Preston Sturges
Preston Sturges | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Edmund Preston Biden |
Jaiotza | Chicago, 1898ko abuztuaren 29a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | New York, 1959ko abuztuaren 6a (60 urte) |
Hobiratze lekua | Ferncliff Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Eleanor Post Hutton (en) (1930eko apirilaren 12a - 1932ko azaroaren 3a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Janson de Sailly |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, idazlea, autobiografialaria, antzerkigilea, aktorea eta errealizadorea |
Jasotako sariak | |
prestonsturges.com… | |
|
Preston Sturges (Jaiotza-izena: Edmond P. Biden ; Chicago, 1898ko abuztuaren 29a - New York, 1959ko abuztuaren 6a) Estatu Batuetako zinema zuzendaria eta gidoigilea izan zen.
Familia aberats batean jaio zen, eta gerora bere filmetan etengabe salatu zuen giro horretako azalkeria. Antzerkian lan egin ondoren Hollywooden jardun zuen Mamoulian, Stahl, Wyler eta gisako zuzendarientzat zinemarako historiak idazten. 1940ean egin zuen lehen filma, The Great McGinty, politikari baten bilakaerari buruzko satira, arrakasta handia izan zuena eta zinemaren ateak ireki zizkiona. Komediaren maisu izan zen, eta elkarrizketa bikainen eta gag ikusgarrien bidez kontakizunaren logika hankaz gora jarriz, umore bortitzeko film zorrotzak egin zituen. 1950etik aurrera zuzendaritza utzi eta zinemarako eta antzerkirako gidoiak idatzi zituen. Filmak: Christmas in July (1940, Uztailean Eguberri), The Lady Eve (1941), The Palm Beach Story (1942, Palm-Beacheko historia), Sullivan´s Travels (1941, Sullivanen bidaldiak), The Great Moment (1944, Une handia), Mad Wednesday (1948, Asteazken eroa), The Beautiful Blonde from Bashful Bend (1949, Bashful Bendeko horail ederra).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.