Lankide:Mirenn/Proba orria
Euskal Herriko Mugimendu Feminista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herriko Mugimendu Feministak 60. hamarkadan izan zituen bere hastapenak testuinguru sozial, ekonomiko eta kulturalak eraginda antolatu eta hainbat aldarrikapen egin zituztelarik.
60-70. hamarkadak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abertzaletasun, kulturgintza eta euskalgintza bezalako herri borrokek indarra hartu zuten garai honetan eta bertan hainbat emakumek parte hartu zuten, pixkanaka modu autonomo batean eta beraien problematika propioari erantzuteko beharra ikusiz. Hala ere, Euskal Herriko mugimendu feministaren hastapenetan Ipar Euskal Herrian eta Hego Euskal Herrian zegoen testuinguru ezberdina kontuan hartu behar da.
Ipar Euskal Herriko mugimendu feminista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantziar estatuan 1968an egon zen ikasle- mugimenduaren baitan hainbat izan ziren emakumeek, gizonekin batera okupatu zituzten kaleak edota egin zituzten ekimen ezberdinak. Testuinguru honetan izandako bizipenetatik abiatuta 1970. Urtean Emakumeen Askapenaren Aldeko Mugimendua (MLF, Mouvement de Libération des Femmes) jaio zen. Hainbat dinamiketatik hasita, korronte eta talde ezberdinak parte hartu zuten mugimenduan. Gouines rouges taldea (1971), Tendance lutte de Classe du MLF taldea, Féministes revolutionnaires taldea edo Psychanalyse et politique erakundea. Mugimendua anitza izan harren, oinarrizko aldarrikapen komun batzuk izatea lortu zuten. Beratan, hiru aldarrikapen lerro ikus ditzakegu; norberaren gorputzaren gainean erabakitzeko eskubidea, indarkeria sexistaren salaketa eta pertsonala politikoa da aldarria zabaldu zuten. Aldarrikapen hauetaz gain, gailentzen ziren antolaketa ereduen inguruko analisiei patriarkatuaren ikuspegia gaineratu zioten.[1]
Euskal Herriari dagokionez, Baiona eta inguruak izan ziren Euskal Herriko mugimendu feministaren hastapenak egin zituen lurraldea. Egin zituzten teorizazioetan Frantziako mugimendu feminista izan zuten erreferentziatzat. Izan ere, Euskal Herriko feminismoan hasitako asko Pariseko erreboltetan egondako ikasleak izan ziren eta bertan zeuden eztabaidak bizi izan zituzten; sexualitatea, askatasuna, drogak, edota ezker mugimenduen ugaritzea. Beraz, kontrazepzioaren inguruko eta abortatzeko eskubidearen aldeko borrokan jardun zuten askok. Testuinguru honetan, 1973an ezker mugimenduan kokatutako hainbat emakumek Mouvement pour la liberté de l´avortement et de la contraception (MLAC) taldea sortu zuten eta beste talde batzuekin elkarlanean aritu ziren. Egindako aldarrikapenen ondorioz 1975an Frantziako estatuan abortuaren aldeko legea onartu zen arte. [2]Egoera honetan hainbat emakume, antolatu eta auto-kontzientzia taldeetan parte hartu zuten, Baionako talde hauek sortuz: Groupe de Libération des Femmes de Bayonne (GLF), Euskal Emazteak Beren Askatasunaren Alde (EEBB) eta Emazteek Iraultzen.
Hego Euskal Herriko mugimendu feminista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Euskal Herriko egoerarekin alderatuz oso bestelako zen Hego Euskal Herriko emakumeen egoera. Espainia frankismo garaian murgildurik (1939-1975) edozein motatako jendarte aldaketarako ahaleginak zapalduak izaten ziren. Emakumeak etxeari eta familiari lotutako genero rolen baitan bizi ziren eta gizonari emazte eta seme alabengan pribilegioak aitortzen zitzaizkion. Hala ere, Frankismo eta faxismoaren kontra hainbat emakumek ibili ziren oposizioan. Hamarkada zailak izan ziren Frankismoaren kontrako borrokan eta hainbat esparruetatik jarduten zuten emakume askok. Asko kartzela barrutik jarduten zuten, beste batzuk erbestetik edota kaleetatik; denak Frankismoa desagertzeko ahaleginetan, gosea eta langabezia amaitzeko, lan baldintzak hobetzeko edo askatasun handiagoa lortzeko. Jardun guzti hauek klandestinitatetik egiten ziren gehien bat. 1964ean Elkarteen Legea onartu zenean interesen arabera elkartzeko aukera izan zuten hainbat emakumeek baino beste batzuek klandestinitatean antolatzen jarraitu zuten. Honen adibide da Movimiento Democrático de Mujeres (MDM). [3]
70eko hamarkadan Mugimendu Feministaren gorakadaren ondorioz Espainiar korronte feministak hiru korrontetan banatu daitezke: [1]
- Feminismo sozialista: Militantzia bikoitzaren alde egiten zuten, gehienbat ezker mugimenduko kideek osatzen zuten eta hainbat militantzia eta alderdietan parte hartzen zuten. Uste zuten ezinezkoa zela feminismoa sozialismorik gabe, eta sozialismoa feminismorik gabe.
- Feminismo erradikala: Militantzia bakarraren alde egin eta feminismoa proposamen orokortzat hartzen zuten. Korronte honen baitan hainbat talde sortu ziren Lamar taldea Madrilen eta Terra taldea Valentzian adibidez
- Bi militantzia ereduak uztartzeko ahaleginak egiten zituztenak: Militantzia bikoitza eta bakarra uztartzeko helburua zuten.
Hego Euskal Herriari dagokionez, 1976an jaio zen mugimendu feminista eta garaiko testuinguru politikoari oso lotuta zegoen, demokraziaren aldeko eta erregimen frankistaren kontrako aldarrikapenak egiten zituzten. Euskal Herriko Mugimendu Feministak amnistiaren aldeko dinamiketan parte hartu zuen, hainbat taldek 1978ko konstituzioa ez zutela onartzen aldarrikatu zuten honek emakumeen oinarrizko eskubideak onartzen ez zituelako, erreforma politikoaren kontra jardun zuten. Bestalde, abortuaren eta antisorgailuen zigor-gabetzearen aldeko mugimendua ere handitu zen .Honen ondorioz, hainbat talde eta asanblada sortu ziren hiriburuetan : Bizkaiko Emakumeen Asanblada (1975), Arabako Emakumeen Asanblada (1976) Donostiako Emakume Asanblada (1978) Nafarroako Koordinadora Feminista (1978).[4]
Euskal Herriko I. Jardunaldi Feministak[5]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1977ko abenduaren 8, 9, 10 eta 11an 3000 bat partaide bildu ziren Leioako Campusean. Bizkaiko Emakumeen Asanblada, Arabako Emakumeen Asanblada eta hiriburuetako hainbat taldek antolatu zituzten jardunaldiak eta Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpoko hainbat kolektibok parte hartu zuten. Bertan, gai anitzen inguruan eztabaidatu eta hausnartzeko espazioa sortu zuten.
Eztabaidatzeko gaiei dagokionez, lehenengo egunean sexualitateaz jardun zuten. Homosexualitatea, abortua, antisorgailuak, masturbazioa, bortxaketak, emakumeak eta osasunaren inguruko hitzaldiz osatu zuten eguna. Bigarren egunean, patriarkatuaren inguruan jardun harren, militantzia ereduaren gainean (bikoitza edo bakarra) egindako hausnarketek izan zuten pisu eta eztabaidarik handienak. Hirugarren egunean, esperientziak partekatuz talde ezberdinen aldarrikapenak ezagutu zituzten, gehienbat hezkuntza eta lan- munduaren inguruan jardun zirelarik. Azkeneko egunean, mugimendu feministaren alternatibak landu zituzten eta 1978. urterako Nazio Koordinadora bat eratu behar zela ikusi zuten, Ipar Euskal Herria ere bilduko zuena.
KAS emakumeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1978an Hego Euskal Herrian gauzatutako erreforma politikoari aurre egiteko helburuarekin, EEBAA-ko emakume batzuek, Koordinadora Abertzale Sozialistako (KAS) zenbait kidek eta inguruko emakume batzuek sortu zuten taldea. Taldea emakume, feminista, sozialista eta independenteez osatuta zegoen eta Euskal Herriko emakumeek jasaten zuten zapalkuntza hirukoitzari (Nazio, klase, genero) aurre egitea zuten helburu. Gainera haien jardunean lau helburu finkatu zituzten: sexuen araberako lan banaketa indargabetzea, norberaren gorputzaren gaineko erabakimena, afektu- eta sexu-harremanen garapen librea eta berdintasunezko parte hartzea jendartearen kudeaketa ekonomiko eta politikoa. Hala ere, garaian gailentzen ziren kontraesan eta feminismoarekiko zegoen konpromiso baxuaren ondorioz, 1981ean taldea disolbatu egin zen.[6]
80. hamarkada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurreko hamarkadan emakume[7] kategoriaren inguruan hausnartzen jardun zen bitartean, hamarkada berri honetan generoa [8]sozialki eraikia den kategoriatzat hartua izan da.Harreman internazionalista eta subjektu politikoaren inguruko teorizazioek, mugimendu feminista ugaritzearekin batera, korronte feminista ezberdinen arteko eztabaida ekarri zuen. Hala ere kontuan izan behar dugu hamarkada honetan Euskal Herriko gatazka politikoak eragin handia izan zuela mugimendu feministan.
Ipar Euskal Herriko mugimendu feminista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1981ean Frantziako alderdi sozialistak irabazi zituen hauteskundeak eta promesa ugari egin zizkieten mugimendu feministari. Honen ondorioz, aldarrikapen asko erakundeen esku utzi zituzten, mugimendua apalduz.Ipar Euskal Herriari dagokionez, 70eko hamarkadan sortutako hainbat talde desagertu egin ziren 80eko hamarkadaren erdialderako. Baina beste batzuk ere sortu ziren. Aipagarria da Emazteek Diote (1980) lan munduaren inguruan egindako hausnarketak, feminismoa, osasuna, hezkuntza eta ekologia uztartuz. Euskal Herriko Emazteen Elkartea (1987) gatazka politikoaren ondoriozko errefuxiatuen eskubideak aldarrikatzen zituzten eta Patxa (1986) sexismoaren kontra eta kultur mugimenduan zebilen taldea izan zen.[1]
Hego Euskal Herriko mugimendu feminista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamarkada honetan aipagarriak dira mugimendu feministaren borrokaren ondorioz onartutako aldarrikapen feministan: Dibortzio eskubidea 1981ean onartu zen eta 1985ean baldintzapeko abortuan lege erreforma egon zen. Aldaketak hamarkadaren bukaeran iritsi ziren mugimenduaren erakundetzearekin batera. 1986an abiatu zen Emakunde sortzeko prozesua eta honek Hego Euskal Herria bi erakunde administratibotan banatu zituen. Alde batetik Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) eta beste alde batetik Nafarroa. Honek mugimendua zatitu eta ekarpen eta aldaketa ezberdinak plazaratu zituen. Herri mugimenduek egindako aldarrikapenek geroz eta pisu gutxiago zuten eta kideek arreta gehiago jarri zuten lege, plan eta erakundeetan. [1]
Aizan!
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1981ean Euskal Herriko nazio-askapen mugimenduaren baitan, KAS Emakumeak eta EEBAAak finkaturiko oinarri teorikoak hartuta eta marxismoaren tresna teorikoak erabiliz, kategoria analitiko berri bat plazaratu zuten, zapalkuntza hirukoitzean sakondu ahal izateko; Euskal Emakume Langilea. Mugimendu feminista unitarioaren kontrakoa zen, talde handietan korronte ezberdinak ezabatuak izaten baitziren. Garaian gailendutako erakunde eta plan ezberdinak ez zitzaizkien nahikoak iruditzen eta herri borrokan jardun zuten hainbat aldarrikapen eginez. Hala ere elkarlanak egiteko prest azaldu ziren eta horrela egin zuten 1984eko II. Jardunaldi feministak antolatzeko garaian. Bertan, mugimendu feministaren historia aztertzeko deia egin zuen eremu ideologiko, ekonomiko eta politikotik euskal emakume langilearen azterketa egin ahal izateko. Beste alde batetik, Euskal Nazio Askapenekorako Mugimenduan (ENAM) ikuspegi feminista txertatzea zuten helburu emakume langilearen askapen borroka ezin zela bigarren plano batean geratu. Euskal emakume langilearen askapena aurrera eramateko ezinbestekoa zen nazio eta klase eskubideak lortzea. [9]
1988an Aizan!-ek bere jarduna bertan behera uztea erabaki zuen KASeko erakunde feminista sortzeko prozesua abian jarriz: Egizan.
Euskal Herriko II. Jardunaldi Feministak[10]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1984eko martxoaren 16, 17, 18 eta 19an egin ziren Leioako Campusean. Aizan! eta Euskadiko Koordinadora Feminista (Donostiako, Bizkaiko, Arabako asanbladek eta Nafarroako koordinadora Feministak osatuta) izan ziren jardunaldiak antolatu zituztenak eta bertan hainbat herri zein auzotako taldeek parte hartu zuten. Lehenengo egunean, “emakumea eta zientzia”, “emakumea eta zientzia”, “emakumea eta auzoak” edo “emakumea eta indarkeria” bezalako gaiak landu zituzten. Bigarren egunean, Mugimendu feministaren egoera, erronkak eta erakundeekiko zuten harremanaren inguruan jardun zuten. Hirugarren egunean, berriz, sexualitateaz, prostituzioaz eta maitasunaz aritu ziren. Hala ere, azken urteetan feminismoak izandako hedapenaren baitan, pentsamendu teoriak sakondu zuten batez ere. Teoria eta korronte anitzak zeuden eta mugimenduaren 10 urteko balorazioa egin eta mugimenduaren ezaugarriak zehazteko ahaleginak egin zituzten. Honen ondorioz, antolatzeko eredu eta borroka-moldeen inguruko eztabaidak izan zituzten.
I. Jardunaldi feministetan izandako militantzia ereduaren inguruko eztabaidaz gain, bi korronte feministen arteko talka egon zen: “berdintasunaren feminismoa” eta “diferentziaren feminismoa”. Izan ere, militantzia bakarraren alde egiten zutenek, diferentziaren feminismoan kokatu ziren eta militantzia bikoitzaren aldekoak berdintasunaren feminismoan.
Jasaten zituzten zapalkuntzak batzen zituzten emakume guzti hauek eta bestelako ideia politikoak alde batera uzten zituzten batasuna gutxieneko adostasunetan oinarrituz eta ekimen bateratuak eginez. Subjektu politikoari dagokionez, emakumeek osatutako mugimendua zela aldarrikatu zuten, honek nahiz eta hainbat kritika jaso mugimendura emakume gehiago erakartzeko eman beharreko pausoen inguruan jarduna zuten. Beste alde batetik, herri mugimendu autonomoa izateko ahaleginak egin zituzten, talde bakoitza bere erritmora jardun zezan, egitura alternatiboak eratzeko ahalegina eginez: horizontalak, zabalak eta parte hartzaileak.
Honen ondorioz, feminista independenteez osatutako taldeak sortu ziren, gehienak diferentziaren feminismoan kokatu zirelarik eraldaketa pertsonalari ematen zioten lehentasuna. Puntu honetan aipagarria da “Lanbroak” talde feminista erradikalak 1986tik 1995era egindako ibilbidea eta 1982an Donostian egin ziren Feminista Independenteen III. Jardunaldiak.
Ekarpen berriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugimendu feministako hainbat kide ezkerreko mugimenduetan kokatu ziren eta alderdi politiko eta sindikatu batzuek bat egin zuten aldarrikapen feministekin baina adostasunetara iristea zaila zen eta aldarrikapen feministak askotan bigarren lerroetara pasa ziren. Hala ere, alderdi eta sindikatu hauetako kideek gogor jardun zuten kanpora begira, jendarteak esakatzen zituen eskubideen alde eginez eta barnera begira, aldarrikapen feministak lehen lerrora eramateko ahalegina eginez.
Teoria eta korronte feministak ugaritzearekin batera, aldarrikapen zehatzak egiten zituzten kolektibo feministak sortu ziren, subjektu politiko berriak sortuz:[1]
- Euskadiko Lesbiana Feministen Kolektiboa
- Gazte feministak
- Herri borroketan jardundako feministak: emakume internazionalistak, antimilitarstak eta NATOren aurkako mugimenduan jardun zuten.
- Etxeko Langileen Elkartea
Erakundeei dagokionez batzuetara aldarrikapen feministak iritsi ziren.1988an aibidez, Eusko Legebiltzarrak Emakumearen Euskal Erakundea (Emakunde) sortzeko legea onartu zuen. Hamarkada honetan ere, akademia eta unibertsitate inguruan biltzen ziren hainbat emakume, feminismoaren inguruko mintegiak antolatu zituzten, feminismo akademikoari ateak irekiz. Puntu honetan emakumeen dokumentazio zentroak hainbat ekarpen garrantzitsu egin dizkio mugimendu feministari. Maite Albiz Emakumeen Dokumentazio Zentroa (1982), Zorroagako "Centros de Estudios de la Mujer" (1981), Sibilia Aleramo (1986) eta IPES.
90. hamarkada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sozialdemokraziaren garaian Estatu eta erakunde askok bereganatu zituzten aldarrikapen feministak, herri borrokan jarduten zuen mugimendu feminista ahulduz.
<Sozialdemokraziaren ikuskeran, gizon eta emakumeen arteko menderakuntza-harremana ez zen egiturazkoa, eta, hortaz, diskriminazio-egoerak edo eskubide-urraketak kasu isolatutzat hartzen zituzten, sistemaren ahulgune gisa, erreforma txikien botartez osa zitezkeenak. Beraz, diskriminazio-egoera horiei aurre egiteko lege nahiz politika ugari egituratu zituzten. Estatua eta erakunde politikoak legitimatzeko erabili zituzten feminismoa eta aldarrikapen feministak, aurrerakoi plantak egiteko, eskubideen bermatzailetzat agertzeko; eta, aldi berean, Mugimendu Feministaren ahalmena gendiarazi zuten, indar eraldatzaile horren arriskuak mendean hartzeko.>[1]
Honi krisi ekonomikoa eta langabezia gehitzen badiogu, Mugimendu feminista asko ahuldu zela esan daiteke. 20 urtetan jendartea asko aldatu zen eta mugimendu feministan ere honen inguruko hausnarketa egiteko premia agertu zen. 8oeko hamarkadaren amaieratik Aurrera, herri mugimenduek behera egin zuten eta ekintza kolektiboak ahuldu ziren konfiantza galdu zelako jendarte aldaketak egiteko ahalmenetan. Honen ondorioz, garai honetan eztabaida biziak egon ziren mugimendu feminista eta erakundeen arteko harremanaren inguruan. Ermuako Emakumeen Asanbladak adibidez, 1987an beren burua udal hauteskundeetara aurkeztea erabaki zuten, Plazandreok, Emakumeen Plataforma Politikoa sortu zen 1993. urtean eta 2002. urtean Alderdi feminista aurkeztu zuten.
Beste alde batetik, 1987an KASek bere barnean kokatutako erakunde feminista sortu zuen: Egizan. Erakundeak hainbat esparrutik kritikak jaso zituen, izan ere, mundu mailan ezkerrean nagusitzen zen mugimendu feministaren inguruko aurreiritziak errotuta zeudelako: feminismoa burguesa zela eta arrazoi sozial eta nazionalak kontutan ez hartzea leparatzen zioten. Kritikak alde batera utzita, erakundeak Euskal Herriko Mugimendu Feministaren inguruan jarduten zuten talde eta kolektibo ezberdinen inguruko analisi bat egin zuen, borroka feministaren subjektu politikoaren inguruan hausnartuz.[6]
Euska Herriko III. Jardunaldi Feministak[11]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1994eko abenduaren 8, 9 eta 10ean egin ziren Leioako Campusean. Instituzio eta mugimendu feministaren arteko harremanaren inguruan hausnarketa eta eztabaida biziak egon ziren. Izan ere, mugimenduak izan beharreko moldeez, estrategiez edota erakundeen aurrean hartu beharreko jarrerei buruz jardun zuten. Aurreko hamarkadako korronte feministan berdintasunaren feminismoan eta diferentziaren feminismoan oinarritzen baziren, Garai honetan aniztasunaren feminismoa edo feminismo posmodernoa deituko da. Jardunaldi hauetan lehenago azaldu ez ziren zapalkuntza espezifikoen inguruko ponentziak aurkeztu ziren: emakume gazteen zapalkuntza espezifikoa, prostituzioaren inguruko ikuspegi berriak, lan feminizatuen inguruko ahusnarketak edota nazioarteko arazo zein hezkidetzaren inguruan jardun zuten.
Gai zehatz asko eztabaidatu harren, bi gai nagusi identifikatu daitezke jardunaldi hauetan. Alde batetik, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren egoera eta norabidearen inguruan eztabaidatu zuten eta beste alde batetik, boterearen gaiaren inguruan hausnartu zuten. Mugimenduaren une zailak plazaratu zituzten jardunaldietan, mugimendu sozial guztiei eragin zien planteamendu berriek bere arrastoa izan zuen ere mugimendu feministan. Aniztasuna zen nagusi eta talde bakoitzak bere identitatea zuen, bakoitza bere ikuspuntuarekin. Beraz, testuinguru honetan mugimendu feministaren helburu nagusia, aniztasunetatik, bateraguneak sortzea zen, batze kuantitatibo baten bitartez.
Botereari dagokionez, esparru publiko eta pribatuaren arteko bereizketen inguruan egin zuten hausnarketa eta emakumeek bizitza politikoan parte hartzea beharrezkoa zela aldarrikatu zuten, alderdi feministaren presentzia baliotsua izanik.
Talde eta aldarrikapen berriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Belaunaldi berriez osatutako talde feministak
- Herri eta auzoetako emakume taldeak
- Indarkeria Sexistaren Aurkako Nafarroako Plataforma
- Herrietako Indarkeria Sexistaren Aurkako Plataformak
- Andrea emakumeentrako arreta zerbitzua
- Agerian Lesbianen taldea
- Aldarte Lesbiana eta transexualen arreta zentroa
- Juana Mugarrietakoa taldea Hondarribiko alardea parekidea izan zedin egin zituen ekarpenak
- Berdintasun- politikak eta genero-politikak erakundeetan
- Nafarroako Berdintasunerako Institutoa (NBI)
- Udaletako Berdintasun Sailak
- Unibertsitate esparruko ekimenak feminismorantz
XXI. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu mailan eta Europa mailan egindako ekimen bateratuek eragina izan zuten Euskal Herriko Mugimendu Feministan. Izan ere, teknologia berrien garapenaren onodrioz eta egindako alianza globalen ondorioz, harreman sozialak eraikitzeko modu berrien inguruan ahusnartzen jardun zuten hainbat kolektibok. kontratu sexualek, genero-identitate eta rolek edota naturarekiko harremanak subjetibitate berriak sortu zituen. Beraz, guzti honek Queer aktibismoa zabaldu zuen. 90eko hamarkadan, berdintasun formalaren alde agertu ziren feministak baina konturatu ziren berdintasun formalak ez zekartzala berdintasun erreala.
Euskal Herriko IV. Jardunaldi Feministak[12]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2008. urteko apirilaren 12 eta 13an 1.300 partaide inguru Bildu ziren Portugaleteko UPV-EHU Nautikako Unibertsitatean. Eztabaida- gaiak hiru ildotan banatu ziren; Emakumeak herrian eta munduan, Emakumeok indarkeria sexistari aurre eginez, Emakumeok, gure identitatea eta gorputz intsumituak. Ildo bakoitzaren baian, hainbat ponentzia eta tailer aurkeztu ziren eta giro ona izan zen nagusi. Lehenengo ildoari dagokionez, munduaren antolaketa berriak emakumeengan bizi baldintzetan duen ndorioen inguruan egon ziren hitz egiten. Gaiei dagokionez, ildo honetan, parte- hartze politikoa eta erakundeetako parte-hartzearen inguruko eztabaidak nagusitu ziren berriro ere, prekarietatea, zaintza, elikadura subiranotasuna edota identitate migratzaileen inguruko gaiekin batera. Bigarren ildoari dagokionez, indarkeria sexista jorratu zuten eta amankomuneko hainbat ondorio atera zituzten. Hirugarren ardatzari dagokionez, zer esan gehien sortu zuen gaietako bat izan zen: prostituzio, King tailerra, lesbianen ikusgarritasuna, gorputz intsumituak eta ziberfeminismoa bezelako gaiak jorratu ziren. Hainbat feministentzat, diskurtsoa berria zen, ordura arte mugimendua ez baitzen identitate sexualaren inguruko hausnarketa sakonik egin. Nahiz eta honek eztabaida ugari ekarri behin eta berriz mugimendu feministan aliantzak egin eta batzeko premiaz jardun zuten, gailentzen zen berdintasun faltsuari aurre egiteko nahian.
Euskal Herriko Bilgune Feminista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000ko hamarkadan Egizan desegin eta bi urtetara, zenbait feministek Euskal Herriarentzako proiektu politiko osoa garatzeko nahia izan zuten eta hainbat emakume abertzalek Berditasunean oinarritutako Euskal Herria sortzera goaz adierazpena sinatu zuten. Ondoren, abenduaren 14, 15 eta 16an Emakume Abertzaleon I. Topaketa Feministak (2001) egin zituzten.Honen helburu nagusia, Euskal Herriko Plan Estrategiko Feminista eraikitzea izan zen eta 2002an Euskal Herriko Bilgune Feminista aurkeztu zuten jendaurrean. Estrategikoak ziren lau arlotan antolatu ziren: Sozioekonomioa, irakaskuntza, hedabideak eta kultura. 2002ko abenduan ere Bilgune Feministak Emaraun izeneko aldizkaria sortu. zuten. Topaketei dagokionez hauek izan ziren Euskal Herriko Bilgune Feministak antolatutakoak:
- Leitzako Emakume Abertzale eta Feministen I. Topaketak (2001)
- Eibarko Emakume Abertzale eta Feministen II Topaketak (2003)
- Bilboko Emakume Abertzale eta Feministen III. Topaketak (2005)
- Tolosako Emakume Abertzale eta Feministen IV. Topaketak (2009)
- Leitzako Emakume Abertzale eta Feministen V. Topaketak (2012)
- Ondarroako Emakume Abertzale eta Feministen VI. Topaketak (2014)
<Bakoitza bere eremutik bere kezketatik egingo dugu gure ekarpena (…) Batzuek estatu feminista sortzea dute nahia, besteak Mugimendu Feministaren alianza estrategikoaz dihardute; baina denak ere gure herrian trantsizio feminista iraunkor bat martxan jartzea beharrezkoa dela deritzogu: elkarrekin norabideak zehaztu, erabakiak hartu eta intzidentzia politikoa irabazteko. Burujabetza feminista erdieste bidean, epe luzerako kontsentsuak lantzen joateko eta trantsizio feminista marrazten joateko gunea behar dugu>[13]
Ekarpen berriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Transfeminismoa Euskal Herrian: Medeak (2000), Garaipen (2002) Lumatza (2009)
< Euskal Herrian tradizio feminista jakin batetik gentozen, zapalkuntza hirukoitza (klasea, nazioa eta generoa) erdigunean zuena, eta guk momentu batean krisian jarri genuen emakumea bera kontzeptu gisa. Horrek, alde batetik, ezinegona sortu zuen, normala den bezala. Baina bestetik, oso harrera ona izan zuten ikuspegi berri horiek. Azken finean, ideia transfeministek errazten dute beste mota bateko diskurtsoak txertatu ahal izatea, esaterako, diskurtso dekolonialak eta aniztasun funtzionalaren diskurtsoak. Aliantzak beste modu batean planteatzeko aukera ematen du baita ere.>[14]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Testuan jardunaldi moduan izendatu harren, kasu batzuetan Emakumeen topaketak izena izan zuten.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]http://www.emakunde.euskadi.eus/u72-home/es/
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f Epelde Edurne, Aranguren Miren, Retolaza Iratxe. (2015). Gure genealogia feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat. EMAGIN ISBN 978-84-606-6703-2..
- ↑ «Sukaldetik plazara» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-04-05).
- ↑ Ruiz Torrado, Maria. (2005). Emakumea Frankismoan. .
- ↑ Bengoetxea Gartzia, I. (2017). Bigarren Olatuko Feminismoa. Berezitasunak eta Euskal Herrian izan zuen eragina; 1977ko Euskadiko Emakumeen Lehenengo Topaketak.
- ↑ Euskadiko Asanbladak (1977) Euskadiko emakumeen lehenengo topaketak / Jornadas de la mujer de Euskadi / Recontre de femmes d´ Euskadi.
- ↑ a b Ernai (2015) Urrats feminista. Historiatik ikasten gure feminismoa zehazteko.
- ↑ Beauvoir, S. (1989). El segundo sexo.
- ↑ Butler, J. (2007). El género en disputa: el feminismo y la subversión de la identidad. Paidós.
- ↑ saretik. (2016-01-13). «Lehen urratsa: Euskal Herria» Borroka Garaia da! (Noiz kontsultatua: 2019-04-07).
- ↑ Euskadiko asanbladak eta Aizan! (1986): Euskadiko emakumeen bigarren topaketak
- ↑ Euskadiko erakunde feministen koordinakundea (1996) Euskal Herriko III. Jardunaldi Feministak. Mugarik ez emakumeontzat.
- ↑ Bilgune Feminista (2008) Euskal Herriko IV. Jardunaldi Feministak
- ↑ Bilgune Feminista (2015) Bagoaz, Euskal Herriaren burujabetza feministarantz
- ↑ «"Ez dakit gizonezkoa ala emakumezkoa naizen eta ez dakit nahi diodan galdera horri erantzun itxia eman"» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-04-08).