Louise Dahl-Wolfe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Louise Dahl-Wolfe
Bizitza
JaiotzaSan Frantzisko1895eko azaroaren 19a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaAllendale (New Jersey) eta Frenchtown (New Jersey)1989ko abenduaren 11 (94 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k)Meyer Wolfe (en) Itzuli  (1928 -  1985)
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, moda-argazkilaria eta artista

Discogs: 2738889 Edit the value on Wikidata

Louise Emma Augusta Dahl, ezagunagoa Louise Dahl-Wolfe izenez (San Frantzisko, AEB, 1895eko azaroaren 19aNew Jersey, AEB, 1989ko abenduaren 11) estatubatuar argazkilaria izan zen. Erretratuak eta moda-argazkiak egiten zituen. Kolorearen eta argi naturalaren erabilerarengatik nabarmendu zen. Harper's Bazaar aldizkarirako 1930etik aurrera Diana Vreeland moda-editorearekin egindako lanarengatik izan zen ezaguna bereziki. Emakume argazkilariei bidea ireki zien, eta bere lana Edward Steichen, Irving Penn edo Martin Munkácsi lanbideko kide garaikideen parean dago. Aitzindaria izan zen argi naturala kanpo-kokalekuetan erabiltzen.[1][2][3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Louise Dahl-Wolfek, Norvegiako gurasoen alaba, pintura eta diseinua ikasi zituen New Yorken. 1914an hasi zituen ikasketak Kaliforniako Arte Ederren Eskolan. Aita hil ondoren, New Yorkera joan zen 1923an, barnealdeen dekorazioan, diseinuan eta arkitekturan trebatzeko.[4]

1926an hil zitzaion ama. Orduan, Europara eta Tunisiara bidaiatu zuen San Francisco Chronicle-ren argazkilaria zen Consuelo Kanaga lagunarekin. Bidaia horretan bere senarra, Meyer Wolfe eskultorea, ezagutu zuen. Senarrak karrera osoan lagundu zion eta bere argazki ugariren dekoratuak eraiki zituen.[5] Ezkonduta, San Frantziskora itzuli zen 1930ean, argazkilari profesionala izateko erabakia hartuta, Edward Weston eta Dorothea Langerekin harremanetan jarri zen.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1933an New Yorkera joan zen, eta hiru urte geroago Harper's Bazaar aldizkarian hasi zen lanean. Han ia ehun portada argitaratu zituen. Bi hamarkadatan, ehunka erretratu eta moda-argazki egin zituen. Marrazketan eta anatomia-azterketetan egin zuen prestakuntzak bere argazki-konposizioak egiten lagundu zion. 1987an 92 urte zituela, Washingtongo National Museum of Women in the Arts-en atzera begirako erakusketa zela eta, haue azaldu zuen: "Horrekin espazioa kalibratzen eta formak eta bolumenak banatzen ikasi nuen.

86 portada egin zituen Harper's Bazaar-erako, eta haren begirada iraultzailetzat jo zen. Aitzindaria izan zen argi naturala kanpo-kokalekuetan erabiltzen; bereziki, kolorearen erabilera nabarmendu zuen. Hego Amerikara, Afrikara, Kubara edo Espainiara eraman zituen bere modeloak, eta "ingurumenaren" moda-argazkia deritzona sortu zuen. 1939an, Art Directors Club of New York saria eman zioten koloretako esperimentuengatik.[4] 1930eko hamarkadatik 1950eko hamarkadara, Chanel, Balenciaga eta Dior, Claire McCardell eta Clare Potter diseinatzaileen lana aurkeztu zuen.

Lauren Bacall aurkitzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harper's Bazaarren berak nahien eta ospetsu egin zuen moda-argazkiarekin, erretratuarekin ere esperimentatu zuen. Egin zituen erretratu garrantzitsuen artean honako hauek aipa daitezke: Mae West, Cecil Beaton, Eudora Welty, W.H. Auden, Christopher Isherwood, Orson Welles, Carson McCullers, Edward Hopper, Colette edo Joséphine Baker.

1943an Betty Bacall-i argazkia atera zion (gero Lauren izena jarri zioten) Harper's Bazaar-eko portadarako, eta, handik gutxira, 17 urteko modelo gazteak kontratua sinatu zuen Howard Hawks-ek zuzendutako Tener y no tener filmaren protagonista izateko, Humphrey Bogart-ekinbatera.[4]

Eragin handia izan zuen Irving Penn eta Richard Avedon bezalako argazkilariengan, eta ehunka emakume argazkilariri zabaldu zion bidea.[6] Milton H. Greene izan zen bere laguntzaileetako bat.

5000 Danish Seamen sailing for United Nations. Louise Dahl-Wolfe, c.1942
William_Edmonson, Louise Dahl-Wolferen argazkia, 1937

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1939an domina jaso eta 1941ean Art Directors Club of New York-eko saria jaso bazuen ere, 1960an erretiratu ondoren, 1980ko hamarkadara arte, A Photographer's Scrapbook (1984) oroitzapen-liburua argitaratu arte ahaztuta egon zen. Staley-Wise Gallerquek New Yorken erakusketa bat egitera animatu zuen. Hortik aurrera, ospea jaso zuen, eta bere lanarekin hainbat erakusketa egin ziren: The Grey Art Gallery, New York University, New York, 1983; Museum of Contemporary Photography, Columbia College, Chicago, 1985; Emakume Artisten Museo Nazionala, Washyork, 1987 eta 2009; Fashion Technology Center, New Museograpee, etab. 2017an, Londresko Fashion and Textile Museum-ek Britainia Handiko artista estatubatuarraren lehen atzera begirakoa eskaini zion.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Louise Dahl-Wolfe: la vida de una pionera» Mujer Hoy 2021-06-21 (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).
  2. (Gaztelaniaz) GemaLaMirada. (2012-11-13). «Louise Dahl-Wolfe, una lección de elegancia en fotografía de moda» Xataka Foto (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).
  3. (Gaztelaniaz) «Louise Dahl-Wolfe, fotógrafa estadounidense» Letra por Letra 2009-05-28 (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).
  4. a b c F. Cores, Nani. (15 de agosto de 2017). Louise Dahl-Wolfe, la fotógrafa que cambió el mundo de la moda - 20minutos.es. .
  5. Véase su biografía en la página web del Museo Nacional de Mujeres Artistas. .
  6. Louise Dahl-Wolfe: la vida de una pionera. 23 de octubre de 2017.
  7. «Louise Dahl–Wolfe: A Style of Her Own | Fashion and Textile Museum» www.ftmlondon.org.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Louise Dahl-Wolfe, Louise Dahl-Wolfe: A Photographer’s Scrapbook, New York, St. Martin’s/Marek, 1984.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]