Mikhailo Terextxenko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mikhailo Terextxenko
Mikhail Ivanovich Tereshchenko.jpg
Finantzetako ministroa

Bizitza
Jaiotza Kiev1886ko martxoaren  18a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
Talde etnikoa ukrainarra
Heriotza Monte-Carlo1956ko apirilaren  1a (70 urte)
Familia
Aita Ivan Terechtchenko
Ama Elizabeth Sarancheva
Leinua Tereshchenko family Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Moskuko Estatu Unibertsitatea
Leipzigeko Unibertsitatea
Taras Shevchenko National University of Kyiv Itzuli
Jarduerak
Jarduerak diplomazialaria eta politikaria

Mikhailo Ivanovitx Terextxenkoerrusieraz: Михаи́л Ива́нович Тере́щенкоMikhail Ivanovitx Terextxenko; ukraineraz: Михайло Іванович Терещенко— (Kiev, 1886ko martxoaren 30agreg./martxoaren 18ajul.Monako, 1956ko apirilaren 1a) ukrainar enpresari, bankari, lurjabe eta politikari liberal bat izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere familia, kosakoen ondorengoa, azukre-produkziozko enpresetan nabarmendu zen, eta arte bilduma handi bat zuen (arte museoen mezenas bezala ezaguna zen Terextxenko familia, eta Milhaiklo Terextxenkok Kieveko Musika-Eskola egiten lagundu zuen). Gaztetatik hizkuntza asko zekizkien (13 bat esaten denez), eta ekonomia eta zuzenbidea ikasi zituen. 1912an, 26 urte zituela, Dumako diputatu aukeratu zuten (1917 arte kargu horretan), eta urte berean “Sirin” argitaletxeko buru izatea lortu zuen, eta honek errusiar idazle eta intelektual asko ezagutzeko aukera eman zion (azken hau, 1914 urtea arte). Lehen Mundu Gerra hasterakoan, Gurutze Gorrian egin zuen lan, eta guda-produkzioa antolatu eta erreformatu nahi zuten “gizon ospetsu” liberalek osatutako elkarte askoren kide egin zen, adibidez Hirien Batasunaren zein Zemstvoen Batasunaren zuzendaritzako kide. Guda-Industrien Komiteko buru Aleksandr Gutxkoven gertuko laguntzaile izan zen. Otsaileko Egunetan zehar, Dumako Kideen Behin-Behineko Komiteko kide izan zen.[1]

Gobernuan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsaileko iraultzaren ostean, Behin-behineko Gobernuko finantza-ministroa gisa ezarri zuten, ia-ia ezezagun bat zelarik. Ideologia liberalekoa izan arren, ez zen inongo alderdi politikoko kide. Apirileko Miliukov Oharraren ondorengo honen kontrako protesten eraginez, Miliukovek dimititu egin behar izan zuenez, maiatzean Terextxenkok Kanpo Arazoetarako Ministro gisa ordeztu zuen Miliukov. Terextxenkok praktikan Miliukovek jarraituz zuen politika bera jarraitu zuen: aliatuekin loturak mantendu eta Lehen Mundu Gerran jarraitzearen alde zegoen, nahiz eta modu bigunagoz eta ez hain oldarkorrez esan eta Sobietarenanexiorik eta indemnizaziorik gabeko bakea” leloa formalki onartu (adibidez irailean orduko guda ministro Aleksandr Verkhovskirekin tentsioa izan zuen, honek armadak gehiagorik ezin zuela borrokatu eta bake-akordioa sinatzea proposatu zuenean). Terextxenko Kerenski lehen ministroaren oso lagun eta gertuko laguntzailea izan zen, honek adierazten du Kerenskik Terextxenko karguan bukaera arte, Urriko Iraultza Sozialista arte mantendu izana.[1]

Beste alde batetik, Terextxenko “frantziarren eta britainiarren konfidantzazko gizona” bezala ikusia zegoen, hau da, alaituek Terextxenko Gobernuan zegoen artean Errusia diruz lagunduko zutenaren berme, edo beste ikuspuntu batetik, Terextxenko Gobernuan inposatzen zutela, bestela Gobernuari laguntza kenduko ziotela iradokiz. Hau, maiatzetik urrira, sozialista “defentsistek” askotan erabili zuten argudio bat izan zen, burgesiarekin koaliziorik gabe, Errusiak aliatuen laguntzak galduko zituela esaten baitzuten. Lenin oso kritiko izan zen Terextxenkorekiko, batez ere kanpo-arazoetarako ministro gisa ezarri ostean: “Terextxenko hau ez da Miliukov baino inperialismo-neurri txikiagokoa, soilik ergelagoa”.[1]

Azken urteak politikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Terextxenko, ukrainarra izanik, 1917ko uztailean Behin-Behineko Gobernuak Ukrainako Radarekin Ukrainaren autonomia negoziatzeko bidali zuen ordezkaritzaren parte izan zen. Autonomia onartzearekin bat liberalek Errusiako Gobernutik dimititu zutenean, Terextxenkok Gobernuan jarraitu zuen (bera ez baitzen Alderdi Kadetearen parte). Urriko Iraultzan zehar boltxebikeek atxilotu egin zuten. 1918an kartzelatik aske utzi zuten edo ihes egin zuen (bertsioen arabera) eta Norvegiara joan zen, gerora Frantzian bizitzen jarri zen. Errusiako Gerra Zibilak iraun zuen bitartean, Armada Zuriaren alde egin zuen, diruz lagunduz. Guda Zibila bukatuta, enpresa-jardueretan eta arte bildumetan aritu zen.[1]

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko bigarren diamante urdin handienak, bere izena du: Terextxenkoren diamantea. Mikhailo Terextxenko 1913an egin zen bere jabe, Indiatik ekarrita eta Cartierrek zehaztuta. Berarekin batera atera zuen Errusiatik, eta 1984an saldu zuten.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f Terextxenko, Mikhailo, K17, 2017-08-12. CC0 Domeinu Publikoa