Edukira joan

Foru lurralde

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lurralde historiko» orritik birbideratua)

Foru lurraldea foruen legeak aplikatzen diren administrazio lur-eremua da. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia foru lurraldeak dira. Lurralde historikoak foru lurraldeek Euskal Autonomia Estatutuaren arabera hartzen duten izena da. Foru lurraldeek probintzien mugekin bat egiten dute:

« Euskal Herriaren Komunitate Autonomoaren lurraldea Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Herrialde Historikoez osatuko da, bai Nafarroakoarenaz ere, hauek egungo probintzien mugetan hartzen direlarik; eta erabakitzen den prozeduraren arabera partaide izatea erabakitzen badu. »

—EAEko Autonomia Estatutua, 2.2 artikulua[1]


Espainiako Konstituzioaren arabera:

« Konstituzioak babestu eta onartzen ditu forudun lurraldetako eskubide historikoak. Forudun errejimenaren gaurkotze orokorra, dagokionean, Konstituzio eta Autonomia Estatu(tu)en barnean egingo da. »


Euskal Autonomia Erkidegoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Autonomia Erkidegoan, hiru foru lurraldeek Lurralde historiko izena hartzen dute, 1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren arabera. Hiru lurraldeek Autonomia erkidegoan antolatzen dira.

Foru lurralde bakoitzak bere Foru Aldundia eta Batzar Nagusiak ditu.

Nafarroako Foru Erkidegoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Foru Erkidegoan, foru lurraldeak Foru erkidego izena hartzen du, lurraldebakarra baita. Hala ere, lege askotan foru lurralde erabiltzen da [1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Gernikako Estatutua (Noiz kontsultatua: 2010-8-16).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]