Etxe-untxi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Etxe-untxi
Oryctolagus cuniculus Tasmania 2.jpg
Iraute egoera

Ia arriskuan (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaLagomorpha
FamiliaLeporidae
GeneroaOryctolagus
Espeziea Oryctolagus cuniculus
Hedapen mapa
Oryctolagus cuniculus distribution Map.png
Datu orokorrak
Haurdunaldia 31 egun eta 29 egun

Etxe-untxia edo mendi-untxia (Oryctolagus cuniculus) Europako untxia da, Oryctolagus genero monotipikoko espezie bakarra. Berez, Iberiar penintsulan du jatorria. Antzinako Grezian ezezaguna zen, eta lehenengoz Polibio historialariak (K. a. II. mendean) deskribatu zuen. Gaur egun Afrikako Iparraldetik Errusiaraino dago hedatuta, eta beste leku askotan ehizarako sartu da: besteak beste, Ameriketako Estatu Batuetan, Txilen, Hegoafrikan eta Australian. Azken horretan, izurri handia da.

Ugaztun karraskaria da, erbiaren antzekoa baina hura baino txikiagoa, asko ugaltzen dena eta lurrean egiten dituen zuloetan bizi dena. Erraz bihurtzen da etxe-abere.[1]

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen zientifikoa grezieratik datorkio, ορυκτός (oriktós, «induskatua, hondeatua») eta λαγός (lagos, «erbi») hitzetatik osatua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Etxe-untxi Aldatu lotura Wikidatan


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.