Edukira joan

Leire Baños

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leire Baños

(2018)
Bizitza
JaiotzaIrun1996ko azaroaren 29a (27 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Sociedad2015 / 2021
Levante Unión Deportiva2021 /
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Altuera1,66±0,001 metro

Leire Baños Indakoetxea (Irun, 1996ko azaroaren 29a) gipuzkoar futbolaria da, erdilari jokatzen duena. Gaur egun Espainiako Emakumezkoen Futbol Ligaren Lehen Mailan aritzen den Real Sociedad futbol-taldean urte luzez jokatu ondoren 2021ean Levantek fitxatu du.[1] Atletismoan ibili bazen ere, futbola aukeratu zuen.

Taldea Urtea
Dunboa-Eguzki 20072009
Irun Artia 20092012
Oiartzun KE 20122013
Real Sociedad 20132021
Levante 2021 -

Dunboa-Eguzkin jokatu zuen lehendabizi, 2007tik 2009ra.

Ondoren, Irun Artian jokatu zuen hiru urtez, 2009tik 2012ra.

Oiartzunek fitxatu zuen 2012an.

Bertan, urte bat jokatu zuen bigarren mailan.

2013an, talde txuriurdinak fitxatu zuen zelai erdia indartzeko asmotan.[2]

2019ko Maiatzaren 11n, klubarekin lehen titulua (Erregina Kopa) lortu zuen Granadan, Nuevo Los Cármenes estadioan. Aurkaria Atletico Madril izan zen eta Reala suertatu zen garaile, 2-1 emaitzarekin.[3]

2019ko Abuztuan, Euskal Herriko Kopa lortu zuen Azpeitian, Athleticen aurka 3-0 irabazi ostean. Leirek sartu zuen hirugarren gola.[4]

2020ko Otsailan, lehenengo Espainiako emakumezkoen Superkopa jokatu zuen Salamancan. Finalerdietan Levante gailendu zuten Leirek sartutako golari esker. [5] Finala Bartzelonaren aurka galdu ostean, txapeldunorde geratu zen.

Espainiako selekzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

19 urte azpiko taldearekin Europako txapeldunorde gelditu zen.

Euskal selekzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako txapeldunorde gelditu zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Leire Baños Indakoetxea (L. Baños)-ren fitxa» www.realsociedad.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  2. (Gaztelaniaz) MARCA.com. [https://www.marca.com/2013/10/09/futbol/futbol_femenino/1381311986.html «Leire Ba�os, la aut�ntica delicia del norte»] MARCA (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  3. «Txapeldunak!» Euskal Irrati Telebista 2019-05-11 (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  4. 2019/08/24. «Txapeldunak!» www.realsociedad.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  5. (Gaztelaniaz) CALEYA, M. J.. (2020-02-05). «Supercopa de España | Leire Baños mete a la Real Sociedad en la final de la Supercopa» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  6. Arratibel Gascon, Ainara. «Urrezko Danborra Realeko futbol eta hockey taldeentzat» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-01-20).
  7. «Realaren ereserkia ozen abestu dute Realeko neskek» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]