Marcel Dassault

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marcel Dassault
Dassault, Marcel - 4728420497.jpg
Logo de l'Assemblée nationale française.svg
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1986ko apirilaren 2a - 1986ko apirilaren 18a
Barrutia: Q23891079 Itzuli
Hautetsia: 8th legislature of the Fifth French Republic (en) Itzuli
Logo de l'Assemblée nationale française.svg
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1958ko abenduaren 9a - 1986ko apirilaren 1a
Barrutia: Q93761964 Itzuli
list of senators of Alpes-Maritimes (en) Itzuli

1957 - 1958
Logo de l'Assemblée nationale française.svg
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1951ko ekainaren 17a - 1955eko abenduaren 1a
Hautetsia: 2nd Legislature of the French Fourth Republic (en) Itzuli
Bizitza
Izen osoa Marcel Ferdinand Bloch
Jaiotza Parisko 9. barrutia1892ko urtarrilaren 22a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Neuilly-sur-Seine1986ko apirilaren 17a (94 urte)
Hobiratze lekua Passy hilerria
Familia
Ezkontidea(k) Madeleine Dassault (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Lycée Condorcet (en) Itzuli
ESIEE Paris (en) Itzuli
Institut Supérieur de l'Aéronautique et de l'Espace (en) Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, ingeniaria, ekintzailea, ingeniari aeroespaziala, asmatzailea, gidoilaria, zinema ekoizlea eta hegazkinlaria
Lantokia(k) Paris
Enplegatzailea(k) Dassault Group (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Errepublikaren Aldeko Batasuna
Errepublikaren Aldeko Demokraten Batasuna
Errepublika Berrirako Batasuna
Frantziako Herriaren Batasuna

IMDB: nm0202073 Allocine: 36044 Allmovie: p198751
Find a Grave: 7154 Edit the value on Wikidata

Marcel Dassault (Paris, Frantzia, 1892ko urtarrilaren 22a - Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1986ko apirilaren 17a) frantses aeronautika-ingeniaria eta enpresa-gizona izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerran hasi zen nabarmentzen aeronautikaren arloan, helize hobetu bat diseinatu baitzuen. 1937an, Fronte Popularrak haren fabrikak nazionalizatu zituen, eta bera kontratatu zuen enpresa zuzen zezan.

Alemaniak Frantzia okupatu zuenean, naziek ohorezko ariar izendatzea proposatu zioten (Dassault judua zen), baldin eta hegazkinak egiten bazizkien. Eskaintzari uko egin zion, eta atxilotu egin zuten. Gerra amaitu zenean, negozioa berreskuratu zuen eta bere inperioa altxatzeari ekin zion.

Dassaultek diseinatu zituen eta haren enpresan fabrikatu ziren Frantziako gerra-hegazkin arrakastatsuenak: Mirage eta Mistère ereduak, gero mundu osora salduko zirenak. Baina hegazkingintzako enpresak ez ezik, bankua eta eraikuntza-enpresa ere izan zituen Dassaultek. De Gaullen jarraitzaile izan zen, eta alderdia finantzatzen lagundu zion. 1960-1975 urteetan, Dassaulten konpainiarentzat izan zen Frantziako estatuak eraikuntza militarrean gastatu zuen aurrekontuaren % 80.

1971n, hainbat industria-konpainia bildu zituen enpresa bakar batean: Avions Marcel Dassault-Breguet Aviation. 1975ean, auzitara eraman zuten Dassaulten enpresa, zergak ez ordaintzeaz eta estatu-maileguetatik legez kanpoko etekinak ateratzeaz salatuta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]