa, estalitako begi errefraktoreak dira. Hauek, lentila eta rabdomerraren arteko irekidura du eta ez dauka hormarik. Lente bakoitzak argia jasotzen duen angeluaren adinako angeluan islatzen du. Begiaren erradioaren erdian irudia sortzen du. Begi mota hau gaueko intsektuetan izaten da normalean. Bigarrena, gainazal diren begi konposatu parabolikoak dira, arrain-uhinak bezalako artropodoetan, begiaren azaleraren alderdi bakoitzak islatzaile batetik argia jasotzen duen eta sentsore multzo batera bideratzen duen azalera parabolikoa dauka mota honek. Azkenik, gorputz luzeko krustazeoak, hala nola ganbak eta otarrainak dira begi islatzaileak dituzten bakarrak, irekiera ere badute baina lentillen ordez ispiluko diedroak erabiltzen dituzte.

Begiaren eboluzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikusmen-organoak ehun bigunez osatuta daudenez, arazo ugari sortzen dira haien eboluzioaren azterketa egiteko orduan. Izan ere, erregistro fosilean ehun bigunen aztarnak gutxitan kontserbatzen dira. XX. mendean zehar pentsatzen zen filum desberdineko begiak modu independentean garatu zirela. Hala ere, gaur egungo genetikari eta anatomia konparatuari esker lortutako ebidentzien arabera, badirudi animalien begien jatorria arbaso komun baten existentziari lotuta dagoela.

Ornogabeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ornogabeek bi begi mota eduki ohi dituzte: begi sinpleak, ozelo deritzonak, eta begi konposatuak. Zefalopodoek, adibidez, ornodunen begien pareko ikusmen-organo garatuak dituzte.

  • Begi sinpleak: barrunbe txikiak dira, erretina eta kornea garden batez estaliak. Begi mota hauek errendimendu optiko txikia daukate. Ozelo izenez ezagutzen dira ere.
  • Begi konposatuak: omatidio deritzen elementuen multzoaz osatuta daude. Omatidio bakoitzak begi sinple baten modura funtzionatzen du eta haien artean multzokatzen dira ikusmen-angelu handia bereganatzeko.

Omatidio bakoitzak argiarekiko sentikorrak diren zelulak ditu, ornodunen kornearen eta kristalinoaren pareko funtzioa betetzen duten elementu optiko gardenen atzealdean kokaturik daudenak. Omatidio guztiek jasotako informazioa nerbio-sisteman bildu, eta irudi bakarra sortzen du.

Lentea tamaina txikikoa dela eta, begi mota honek bereizmen optiko murriztua dauka. Dena den, begi konposatuak oso sentikorrak dira argiztapen eta mugimendu aldaketen aurrean. Gainera, zenbait kasutan koloreak eta argiaren polarizazioa antzemateko gai dira.

Moluskuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zefalopodoak

Zefalopodoen begia oso garatuta dago eta ordunen begiaren analogoa da. Horrez gain, eboluzio konbergentearen eredu bikaina da. Espezie batzuetan begi hauek sekulako tamaina lortu ditzakete, adibidez, Architeuthis txibiaren kasuan, non 25 cm-ko diametroa duten begiek topatu dira.

Animalia hauen begia korneaz, kristalinoaz, irisaz eta erretinaz osaturik dago. Kristalinoak fokuratzea errazten du, atzera-aurrera mugimendu bati esker. Izan ere, mekanismo horrek arrainen begiaren parekoa da. Gainera, erretinak, ugaztunena ez bezala, ez dauka puntu itsurik. Bestalde, zefalopodoetan organo hau tinkoa da eta, beraz, ez dauka mugimendua sor dezakeen kanpoko muskulurik.

Artropodoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Organo fotorrezeptoreei erreparatuz, artropodoak dira dibertsitate gehien aurkezten duten animaliak, adibidez, krustazeo espezien artean begi sinple eta konposatu mota desberdin asko daude. Araknidoetan berriz, gutxi garatutako ikusmen organoak ez ezik, konplexuagoak diren begi sinpleak aurki ditzakegu. Intsektuetan begi konposatuak dira ohikoenak, baina talde batzuek ozeloak ere izan al dituzte. Azkenik, aipatzekoa da miriapodoen begiak, kasu guztietan, sinpleak direla.

Artropodoen taldean begiak antzinako ezaugarritzat hartzen diren arren, kide batzuk ez dute begirik, agian beraien arbasoek eboluzioan zehar galdu izan zituztelako. Diplopoda (milazango) subfilumaren kideen artean aldameneko bigarren mailako begiak ager daitezke. Begi horiek buruaren barrualdean kokaturik daude, hori dela eta ez dute kontakturik azaleko kutikularekin. Bigarren mailako begiek beste artropodo taldeetan azaltzen dira, eta haien funtzioa ezezaguna da[8].

  • Armiarmak

Armiarmak 8 begi sinple izan ohi dute, eta horietako bakoitzak badauzka kristalinoa eta erretina. Armiarmek ikusmen urria daukate, itxurak antzemateko gai ez baitira. Beraz, mugimendua soilik nabari dezakete. Salticidae (armiarma jauzilari) familiako armiarmek salbuespen bat dira, badauzkate lau begi frontalki kokaturik eta, haien artean, erdialdekoak handiagoak dira[9].

Armiarma jauzilarien begiak, araknido guztien moduan, sinpleak dira, baina oso espezializatuak. Beraien begi bakoitza sei muskulu sistema baten bidez fokuratzeko eta mugitzeko gai da. Hortaz, gizakien begien modura,  alboko, bertikal eta birakari mugimenduak egiteko gai dira.

Kokapeko begiek  ikusmen estereoskopikoa gauzatzen dute eta, aldamenekoekin batera, 360 graduko ikuseremu lortzen dute. Ezaugarri honi esker, animalia hauek beraien ingurune osoa kontrolatu dezakete. Ikusmen mota horrek armiarmen artean apartekoa da, beste artropodoen artean baita ere[9].

Ornodunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Begiaren egitura eta funtzionamendua oso antzekoa da ornodun gehienetan. Begi-globoa, funtsean, humore urtsua izeneko likido gardenez betetako esfera bat da, % 99an urez osatuta dagoena. Paretak 3 geruza ditu: barnekoa edo erretina, erdikoa edo koroidea, eta kanpokoa, esklerotika deritzona.

Kristalino izeneko lente bat du, distantziaren arabera doigarria dena; diafragma bat, begi-ninia esaten zaiona, honen diametroa irisak erregulatzen du, eta argiarekiko sentikor den ehun bat, erretina dena.

Arrainak, anfibioak eta sugeak izan ezik, ornodunek fokuratzea lortzen dute kristalinoaren muskulu ziliarrean emandako forma-aldaketari esker.

Argia begi-ninitik sartzen da, kristalinoa zeharkatzen du eta erretinaren gainean proiektatzen da, non, argi-hartzaileak izeneko zelula batzuei esker, nerbio optikoan zehar garunera eramaten diren nerbio-bulkada bihurtzen da.

Arrainak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrainen begiek ezaugarri berezi batzuk dituzte: ez dute betazalik, kristalinoa esferikoa da ganbilbikoa izan beharrean eta korneatik oso gertu dago. Gainera, fokuratzea kristalinoa aurrera edo atzera mugitzen duten muskulu erretraktore batzuei esker gertatzen da, objektuaren distantziaren arabera.

Anfibioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikusmena da anfibioen zentzumen nagusia. Anfibioen begiek hiru betazal dituzte: goikoa; behekoa, mugikorra dena; eta mintz ñirñirkari gardena, animalia urpean dagoenean begi-globoa estaltzen duena. Malko-guruinak ere badituzte, uretatik kanpo daudenean kornea heze mantentzeko beharrezkoak direnak. Akomodazioa arrainen mekanismo bera erabiliz egiten dute, kristalinoa aurrera edo atzera mugituz.[10]

Narrastiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrastiek, anfibioek bezala, goiko eta beheko betazalak eta mintz ñirñirkaria dituzte. Sugeetan, betazalak elkartzen dira, begia estaltzen duen lentilla garden bat sortzeko.

Hegaztiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegaztien begian egokitzapen ezberdinak daude, organoaren tamaina proportzioan handiagoa da gorputzarekiko ugaztunekiko baino, eta akomodazioa kornearen eta kristalinoaren kurbadura aldatzea ahalbidetzen duen mekanismo bikoitz baten bidez gertatzen da.

Erretina oso aberatsa da zelula argi-hartzaileetan, eta horrek ikusmena bikaina dela pentsarazten du, eta espezie batzuetan bi fobea daude, bata zentrala eta bestea periferikoagoa, belatzetan, arranoetan eta sorbeltzetan gertatzen den bezala.[11]

Ugaztunetan existitzen ez den hegaztien begien egitura bereizgarri bat, pekten da, orrazi itxurako odol-hodien sare zabal bat duen ehuna, begiaren horma osatzen duten geruzetako bat, koroidea, oinarri hartuta, humore beirakarean sartzen dena.

Hegazti gehienak tetrakromatikoak dira, argi ultramorearekiko, gorriarekiko, berdearekiko eta urdinarekiko sentikorrak diren konoak dituzte.[12]

Ugaztunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikusmena zentzu garrantzitsua da ugaztun gehienetan. Begiaren egitura beste ornodun batzuetan deskribatutakoaren antzekoa da. Akomodazioa kristalinoaren formaren aldaketengatik bakarrik gertatzen da.

Kolorearen ikusmena narrastietan eta hegaztietan baino gutxiago garatzen da. Makilak, argitasun gutxiko baldintzetan ikusmena ahalbidetzen duten zelulak direnak, nagusi dira talde honetako animalia gehienen erretinan, lehen ugaztunak gautarrak izan zirela dioen hipotesia babesten duena. Primateek, katagorriek eta beste espezie batzuek koloreen pertzepzioa taldeko gainerakoek baino hobeto garatuta dute.

Lotutako gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oftalmologia da begiekin lotutako gaixotasunetaz arduratzen den espezialitate medikoa.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentzia eta linkak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f «Descubre todo sobre el ojo, su anatomía, su funcionamiento.» www.provisu.ch (Noiz kontsultatua: 2020-11-21).
  2. (Gaztelaniaz) «El cristalino: función, enfermedades y tratamientos» Clínica Clofan 2018-09-25 (Noiz kontsultatua: 2020-11-21).
  3. «Anatomía del Ojo - 1º Cátedra Oftalmología» www.oftalmouba.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-21).
  4. (Gaztelaniaz) «Coroide del ojo: MedlinePlus enciclopedia médica illustración» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2020-11-21).
  5. (Gaztelaniaz) «Conjuntiva: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2020-11-21).
  6. a b (Gaztelaniaz) manager. «Utilidad de cejas y pestañas» Clínica Rahhal (Noiz kontsultatua: 2020-11-21).
  7. (Gaztelaniaz) «Párpados y vías lagrimales | Patologías y tratamientos» Clínica Rahhal 2020-04-07 (Noiz kontsultatua: 2020-11-21).
  8. (Ingelesez) Spies, Thomas. (1981-11). «Structure and phylogenetic interpretation of diplopod eyes (Diplopoda)» Zoomorphology 98 (3): 241–260.  doi:10.1007/BF00312053. ISSN 0720-213X. (Noiz kontsultatua: 2020-11-22).
  9. a b «Wayback Machine» web.archive.org 2009-03-18 (Noiz kontsultatua: 2020-11-22).
  10. Hickman, Cleveland P., Jr.. (2001). Integrated principles of zoology. (11th ed. argitaraldia) McGraw-Hill ISBN 0-07-290961-7. PMC 43757635. (Noiz kontsultatua: 2020-11-21).
  11. «Biol» web.archive.org 2010-03-15 (Noiz kontsultatua: 2020-11-21).
  12. Wilkie, S. E.; Vissers, P. M.; Das, D.; Degrip, W. J.; Bowmaker, J. K.; Hunt, D. M.. (1998-02-15). «The molecular basis for UV vision in birds: spectral characteristics, cDNA sequence and retinal localization of the UV-sensitive visual pigment of the budgerigar (Melopsittacus undulatus)» The Biochemical Journal 330 ( Pt 1): 541–547.  doi:10.1042/bj3300541. ISSN 0264-6021. PMID 9461554. PMC 1219171. (Noiz kontsultatua: 2020-11-21).
  13. (Gaztelaniaz) «Astigmatismo: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2020-11-22).
  14. «Las cataratas | National Eye Institute» www.nei.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2020-11-22).
  15. «Glaucoma» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2020-11-22).
  16. (Gaztelaniaz) «Hipermetropía: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2020-11-22).
  17. (Gaztelaniaz) «¿Qué es una úlcera de la córnea (queratitis)?» American Academy of Ophthalmology 2019-11-20 (Noiz kontsultatua: 2020-11-22).
  18. «Conjuntivitis» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2020-11-22).
  19. (Gaztelaniaz) «Presbicia: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2020-11-22).
  20. «La miopía | National Eye Institute» www.nei.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2020-11-22).