Lumentza (leizea)

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Lumentza
Lumentza (leizea) hemen kokatua: Lekeitio
Lumentza (leizea)
Lumentza (leizea)
Lumentza (leizea) (Lekeitio)
Bertako izena Garratxa
Udalerria Ispaster (Bizkaia)
Koordenatuak 43° 21′ 36″ N, 2° 30′ 06″ W / 43.36°N,2.50166667°W / 43.36; -2.50166667Koordenatuak: 43° 21′ 36″ N, 2° 30′ 06″ W / 43.36°N,2.50166667°W / 43.36; -2.50166667
Garaiera 60
Bisitagarria ez

Lumentza (Kalbario eta Garratxako koba bezala ezaguna), Ispasterren (Bizkaia), Lekeitiotik hurbil eta izen bereko mendiaren hegoaldeko hegalean dagoen haitzulo bat da, Kakueta izeneko ingurunean kokatua. Han aurignaciar garaiko aztarnak topatu zituzten, 1930eko hamarkadan, Telesforo Aranzadik eta Jose Migel Barandiaranek; egun, Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoan daude aztarna horiek.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1921eko abuztuaren 12an On Jose Migel Barandiaranek aurrehistorikotzat hartu zuen lagin baten bitartez, geroago argitalpen bat egingo zuen.[1]

1965. urtean beste indusketa batzuk hasi zituzten, J.A. Pastorren eskutik. Goi Paleolitoko maila aberatsak aurkezten dizkigu koba honek, Solutre/Behe-Magdelein alditik abiatu (18.000 mila urte) eta Antzinako Erromaren aldiraino heltzen direnak. Berezitasun horrek Santimamiñeko haitzuloarekin elkartzen du.

2012. urteko otsailean, Labar arte irudiak aurkitu zituzten kobazuloan, okrez marrazturiko bisonte bi eta zaldi buru bat zehatzak izateko, kobazuloan zehar dauden zenbati orban eta trazu gorrirekin batera. Magdalen aldikoak dira, duela 14.000 eta 12.500 urte artekoak. Paleolitoko pintura hauen gainean 1868. urteko grafiti batzuk aurkitu zituzten, tartean "Uribe" izena zeraman bat.

Beste bitxitasun batzuen artean, historian zehar izan duen erabilera aipatu daiteke, duela bi mendeko grafitoak agertzen baitira (tartean "Ysabel 2" izena daraman bat, 1868ko datarekin, edo "Baldomero" izena daraman beste bat). 1936ko Gerrako bonbardaketetan, herritarren babeslekua izan zen, beste leku batzuetan gertatu zen bezala.

Geologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haitzuloak bi sarrera ditu, bat Hegoaldera begira eta bestea Ipar-Ekialdera.

50m inguruko garapena du eta galeria nagusi batez eratuta dago. Galeria horren bukaera partean, Sabaia hainbat puntutan erori da eta sasi-galeria batzuk sortu ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Exploraciones de la caverna de Santimamiñe y Exploraciones en la Caverna de Lumentxa. 3ª Memoria. Bilbo 1935. ARANZADI, BARANDIARAN, EGUREN.)