James Meade

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
James Meade

James Meade britainiar ekonomista izan zen (Swanage, Dorset, 1907 - Cambridge, 1995). Nazioarteko Merkataritza irakasle izan zen London School-en, eta Politika Ekonomikoko irakasle Cambridgeko Unibertsitatean. Keynesen eskemari jarraituz, langabezia gehiegizko aurrezkiaren eta kontsumo joera txikiaren ondorio dela zioen, baina inbertsiorik ezari leporatzen zion konkurrentzia perfektuko merkaturik ez izatea. 1977an, Bertil Ohlinekin batera, Ekonomiako Nobel saria jaso zuen.

Lan nagusia: The Theory of International Politics (Nazioarteko Politikaren teoria), bi liburukitan banatuta: The Balance of Payments (1951, Ordainketa-balantzea) eta Trade and Welfare (1955, Merkataritza eta Ongizatea).


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]