Masusta
Masusta | |
---|---|
compound drupe (en) ![]() ![]() | |
| |
Historia | |
Honen produktua | Masusta |
Masusta[1] edo martxuka basa fruitu baten izena da, bi genero desberdinetako landareek ematen dutena:
- Morus (masustondoak)
- Rubus (lahar edo sasiak).
Bi generotako fruituek itxura eta zapore oso antzekoa dituzte.
Sasiaren fruitua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Rubus generoko espezie gehienek[erreferentzia behar] masustak ematen dituzte.
Ohikoena sasi edo laharretan hazten den masusta da. Fruitua heldu baino lehen, lore zuri edo arrosakarak dituzte, 2-3 cm zabalekoak. Masustak, heldu baino lehen, gorriak dira eta heltzean beltz urdinkarak.
Rubus generoko espezie batek (Rubus idaeus) masusta-gorriak edo mugurdiak ematen ditu, sasietako masustaren antza handia duena baina, euskarazko izenak adierazten duen bezala, heltzean gorria dena.
Hitza euskalkietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nahiz eta antzeko hitzak izan, euskalkien arabera hitz ezberdina erabiltzen da masusta adieraztekoː
Masusta, maxusta, maraxuxa, maazuza, masustra, masusa, masurta, ma(t)zusta, masosta, marzusta, marzuza, martutzak, marzuzi, marzoza, martzuza, matsutsa, matsuts, matxutx, matust, maxoxa, maxuxa, maxurta, mazurtza, mazuza, mazuzta, masurtak, matxutxe eta masuste.[2]
Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Rubus caesius
- Rubus chamaemorus
- Rubus fruticosus (sasi edo laharra)
- Rubus glaucus
- Rubus idaeus (mugurdiondoa)
- Rubus ulmifolius (sasi edo laharra)
- etab.
Masustondoaren fruitua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Masustondoek edo masusta arbolek ere masustak ematen dituzte, hauek ere jateko onak. Zuhaitz hauek Morus generokoak dira. Ohikoenak masustondo beltza (Morus nigra) eta masustondo zuria (Morus alba) dira. Azken honen hostoak [zeta-har]]rak elikatzeko erabiltzen dira.
Masustondoen masustak aberatsak dira zuntz, erriboflabina, magnesio eta potasioz. Gainera C bitamina, K bitamina eta burdin iturri dira.
Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Morus alba (masustondo zuria)
- Morus nigra (masustondo beltza)
- Morus rubra (masustondo gorria)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
- ↑ https://binper.wordpress.com/moras-para-los-vascones-fresas-para-los-layetanos/