Tom Stoppard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tom Stoppard
Tom Stoppard.jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTomáš Sträussler
JaiotzaZlín1937ko uztailaren 3a (85 urte)
Herrialdea Txekoslovakia
 Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k)Jose Ingle (en) Itzuli  (1965 -
Miriam Stoppard  (1972 -  1992)
Sabrina Guinness  (2014ko ekainaren 6a -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaPocklington School (en) Itzuli
Mount Hermon School, Darjeeling (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, gidoilaria, kazetaria, dramagilea, film-zuzendaria, itzultzailea eta idazlea
Jasotako sariak
InfluentziakHenry James
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Errege Literatura Elkartea
Genero artistikoakomedia dramatikoa

IMDB: nm0001779 Allocine: 14040 Allmovie: p112918 IBDB: 8912
Musicbrainz: a3fc0e28-2f07-4e46-b9ba-408d00b2dcdd Discogs: 2642100 Edit the value on Wikidata

Sir Tom Stoppard, jaiotza-izenaz Tomáš Straüssler (Zlín, Txekoslovakia ohia, 1937ko uztailaren 3a -), britainiar antzerkigile eta gidoi-idazlea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indiara eta, 1946an, Ingalaterrara joan zen bizitzera. Notthingham eta Yorkshireko unibertsitateetan ikasi ondoren, Bristolera itzuli zen, eta kazetari gisa lan egin zuen. Rosencrantz and Guildenstern Are Dead (1967, Rosencrantz eta Guildsentern hil dira) obrarekin egin zuen debuta. Obra hark izugarrizko arrakasta izan zuen, Londresen, lehenbizi, eta New Yorken, gero. Absurdoaren antzezlana da. Hamleteko pertsonaiak deskribatzen ditu, Shakespeareren obrako gertakizun nagusiez diharduten ikusleak balira bezala, paper hori jokatzea beste aukerarik ez balute bezala. Hurrengo obran, The Real Inspector Hound (1968, Hound inspektore benetakoa) arrakasta handiko lanean, antzerki-kritikariak obra baten ekintzan sartzen dira, antzerkiaren izatasunarekin jokatu eta aldi berean errealitatea zalantzan jartzen duten istorioak tartekatuz. Aurrekoaren antzera, The Real Thing (1982, Benetakoa) obran, ezkontzako desleialtasuna aztertu zuen, baina azkenean jakiten da antzerkigilearen beraren harremanak islatzen dituen antzerki-obra bateko agerraldiak direla.

Beste zenbait lan aipagarri: After Magritte (1970, Magritteren ondoren), Jumpers (1972, Akrobatak), Every Good Boy Deserves Favour (1977, Mutil on orok arreta merezi du), Arcadia (1993, Arkadia), Indian Ink (1995, Indiar tinta) eta The Coast of Utopia (2002, Utopiako kostaldea). Shakespeare in Love filmaren gidoia idatzi zuen Marc Normanekin, 1999an 7 Oscar irabazi zituen filma.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tom Stoppard Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]