Etxe-untxi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mendi-untxi» orritik birbideratua)
Etxe-untxi
Iraute egoera

Galzorian (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaLagomorpha
FamiliaLeporidae
GeneroaOryctolagus
Espeziea Oryctolagus cuniculus
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia30 egun eta 29 egun
Elikadura iturri nagusiacecotropes (en) Itzuli, belarra, Belar elikagarria, zuhaitz azala, arrauka, winter wheat (en) Itzuli, masusta, Otea, Ezkurra, Sustrai jangarria eta Barraskiloa
Genomaren kokapenadnazoo.org… eta ensembl.org…

Etxe-untxia edo mendi-untxia (Oryctolagus cuniculus) Europako untxia da, Oryctolagus genero monotipikoko espezie bakarra. Berez, Iberiar penintsulan du jatorria. Antzinako Grezian ezezaguna zen, eta lehenengoz Polibio historialariak (K.a. II. mendean) deskribatu zuen. Gaur egun Afrikako Iparraldetik Errusiaraino dago hedatuta, eta beste leku askotan ehizarako sartu da: besteak beste, Ameriketako Estatu Batuetan, Txilen, Hegoafrikan eta Australian. Azken horretan, izurri handia da.

Ugaztun karraskaria da, erbiaren antzekoa baina hura baino txikiagoa, asko ugaltzen dena eta lurrean egiten dituen zuloetan bizi dena. Erraz bihurtzen da etxe-abere.[1]

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen zientifikoa grezieratik datorkio, ορυκτός (oriktós, «induskatua, hondeatua») eta λαγός (lagos, «erbi») hitzetatik osatua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.