Loira Garaia
| Loira Garaia (43) | |
|---|---|
| Frantziako departamendua | |
| Administrazioa | |
| Estatua | |
| Eskualdea | Auvernia-Rodano-Alpeak |
| Prefetura | Le Puy-en-Velay |
| Prefeta | Gérard Roche - |
| Azpiprefeturak | Brioude Yssingeaux |
| Barrutiak | 3 |
| Kantonamenduak | 35 |
| Udalerriak | 260 |
| Kokapena | |
| Koordenatuak | 45°N 4°E / 45°N 4°E |
| Azalera | 4.977 km² |
| Demografia | |
| Biztanleria | 228654 |
| Dentsitatea | 45.942,133815552 bizt/km² |
| Kontseilu Orokorraren webgunea | |
Loira Garaia[1] (frantsesez eta ofizialki Haute-Loire; okzitanieraz Lèger Naut) Auvernia-Rodano-Alpeak eskualdeko departamendua da (43), Loira ibaiak zeharkatua, Frantziako erdi-hegoaldean.
Prefektura Le Puy-en-Velay hirian dago. Suprefetura hiriak Brioude eta Yssingeaux dira.
Mugakide ditu Loira, Ardèche, Lozère, Cantal eta Puy-de-Dôme departamenduak.
Allier eta Loira ibaiek igarotzen dute. Margeride goi-ordokiak mugatzen du mendebaletik eta Vivaraisekoak ekialdetik. Departamenduaren erdialdean Deves mendiak daude, sumendi jatorrikoak. Haute-Loireko eremurik garaiena Loira ibaiaren sortaldean dago (Mezenc eta Megal-eko mendialdeak).
Ekonomia jarduera nagusia nekazaritzan (barazkiak, fruitu arbolak) oinarritua bada ere, industria ere hazi da 1980az geroztik bereziki (metalurgia arina, makina-lanabesa, zapatagintza).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 139. araua. Euskaltzaindia (kontsulta data: 2010-9-21).