Mátyás Rákosi
Mátyás Rákosi | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
1945eko azaroaren 4a - 1957ko maiatzaren 9a
1944ko abendua - 1945eko azaroaren 3a | |||||
Bizitza | |||||
Izen osoa | Rosenfeld Mátyás | ||||
Jaiotza |
Ada (en) ![]() | ||||
Herrialdea |
![]() | ||||
Lehen hizkuntza | Hungariera | ||||
Heriotza | Nizhni Novgorod, 1971ko otsailaren 5a (78 urte) | ||||
Hobiratze lekua |
Farkasréti Cemetery (en) ![]() | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Feodora Feodorovna Kornilova | ||||
Anai-arrebak |
ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak |
errusiera Hungariera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Lantokia(k) | Budapest | ||||
Jasotako sariak | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | ateismoa | ||||
Alderdi politikoa |
Hungariako Alderdi Komunista Békepárt (en) ![]() Hungariako Alderdi Komunista Hungarian Working People's Party (en) ![]() Hungarian Social Democratic Party (en) ![]() Hungariako Langile Alderdi Sozialista | ||||
![]() |
Mátyás Rákosi (Ada, Austria-Hungaria, gaur egun Serbia, 1892ko martxoaren 9a - Gorki, Errusiako SES, SESB, 1971ko otsailaren 5a) hungariar politikaria izan zen. 1945-1956 bitartean Hungariako Alderdi Komunistaren burua eta 1952-1953 bitartean lehen ministroa izan zen.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hungariako Alderdi Komunista sortu zuen 1918. urtean Bela Kunekin batera. Hurrengo urtean Hungariako Errepublikako ekoizpenerako herri komisario izendatu zuten. Hungariako iraultza ahaleginak huts egin zuelarik, Austriara erbesteratu zen lehenik eta Moskura ondoren.
1921-1924 urteetan Kominterneko idazkari izan zen eta alderdi komunistak indartzeko ekimenak sustatu zituen Italian, Alemanian, Austrian eta Hungarian. Alderdi komunistaren ezkutuko buruzagia izan zen Hungarian, baina 1925. urtean atxilotu, eta bizi guztirako kartzela-zigorra ezarri zioten. 1940. urtean aske utzi zuten, eta 1945ean Sobietar Batasunean izan ondoren, Hungariara itzuli zen.
1948-1956 bitartean Hungariako Langileriaren Alderdiko idazkari orokorra izan zen eta 1952-1953 urteetan Ministro Kontseiluaren presidentea. Stalinen jarraitzaileen aurkako politika zela eta, 1956an kargutik kendu zuten Rákosi eta Sobietar Batasunera erbesteratu zen. 1962. urtean Alderdi Komunistatik bota zuten 1949-1952 urteetako auzi politikoetan izan zuen jarreragatik.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.