Francoren diktadura Euskal Herrian
Euskal Herriko historia |
---|
Francoren diktadura Euskal Herrian, gure artean frankismoari buruzko oroimen historikoa lantzen duten taldeen esanetan, 1936ko uztailaren 18tik 1978ko abenduaren 6raino behintzat iraun zuen aldia da. Beste zenbaitentzat, ordea, frankismoaren amaiera diktadorearen heriotzaren datarekin bat dator, kontuan hartu gabe Francoren erregimen politikoak gero ere iraun zuela. Beste hainbatek, azkenik, esaten dute ezin dela zehatz mugatu frankismoaren eta egungo espainiar Estatuaren erregimen politikoaren arteko muga, haustura demokratikorik izan ez zelako eta estatu aparatu guztiek ukitu gabe iraun zutelako.
Erailketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Portzentajetan, Euskal Herrian erregimen frankistak burututako erailketak Hegoafrikan, Argentinan, Bolivian edo Txilen bertako herrien aurka egindakoa baina latzagoa izan zen. Bereziki larritzat jo daiteke Nafarroa Garaian gertatutakoa, populazio osoaren % 1,13 sarraskitu baitzuten, fusilaturik edo desagerrarazita. Hori dela eta, esate baterako, Sartaguda herria "alargunen herria" deitzen dute, frankistek bertan gizonen %15etik gora erail zutelako.
Gertakari latz hauek jarraian gertaturiko Bigarren Mundu Gerraren aurrekaria izan ziren, azken hau gerra zibila baino askoz lazgarriagoa izanik, geroztik ez da sarraski handiagorik izan, Bosnian bertako musulmanen aurka egindako genozidioa baizik.
Frankismoaren oroimen historikoa Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian zenbait elkarteek lan egiten dute frankismoari buruzko oroimen historikoa berreskuratzeko, eta genozidio Frankistaren inpunitatea salatzeko.
Lau Haizetara Gogoan da haietako talde eta jende gehienak biltzen dituen plataformak:
Ahaztuak 1936-1977, Andikona (Otxandio), Debagoienako Fusilatuen Senideen Batzordea-Asociación de Familiares Fusilad@s de Deba-Goiena (Arrasate), Eusko Abertzale Ekintza-Acción Nacionalista Vasca, Geureak 1936, Izquierda Republicana, Katin Txiki (Oiartzun), Martxoak 3 Elkartea-Asociación de Víctimas del 3 de Marzo (Gasteiz), Memoriaren Bideak, Oroituz (Andoain) eta Uliako Taldea (Gros-Donostia).
Izena Estepan Urkiaga frankistek Gasteizen fusilatutako olerkari abertzalea gogoan hartu zuten.
Bilbon emandako prentsaurrekoan, 2009ko martxoaren 26an, Lau Haizetara Plataformak Euskal Herriko Egiaren Batzordea sortzeko bere proposapena aurkeztu zuen. 2023ko otsailean, Gipuzkoako Foru Aldundiak kondekorazio guztiak kendu zizkion Franco diktadoreari, hil eta 47 urtera,[1] tartean zela "seme kuttun" titulua.[2]
Giza Eskubideen urraketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lau Haizetara Gogoan-ek zehazten ditu bere ikerketan identifikatzea lortu diren Frankismoak burututako eskubideen bortxaketak eta, haren ondorioz, Euskal Herriko Egiaren Batzorde batek ikertu beharko zituenak. Guzti hauek era jakina, errepikakorra eta sistematikoki burututa izan ziren Frankismoarekiko lotura zuten pertsonen aldetik, eta bat zetozen erabat edota zatika beraz Erregimenaren helburu eta interes politiko, sozial,ekonomiko eta abarrekin.
Hau da zerrenda, eta bertan 20 bat ekintza azaltzen dira, zehazki eta zehatz identifikaturik:
- Bortxazko desagertzeak.
- Erailketa eta fusilamendu masibo eta isilpekoak ("Paseoak", hobi komunak, ezpondak...).
- Atxilotze eta espetxeratze masiboak arazo ideologikoengatik, edota bazterketa arrazagatik, ideologiagatik nahiz joera sexualagatik.
- Milaka preso politiko eta sozial kontzentrazio eta sarraskitze eremuetan sartzea.
- Haurren bahitzea gerla ekintza bezala, genozidio eta "garaituen" gaineko zigorra bezala.
- Konfinamendu, deserriratzeak... pertsonen eta haien ekintzen aurkako errepresio eta deuseztatze tresnatzat.
- Era masiboan, gatibu lanak eta esklabo lanak egitera zigortzea jendea.
- Izuak, bakardadeak, gizarte bazterketak eta abarrek eragindako ondorio fisiko eta mentalak, askotan heriotzaren eragile nagusiak izanik.
- Funtzionario, irakasle eta abar beraien karguetatik baztertzea arrazoi ideologikoak direla medio.
- Jabetza eta ondareen lapurtzea eta ebastea, errepresio tresna gisa eta arduradunak aberasteko.
Euskal eskubide kolektibo eta nazionalak ere zapalduak izan ziren Francoren diktadurapean: euskara debekatu egin zen, euskal kulturaren adierazpen guztiak baztertuta izan ziren eta euskal ikur nazionalak (ikurrina, kasu) jazarriak izan ziren. Orokorrean, espainiar nazionalismoarekin bat ez zetozen elementu guztiak debekatuak izan ziren.
Frankismo garaiko hedabideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian argitaratuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El Correo Español
- El Diario Vasco
- El Pensamiento Navarro
- Diario de Navarra
- La Gaceta del Norte
- Hierro
Espainiar Estatuan argitaratuak baina Euskal Herrian ere irakurtzen zirenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-02-21). «La Diputación de Gipuzkoa retira los honores a Franco 47 años después de su muerte» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-02-21).
- ↑ Ostolaza, Paulo. «Gipuzkoako Foru Aldundiak seme kutunaren titulua kendu dio Francori» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-21).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Gara egunkariko artikulua, frankismoaren genozidioari buruzkoa
- «Frankismoa ikertzeko borondatea falta dela uste du Ahaztuak elkarteak», Berria, 2008-11-22.
- (Gaztelaniaz) Lau Haizetara Frankismoaren Oroimen Historikoa berreskuratzeko Koordinadoraren sorrera
- (Gaztelaniaz) Frankismoren biktimen elkarteak protesta egiten [Betiko hautsitako esteka]
Bideoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)Franco eta Hitlerren arteko bilera Hendaian
- (Gaztelaniaz)Franco, Mussolini eta Hitlerren aliatua
- (Gaztelaniaz)Francoaren mehatxuak "separatisten" aurka 1960.en urteko eguberriko diskurtsoan
- (Gaztelaniaz)Franco diktadoreak Juan Carlos erregea bere oinordekotzat izendatzen du
- (Gaztelaniaz)Franco eta Erregea elkarrekin oporretan Azor yatean
- (Gaztelaniaz)1975. urtean, Txiki, Otaegi eta FRAPeko hiru ekintzaile fusilatu eta gero, Francoren aldeko manifestazioa Madrilen
- (Gaztelaniaz)Espainiako erregea, Gorte frankisten aurrean bere kargua zin egiten, Mugimendu Faxistaren hastapenen izenean eta Franco diktadorea goraipatuz