Loco Locass

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Loco Locass
Journée Nationale des Patriotes.jpg
Taldekideak burujabetzaren aldeko Journée nationale des patriotes festako partaide batekin.
Datuak
Jatorria Flag of Quebec.svg Quebec
Musika mota rap-hip hop
Urteak 1995 - gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k) Audiogram
Taldekideak
Batlam (Sébastien Ricard)
Biz (Sébastien Fréchette)
Chafiik (Mathieu Farhoud-Dionne)
Lehengo taldekideak
Informazio gehigarria
MusicBrainz 41d9809e-41cf-4eee-b6e2-794ac9955c43
www.locolocass.net

Loco Locass 1995ean sortutako[1] Quebeceko rap-hip hop talderik garrantzitsuenetakoa da. Frantses hizkuntzaren defentsan eta Quebeceko burujabetzaren alde irmoki agertzen duten konpromisoagatik ezagunak dira. Quebec Hiriko eta Montrealgo lagun batzuek sortu zuten eta gaur egun azken hiri honetan kokatuta daude.

Sorrera eta kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo taldekideek aurretik beste talde batzuetan ezagutu zuten elkar; Biz (Sébastien Fréchette) eta Batlamek (Sébastien Ricard) Koubraüss izeneko "rap esperimental" taldea sortu zuten; geroago Les Locos Loquaces izena hartu zuen. 1999an berriro izen aldaketa egon zen, lehen "Locos Locass" eta azkenik Loco Locass deituz; hirugarren kide nagusia izango den Chafiik (Mathieu Farhoud-Dionne) taldean sartu zen.

Hirukote nagusiaz gain Jeanse, Djip, Lester G, VöV eta Tchi Tchi Novo Solmol ezizenak daramatzaten partaideak ere ditu[2].

Jarrera politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soberanistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beti agertu dira Quebec independentea izatearen alde; ROC[3] Rap eta Résistance bezalako kantek argi uzten dute taldeak Quebec Kanadarengandik banatzearen alde duen jarrera. 2004an oihartzun handia lortu zuen Libérez-nous des libéraux ("Libera gaitzazue liberalengandik") singlea atera zuten, Jean Charest eta Paul Martinen gobernu liberalen (Quebecen eta Kanadan hurrenez hurren) defenditutako politiken kontra eta Les Zapartistes talde komikoarekin elkarlanean.

Donibane egunean ospatzen den Quebeceko festa nazionalean esku hartu ohi dute.

Arlo sozialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko neguan Loco Locass Quebeceko ikasle mugimenduak gobernuaren dirulaguntzen mozketen kontra deitu zuen grebaren alde atera zen. 2010eko otsailaren 25ean Chafiik taldekidea herri palestinarraren alde zabaldutako Israelen kontrako boikot kanpaina sinatu zuten Montrealgo 500 artisten artean agertu zen[4].

Quebeceko jatorriko herrien eskubideen aldeko jarrera ere erakutsi dute; quebectar herria eta herri autoktonoen arteko elkarlana eta denek duten autodeterminazio eskubideak uztartzea defendatu dute. Horretaz ari da La Paix des Braves kanta, Samian anishinaabeg (algonkin) jatorriko rap musikariarekin egin zutena[5].

Quebeceko kirol nazionala den izotz hockeya ere izan dute gogoan Le but kantan Montrealgo Canadiens taldeari dedikatua.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sheila ch'us là (2002)
  • Groove Grave (2005)
  • Bonzaion (2005)
  • Spleen & Montréal (2006)
  • La bataille des murailles en symphonique (2006)
  • La censure pour l'échafaud (2006)
  • La Paix des Braves (Samianekin, 2007)
  • M'accrocher (2008)
  • Hymne à Québec (2010)
  • Le but (2010)

Liburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Manifestif beren lehen diskoaren hitzekin egindako ltren bilduma.
  • Poids plume: Amour oral eta In Vivo diskoetako hitzak 128 orrialdetako liburua; 2005, Éditions Fides.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere hitzen kalitateagatik nabarmendu dira eta rap-hip hop munduan musika aldetik ere preziatuak dira; hori dela eta zenbait sari lortu dute:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]