Margrethe II.a Danimarkakoa
Margrethe II.a Danimarkakoa, izen osoa Margrethe Alexandrine Þórhildur Ingrid, Schleswig-Holstein-Sonderburg-Glücksburg eta Bernadottekoa, (Kopenhage, 1940ko apirilaren 16a - ) 1972tik 2024ra Danimarkako erregina eta estatu burua izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1940an jaio zen Kopenhageko Amalienborg jauregian. Gurasoak Frederiko IX.a Danimarkakoa eta Ingrid Suediakoa ziren eta jaiotzerakoan Danimarka Islandiaren jabe zenez hango Þórhildur izena ere jarri zioten alabari. Bikoteak hiru alaba eta semerik ez zuenez, 1953an Lege Salikoa aldatu zuten. Margrethe zaharrena izanik Danimarkako Koroaren oinordeko bihurtu zen.
Cambridgeko Girton College unibertsitatean arkeologia ikasketak egin zituen (1960-61), eta ondoren Zientzia Politikoak Århusko unibertsitatean (1961-62), Sorbonan (Parisen, 1963) eta London School of Economicsen (Londonen, 1965).
1967an frantziar diplomatiko eta aristokrata batekin ezkondu zen, Henri Laborde, Montpezateko Kondea. Honekin bi seme izan ditu, Frederik eta Joachim. 1972an aita hil zenean Margrethe II.a bihurtu zen Danimarkako erregina, eta senarra berriz Danimarkako Printzea. Christiansborg jauregiaren plazan jendetza baten aurrean izendatu zuten erregina. lelo hau aukeratu zuen berarentzako: Jainkoaren laguntza, jendearen maitasuna eta Danimarkaren indarra
Erreginaren funtzioak Danimarka atzerrian ordezkatzea eta herrialdean indar bateratzailea izatea dira nagusiki. Hauteskundeetan bozkatzeko eskubidea badu ere, Margrethe II.ak bozkarik ez ematea erabaki du bere neutraltasuna mantentze aldera.
2024ko urtarrilaren 14an, bere seme Frederiko X.aren alde abdikatu zuen.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat hizkuntza hitz egiten ditu: daniera, frantsesa (senarrarena), ingelesa, suediera (amarena) eta alemaniera.
Margrethe II.a oso kultura zalea da. Margolaria, antzezlea eta hainbat liburu itzuli ditu danierara eta ingelesera. Eraztunen Jauna liburuaren edizio batean bere marrazkiak azaldu ziren eta H.C. Andersenen "beltxarga basatiak" nobelaren adaptazioa den filmean nekazari baten antzezpena egiteaz gain jantziak eta eszenatokiak diseinatu zituen.
Aberastasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere aberastasuna 1'2 mila milioi dolarretakoa dela estimatzen da, eta erret familia osoarenak 3'5 mila milioi dolar gainditzen ditu.
Genealogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Errege Etxearen webgune ofiziala