Memoriaren Parkea

Koordenatuak: 42°23′19″N 2°03′10″W / 42.38872648°N 2.0528394°W / 42.38872648; -2.0528394
Wikipedia, Entziklopedia askea
Memoriaren Parkea
Kokapena
Koordenatuak42°23′19″N 2°03′10″W / 42.38872648°N 2.0528394°W / 42.38872648; -2.0528394
Map
Inaugurazioa2008ko maiatzaren 10a
Arkitektura
Azalera6.000 m²
3.431 biktimaren izenak daude parkeko egituetako batean, memoriaren horman.

Memoriaren Parkea 1936ko Espainiako Bigarren Errepublikaren aurkako estatu-kolpe eta ondorengo gerra zibilak sortutako nafar biktimen omenezko monumentua da. Sartagudan kokatu zuten, bertan matxinoek hain errepresio latza egin zuten ezen herriak Alargunen herria ezizena hartu baitzuelako[1].

Alargunen herria

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkea 2008ko maiatzaren 10ean ireki zuten. Irekieran milaka lagun, horietako asko fusilatuen senideak zirenak, hezkuntza eta kultura arloko ordezkariak eta alderdi politiko guztien ordezkariak, UPN eta CDN izan ezik, izan ziren[2][3].

Nafarroako Fusilatu, Eraildako eta Desagertuen Senitartekoen Elkarteak proposatu eta 2003ko martxoaren 10ean Nafarroako Parlamentuak 1936ko estatu-kolpearen ondorioz fusilatutako nafarren aldarrikapen eta ordaintzearen aldeko adierazpena egin zuen[4]. Adierazpen hori egin ondoren, elkarteak "Alargunen Herriko Elkartea"rekin batera[5], biktimen omenezko monumentua eraikitzea proposatu eta Nafarroako Gobernuaren[6][7][8], Espainiako Gobernuaren[9], 85 udalen[10][11] finantza-laguntzari esker eraikitzeko dirua lortu zuen.

UPNek gehienetan diru-laguntzak emateko errezeloak zituen arren[12][13], zenbait udalerritan, tartean Tuteran alde egin zuen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joxe Ulibarrenak egindako Gurutzada Santuan tiroz hildakoak

Parkeak 6.000 azalera (Sartagudako Udalak emana) ditu, non zenbait artisten eskulturak dauden. Eskultura-lan nagusia 7 metroko luzera eta 2,5 metroko altuera duen horma da. Bertan, alde bietan, nafar biktimen 3.444 izenak agertzen dira[14]

Esparruaren inguruan hesi bat dago eta sarreran lana azaltzen duen kartela badago. Sarreratik bide bat hasten da. Hasieran, ate moduan, José Ramón Andaren Atariaren besarkada izeneko eskultura dago[15]. Bidetik plaza biribil batera joan daiteke. Plazaren ezkerraldean Nestor Basterretxearen Fusilatzeko hilorma eskultura eta aipaturiko horma daude. Eskuinaldean, berriz, idazleen txokoa dago, burdinazko plaka batzuetan euskaraz eta gaztelaniaz Gerra Zibilari buruzko testu batzuk dituena. Idazleak Pablo Antoñana, Bernardo Atxaga, Castillo Suarez, Jokin Muñoz, Montxo Armendariz eta Jose Maria Jimeno Jurio dira[16][17].

Gainean, Joxe Ulibarrenaren Gurutzada Santuan tiroz hildakoak izeneko hormigoizko eskultura dago. Badaude atseden hartzeko gune txiki batzuk ere.

Biktimak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horman agertzen diren biktimen 3.431 izenak honela banatzen dira:

Irekiera egin eta urtebete geroago beste 24 izen gehitu zituzten horman, guztira 3.444 izanik. Orduan beste omenaldi egin zituzten[18].

Beste Memoria Parkeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduan zehar badaude beste Memoria Parkeak errepresioaren biktimak omentzeko:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Frankismoan eraildakoak omendu ditu Sartagudan ezker abertzaleak» Berria 2008-07-20.[Betiko hautsitako esteka]
  2. «Gran respaldo político y social» Diario de Noticias 2008-5-11.
  3. «Malkoek bustita ireki dute Memoriaren Parkea» Berria 2008-05-11.[Betiko hautsitako esteka]
  4. Nafarroako Parlamentua. Adierazpena. .[Betiko hautsitako esteka]
  5. «Memoriaren Parkea egingo dute Sartagudan, hil zituztenez oroitzeko» Berria 2005-10-09.[Betiko hautsitako esteka]
  6. Nafarroako Parlamentua. (2005-12-19). Adierazpena. .[Betiko hautsitako esteka]
  7. «Los Presupuestos incluyen finalmente ayudas para el Parque de la Memoria de Sartaguda» Diario de Noticias 2005-12-23.
  8. «Parlamentuaren babesa jaso dute Memoriaren Parkearen sustatzaileek» Berria 2005-11-26.[Betiko hautsitako esteka]
  9. EAO. Resolución de 12 de septiembre de 2006, de la Subsecretaría, por la que se dispone la publicación de la concesión de subvenciones destinadas a actividades relacionadas con las víctimas de la guerra civil y del franquismo. .
  10. «Esperanza sin olvido. Un rincón donde reine la memoria» Diario de Noticias 2008-5-9.
  11. «Memoriaren Parkea eraikitzeko lanak astelehenean hasiko dira» Berria 2006-11-30.[Betiko hautsitako esteka]
  12. «Siete décadas para cerrar la herida» Diario de Noticias 2007-10-1.[Betiko hautsitako esteka]
  13. «NaBai, PSN y ANV acuerdan colocar una placa en recuerdo de los fusilados» Diario de Navarra 2007-12-22.
  14. «El archivo de la cárcel de Martutene saca a la luz la historia de once fusilados más» Diario de Noticias 2008-5-8.
  15. «Amaitu dute Memoriaren Parkea» Berria 2009-03-05.[Betiko hautsitako esteka]
  16. El 10 de mayo se inaugura el Parque de la Memoria de Sartaguda, en homenaje 'a los excluidos de la historia oficial'. terra.es.
  17. «3.273 fusilatu oroimenean» Berria 2008-05-06.[Betiko hautsitako esteka]
  18. «El Parque de la Memoria reedita su compromiso con la dignidad de las víctimas del franquismo» Diario de Noticias 2009-5-10.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]