Modernismo katalana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Modernisme» orritik birbideratua)
Antoni Gaudíren Batlló Etxea Bartzelonan.

Modernismo katalana Katalunian XIX. mendearen amaieratik XX. mende hasiera arte ematen den mugimendu artistikoa da. Ezaugarri propioak izanik, urte horietan Europa osoan ematen den Art Nouveau ("Modernismoa" Hispanoamerikan, "Sezession" Alemania eta Austrian, "Liberty" Italian[1]) mugimendu artistikoaren barruan kokatu behar zaio; mugimendu honek Katalunian ezaugarri propioak izan zituen, lurralde horretan eman zen garapen industriala eta hiritarrarekin lotuta, bereziki Bartzelonaren inguruan, estilo honen benetako hiriburua. Batez ere arkitekturan eman zen baina baita ere arte plastikoetan, margolaritzan eta eskulturan, eta literaturan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelonako Nazioarteko Erakusketaren kartela, 1929.

Industria Iraultzaren ondorioz eta honek eragin zituen aurrerapenak (elektrizitatea, trenbidea, lurrun makina, besteak beste) XIX. mendean Europan egitura tradizionalekin hausten duen korronte arkitektonikoak eta eraikitzeko modu berriak zabaldu egiten dira. Korronte hauentzat estetika garrantzi handia du. Testuinguru horretan hirien garrantziak gora jo zuen eta harekin burgesiaren boterea. Art Nouveau edo Modernismoa estilo hiritarra eta burgesa izango zen. Kataluniaren kasuan prozesu hori ere eman zen, batez ere Bartzelonaren inguruan. Halaber, XIX. mendearen hasieratik eman zen Renaixença mugimendu nazionalistak eragin zuzena izan zuen modernismo katalanaren sorreran; modernismoaren bitartez artistek haren identitate nazionala berreskuratzen saiatzen ziren. Bi gertaerek, bestetik, estilo berria zabaltzeko garrantzi handia izan zuten: Bartzelonako Erakusketa Unibertsala (1888) eta Bartzelonako Nazioarteko Erakusketa (1929).

Ezaugarri batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Modernismoa industria-arkitekturaren aurka jartzen da. Horren aurrean, originaltasuna erreibindikatzen dute.
  • Izadian inspirtatutako formak, elementuak eta materialak erabiltzen ditu. Horrela, eraikin modernistetako fatxadetan txoriak, ostoak eta loreak apaingarri gisa agertzen dira. Tamainu handiko animaliak eta pertsonak agertzen dira ere bai. Halaber, zeramika eta harria erabiltzen dute.
  • Koloreen erabilera.
  • Balkoietan eta leihoetan burni forjatuezko burdin hesiak erabiltzen dira, hauek izadian inspiratutako apaingarriekin.
  • Asimetria gustukoa dute, baita ere kurbak eta estilizazioak.
  • Historia identitate nazionalaren elementu garrantzitsua da. Hortik dator Erdi Aroaren presentzia eraikin modernistetan.[2]

Arkitekto ezagunenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Modernismo katalanaren barruan aritu ziren arkitektoak ehun baino gehiago izan ziren. Hona hemen agian ezagunenak:

Eraikin ezagunenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mogimendu horren eraikin asko babestuak daude eta askok ere Gizateriaren ondarearen katalogazioa dute:

Kataluniatik kanpo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Modernismo katalana beste lurraldetan ere garatu zen. Garrantzi berezia Espainiako Cartagenan eman zena dugu, batez ere Víctor Beltrí arkitektoaren eskutik. Espainiako beste hirietan ere adibideak aurki daitezke: Comillas, Novelda, Astorga, Melilla, León...[3]

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian ere badaude estilo hori jarraitzen duten eraikinak. Esaterako, Donostian, Moraza kaleko bosgarren zenbakian Luis Elizalde arkitektoak eraikitakoa edo Zubieta kaleko lehenengo En, Ramon Kortazarrek eraikitakoa ditugu besteen artean.[4] Bilbon handiago izan zen Kataluniako modernismoaren eragina, esaterako Campos Eliseos Antzokian. Iruñean Ogasunaren Delegaritza dugu eta Gaseizen Fausto Iñigitz de Betolatzak altxatutako Erbina Etxea. [5]

Campos Eliseos Antzokia, Bilbon.

Modernismoko margolariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolaritzan ere modernismoak eragin handia izan zuen.[6] Hona hemen mugimendu horretan aritu ziren margolari ezagunenak:

Margolari hauek Paristik zetorren abangoardismoarekin lotura estua izan zuten. Els Quatre Gats tabernan biltzen ziren. Pablo Ruiz Picasso talde horrekin aritu zen.

Els Quatre Gats tabernan biltzen ziren margolari hauek.

Modernismoko eskultoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Desconsol, Josep Llimonaren eskultura, 1903.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .
  3. .
  4. .
  5. .
  6. .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Modernismo katalana Aldatu lotura Wikidatan

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]