Michel Morvan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Michel Morvan
Bizitza
JaiotzaParis1948ko ekainaren 20a (74 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria

Michel Morvan (Paris, Frantzia, 1948ko ekainaren 20a -) frantziar hizkuntzalaria da. Komunitate zientifikoaren adostasun zabalari aurka eginez euskararen jatorritzat Eurasiako aitzinindoeuropar makrofamilia bat proposatzen duelako da ezaguna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Germanista, Parisko Unibertsitatean, Nanterre eta Sorbonan hain zuzen ere, hizkuntzalaritza eta fonetikan doktoretza lortu ondoren, euskararen jatorria ikasteari ekin zion.

1992an Bordeleko Unibertsitatean euskal gaiak ikasi ondoren, 1996an Les origines linguistiques du basque argitaratu zuen. CNRS erakundearen UMR 5478 taldeko kidea, Fontes Linguae Vasconum, Euskera, Bulletin du Musée Basque, Lapurdum eta hainbat aldizkaritan artikuluak idatzi ditu. 2008an bere hiztegi etimologikoa idaztean, euskara kaukasoar hizkuntzen familiakoa zela esan zuen, aitzineuskara Eurasiako aitzinindoeuropar makrofamilian kokatuta. Horrela, euskararen antzinako historiari buruzko aditurik handienen artean (Koldo Mitxelena, Joseba Lakarra, Larry Trask, Ricardo Gómez...) onarpenik handiena duen hizkuntza bakartuaren teoriaren aurka egiten du; bai eta onarpen handirik ez duen John Bengtsonen dene-kaukasoar teoriaren aurka ere.

Morvanen ustetan, gainerako hizkuntzak ez bezala, euskara bere historian, egonkorra izan da oso, eta Eurasiako beste lekuetan topatutako hainbat erro mantendu ditu. Hala, Eurasiako aitzinindoeuropar makrofamilia proposatzen du, kaukasoar hizkuntzak eta hizkuntza drabidikoak ere makrofamilia horretan bilduta. Hona hemen berak proposaturiko adibide batzuk:

  • behi eta behor proto-euskara *beh- arrotik datoz, «eme animalia» esan nahi duena, buruxaskiz behé «eme animalia» esan nahi duen bezala.
  • Euskaraz erabiltzen den zenbaki sistema, hogei zenbakian oinarritua, aitzinkaukasoarra da. Komunitate zientifikoan nagusi den teoriak, aldiz, euskarak zelta hizkuntzetatik hartu zuela dio.
  • hagina ipar-ekialdeko Kaukason mintzatzen den hunzibez xagin ere bada.
  • bizar kaukasieraz bisal "bizar" da eta drabidikoez misal da, "bibote" esan nahi duena. Era berean, ile drabidikoaz ile da.
  • Europa osoan ardo hitza *wain arrotik dator. Euskarazko ardan-ek berriz, beste arro du, ziur asko drabidikoa.
  • Eurasiako iparraldean eme eta arra adierazteko ia hitz berak erabiltzen dituzte, turkiar eta mongoliar hizkuntzetan eme/ar eta nivkhez ar esaten dituzte.
  • Siberiako zenbait herrien mitologia eta kosmogonia ikasi ondoren euskal Erensuge Erenkyl dragoi jakutiarraren parekoa zela esan zuen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Les origines linguistiques du basque, Bordele: Presses Universitaires de Bordeaux, 1996 ISBN 978-2-86781-182-1[1]
  • Les noms de montagnes du Pays basque, Lapurdum, IV, Bayonne, 1999, pp. 167–190.
  • Noms de lieux du Pays basque et de Gascogne, Paris: Christine Bonneton, 2004.
  • Dictionnaire étymologique basque (français, anglais et espagnol), Internet/Lexilogos, 2009-2019.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]