Mindfulness

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jon Kabat-Zinn.

Mindfulness orainaldian gertatzen diren barne eta kanpo esperientzietara norberaren arreta eramateko prozesu psikologikoa da. Meditazioaren praktikaren bidez garatu daiteke edo bestelako teknikak erabiliz. Kontzeptua palierazko "sati" hitzaren itzulpenetik dator, osagarri esanguratsua dena tradizio budista batzuetan. Mendebaldean azken aldiotan daukan harrera ona neurri handi batean zor zaio Jon Kabat-Zinn idazle estatubatuarrari eta "Mindfulness meditation in everyday life" 1994ko bere liburuari. Beste autore ezagun batzuk Thich Nhat Hanh vietnamdarra eta Daniel Goleman dira.

Ongizatea edo osasunarekin oso lotuta dago, norbanakoengan aplikatuta edo giza taldeetan, ospitaleetan, lantokietan, eskoletan eta abar. Aitzitik, gehiegizko kezkek eta hausnarketek estresera edo buruko gaixotasunetara eraman dezakete, hala nola antsietatera eta depresiora. Psikologia klinikoak eta Psikiatriak 1970eko hamarkadatik aplikazio terapeutikoak garatu dituzte mindfulnessen oinarrituta, droga menpekotasun edo beste adikzio batzuk, min fisiko edo psikologikoa edota lehen aipatutako asaldurak arintzeko edo kontrolatzeko. Halaber helduen edo umeen emozioak kudeatzeko tresna ere izan daiteke.

Kontzientzia, presentzia edo arreta osoa edo arreta hutsa deitzen da halaber. Errukiaren kontzeptuarekin ere bat dator.

Erlijioaren psikologia eta metafisika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Budismoarekin estuki lotuta dago, vipassana praktika modernoekin hain zuzen ere, eta askapenaren biderako lehenengo urratsa da. Laburbilduta, esperientzia sentsoriala etengabean begiratzean datza, bost zentzumenetan arreta ipiniz, eta modu horretan portaera obsesiboak eta birjaiotzak prebenitzeko.

Transzendentzia kontzeptu metafisikoan oinarritzen da halaber, eta Henry David Thoreau, Ralph Waldo Emerson, Margaret Fuller eta Walt Whitman XIX. mendeko egileek urratutako bidetik abiatzen da.

Halaber, Mendebaldeko kultura kristau mistikoan ere mugimendu honen aztarnak topatu ditzakegu XVI. mendea eta XVII. mendean, meditazioaren tradiziotik Frantzisko Saleskoa eta Inazio Loiolakoa edo otoitz kontenplatiboan, Joan Gurutzekoa eta Teresa Ávilakoaren bidez.

Islameko sufismoa eta bere aldaera derbitxea mistika honetan ere sailkatu dezakegu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]