Renfe Aldiriak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Infobox Public Transport.png
Renfe Aldiriak
Renfe Aldiriak.svg
Renfe Cercanías.svg Renfe Rodalia.svg Renfe Rodalies.svg
Civia - El Casar - 2012-07-12 - Andres Gomez-Club Ferroviario 241.jpg
Civia tren bat Aldiri zerbitzu bat egiten.
Datu orokorrak
Garraio mota Trena
Zerbitzatutako eskualdeak Asturias, Katalunia, Bilbo, Cádiz, Donostia, Madril, Málaga, Murtzia/Alacant, Santander, Sevilla, Valentzia, Zaragoza
Jabea Espainiako Sustapen Ministerioa
Web gunea www.renfe.es/cercanias
Ustiapena
Eragilea(k) Renfe Operadora
Mapa
Mapa

Renferen Aldiriak.svg

Renfe Aldiriak, gazteleraz Renfe Cercanías, valentzieraz Renfe Rodalia eta katalanez Renfe Rodalies, Renfe Operadora eragileak trenbide bidezko hiriarteko iraupen laburreko bidaiak eskaintzeko erabiltzen duen marka komertziala da, hiri nagusiei eta hauen aldiriei zerbitzua emateko. Espainia osoan Renfe Cercanías izena hartzen du zerbitzuak, baina Valentzian Renfe Rodalia, eta Bizkaia eta Gipuzkoan Renfe Aldiriak izenak ere ditu. Bestalde, Katalunian Kataluniako Generalitateak sortutako Rodalies de Catalunya marka komertzialaren menpe eskaintzen ditu zerbitzuak.

Espainiako hirigune nagusienetan dabil Renfeko Aldirien zerbitzua, hiriburuak eta haien ondoan kokatutako inguru metropolitarrak lotzeko ezinbesteko garraiobidea delarik. Asturias, Bilbo, Cádiz, Donostia, Katalunia, Madril, Málaga, Murtzia/Alacant, Santander, Sevilla, Valentzia eta Zaragozako nukleoek osatzen dute. Euskal Herrian Bilboko eta Donostiako nukleoak daude.

Kataluniako sarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katalunian, Bartzelonako gune metropolitarreko aldiriko-zerbitzuak huts ugari sufritu zituen, eta horri gaineratuz 2006ko Kataluniako Autonomia Estatutua, zeinaren arabera Kataluniako Generalitateak dauka erkidegoko trenbideen ardura, Generalitateak eta Espainiako Gobernuak adostu zuten kudeaketa Generalitatearen esku uztea. Hala, Generalitateak, zerbitzuen kudeaketaz gain, erregulazioak, planifikazioak, koordinaketak, ikusketak eta tarifikazioak bere gain hartu zituen. Horretarako Rodalies de Catalunya marka komertziala sortu zen 2010eko urtarrilaren 1.an, eta Renfe Operadora eragileari eman zitzaion ustiapena. Gainera, 2011ko urtarrilaren 1.an marka komertzial horri gaineratu zitzaizkion Distantzia Erdiko trenen zerbitzua.

Bilboko sarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bilboko Renfe Aldiriak»

Ingurune industrial guztiek bezala, Bilbok trenbide sare garatu bat dauka. Hasieran minerala garraiatzeko erabiltzen ziren trenbide hauek, gaur egun bidaiariak garraiatzeko erabiltzen dira orokorrean. Renfe Aldiriak Bilboko Ibai-Ezkerraldean eta Nerbioi ibarrean eskaintzen du bidaiari zerbitzua. Azken urteotan Bilboko metroa Ezkerraldean zabalduz joan den heinean, bidaiariak galdu ditu Renfek.

Bilboko Renfeko Aldirien sareak hiru linea ditu, lau izatera heldu bazen ere. Hurrengoak dira:

Linea Geltoki buruak Egoera Luzera Geltokiak
C-1 red.svg Bilbao-Abando - Santurtzi Martxan 13,6 km[1] 14
C-2 green.svg Bilbao-Abando - Muskiz Martxan 21 km 18
C-3 light blue.svg Bilbao-Abando - Orduña Martxan 40,3 km[2] 22
C-4 purple.svg Olabeaga - Bilbao-Parke 2003an itxita 1,5 km 2
Guztira
67 km (*)
44 (*)

Gipuzkoako sarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Donostiako Renfe Aldiriak»

Gipuzkoan Renfe Operadorak Aldirien linea bakarra ustiatzen du, C-1 (Irun - Brinkola) linea hain zuzen. Linea hau Madril-Irun trenbide nagusiaren barruan dago. Irungo geltokitik lotura dago Hendaia aldera; eta Brinkolatik Gasteiz eta Miranda Ebro aldera.

Linea Geltoki buruak Egoera Luzera Geltokiak
C-1 red.svg Irun - Brinkola Martxan 80,5 km 30

Nukleoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako Renfeko Aldirien nukleoak ustiatzen dira:

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]