Mesolitoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mesolitiko» orritik birbideratua)
Historiaurreko aroak
Okabeko harrespila.
Pleistozenoa

Paleolitoa

Behe Paleolitoa
Olduvai kultura
Acheulear kultura
Erdi Paleolitoa
Mousteriar kultura
Goi Paleolitoa
Châtelperroniar kultura
Aurignac kultura
Gravettiar kultura
Solutre kultura
Madeleine kultura
Holozenoa
Mesolitoa eta Epipaleolitoa
Aziliar kultura
Kebarar kultura
Natufiar kultura
Neolitoa
Halafiar kultura
Hassun kultura
Ubaid kultura
Uruk kultura
Kalkolitoa
Kurgan kultura
Brontze Aroa
Behe Brontze Aroa
Erdi Brontze Aroa
Goi Brontze Aroa
Burdin Aroa
Hallstatt kultura
La Tene kultura

Mesolitoa (antzinako grezieraz: mesos=erdia eta lithos=harria) Harri Aroko Paleolito eta Neolito aroen artean dagoen garaia da.

Duela 10.000-9.000 urte hasita, Mesolitoren garapena Europako basoei lotuta dauden ekonomia- eta gizarte-aldaketa ugarik markatu zuten. Klima berotzeak eraginda, hainbat natura-aldaketa gertatu ziren Europan: barazkijale migratzaile handiak, elur-oreina kasu, desagertu ziren... Hortaz, giza-taldeek ingurumenarekiko jokabidea aldatu zuten: Europako baso erraldoietara sartuta, kudeatzen hasi ziren. Neolitoren etorrerak, K.a. VIII. eta IV. milurtekoen artean, Mesolitoren amaiera ekarri zuen.

Uztaia eta geziaren erabilpena ugaldu zen Europan zein Afrikan. Aurreko garaiaren aldean, harrizko ehiza-tresneriaren txikiagotzea areagotu zen: mikrolitoak, silexezko lanabes geometriko txikiak ekoiztu ziren jaurtigailu gisan erabiltzeko. Ugaztun txikien ehiza eta moluskuen (barraskiloak etab.) kontsumoa garatu zen. Arte-irudiak sinbolikoak eta ez-figurazkoak ziren gehienbat.

Epipaleolitoa, Mesolitoa eta terminologiaren nahasmena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitz bat ala bestea zehazki aplikatzeko irizpideetan adostasunik ez dago. Batzuentzat, garai berean garatzen dira baina eskualde ezberdinetan, eta beste batzuentzat, aldiz, Mesolitoa Epipaleolitoaren ondoren sortu zen[1]. Glaziarrek eragin mugatua izan zuten lekuetarako, Mesolitoa baino, Epipaleolitoa izendapena hobesten da. Oro har, Ekialde Hurbileko (Asia mendebaldeko) kulturetarako Epipaleolito hitza erabili izan da eta Europakoentzat Mesolitoa.

Hasieran, azken glaziazioaren ondoren agertu eta Neolitoa arte iraun zuten gizarteak izendatzeko erabiltzen zen Epipeleolito hitza. Neurri handi batean, erabili zuten mikrolitoez osatutako tresneriari esker identifikatzen dira gizarte horiek. Gaur egun, Ekialde Hurbilari dagokionez batez ere, Goi Paleolitoaren amaieran sortu zen mikrolito-nagusitasuna duen industria oro epipaleolitotzat jotzen da, nahiz eta azken glaziarraren amaiera baino lehenagokoa izan (K.a. 8300)[2].

Azkenik, beste izendapen berri bat azaldu da: Subneolitoa, Azpineolitoa edo Paraneolitoa; Mesolitoaren azken aroa izango litzateke, Neolitoaren ezaugarri batzuk dituena eta Europa ipar eta ipar-ekialdean identifikatu dena[3].

Mesolitoa Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Würm glaziazioaren azkenaldian epeltzen hasi zuen giroa, landareak han eta hemen ugaldu ziren eta mendi gorenetan baizik ez ziren geratu izotza eta elurra. Jendea leizeetatik atera eta lur behereak, haranak eta ibarrak hasi zen betetzen. Adituen ustez Mesolitoan gauzatu zen euskal gizakia.

Bi aldi nagusi bereizten dira Mesolitoan: Azil aldia da lehen garaia (K.a. 9000-K.a. 6000. Frantziako Ariègeko Mas-d'Azilgo aztarnategiak eman dio izena), Madelein aldiaren jarraian, eta Goi Mesolito edo Tardenoisiar aldia da bigarrena, Neolitoaren atean (K.a. 6000-K.a. 4000. Asturiar aldia izena ere ematen zaio). Aziliar aldiko gizakia ehiztaria zen eta fruituak eta itsasoko soinberak jaten zituen, halaber.

Ez zuen leizea erabat utzi eta Madelein aldian bezalako tresnak lantzen zituen, harriz nahiz hezurrez. Ez zituen irudiak eta grabatuak egiten haitzuloetako hormetan, eta badirudi aldakuntza handiak gertatu zirela Cro-Magnon arrazako jende haren sinesteetan eta gizarte antolamenduan. Garai honetakoak dira Itziarko Urtiagako leizean aurkitu ziren giza hezurrak. Goi Mesolitoan soinbera eta arrain gehiago jaten zen eta lan espezializazioa areagotu zen.

Gizarte antolamendua konplexuagoa zen eta badirudi garai haietan hasi zirela lehen migrazioak, Europatik eta Afrika aldetik. Aipagarri dira garai honetako kutun eta apaingailuak. Mouligna (Biarritz), Izturitze, Bolinkoba (Abadiño), Berroberria (Urdazubi), Ermitia (Deba), Urtiaga (Itziar), Lumentza (Lekeitio), eta Santimamiñeko (Kortezubi) leizeetan aurkitu dira Mesolitoko aztarna garrantzitsuenak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  1. The Penguin archaeology guide. London : Penguin Books ; New York, N.Y. : Penguin Putnam 2001 ISBN 978-0-14-029308-1. (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
  2. Sivignon, Romain. Chronologie générale de l'épipaléolithique, mésolithique et néolithique. (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
  3. (Ingelesez) Piličiauskas, Gytis; Kisielienė, Dalia; Piličiauskienė, Giedrė. (2017-03-01). «Deconstructing the concept of Subneolithic farming in the southeastern Baltic» Vegetation History and Archaeobotany 26 (2): 183–193.  doi:10.1007/s00334-016-0584-9. ISSN 1617-6278. (Noiz kontsultatua: 2023-05-30).