Pietro Germi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pietro Germi
Pietro Germi.jpg
Bizitza
JaiotzaGenova1914ko irailaren 14a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1914ko irailaren 14a -  1946ko ekainaren 13a)
 Italia  (1946ko ekainaren 13a -  1974ko abenduaren 5a)
HeriotzaErroma1974ko abenduaren 5a (60 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: hepatitisa
Hezkuntza
HeziketaExperimental Centre of Cinematography (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakzinema zuzendaria, aktorea, zinema ekoizlea eta gidoilaria
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: nm0314584 Allocine: 3446 Allmovie: p91340 TCM: 70369
Musicbrainz: b58f2309-1b7c-4726-a2ce-db7c1fc130e5 Discogs: 1483287 Find a Grave: 6805332 Edit the value on Wikidata

Pietro Germi (Genova, 1914ko irailaren 14a - Erroma, 1974ko abenduaren 5a) italiar zinema zuzendari, idazle, aktore eta ekoizlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromako Centro Sperimentale di Cinematografiako ikaslea izan zen , eta ondoren Alessandro Blasettiren laguntzaile gisa hasi zuen bere ibilbidea. Bere lehen filmak neorrealismoak markatu zituen. Bereziki sentikorrak izan ziren Italia astintzen zuten arazo sozial eta ekonomikoekiko, nazio bateratzetik gerraostera arte. Il brigante di Tacca del Lupoek Risorgimento garaiko Basilikatako brigandajea deskribatzen du, Au nom de la loi zuhurtziaz Siziliako mafia gogora ekartzen du, Il cammino della speranzan Siziliako adingabeen egoera eta Il ferrovierek treneko langileen bizitza eta alkoholismoa lan munduan. Germi pixkanaka melodrama sozialaren erregistroa uzten hasi zen tonu umoretsu, grotesko eta satiriko baterantz joateko. Aktore gisa, polizia inspektorearen pertsonaia bikaina antzezten zuen, oinazetua eta zorrotza, 1959an berak zuzendutako Un maledetto imbroglio filmean, Claudia Cardinale oso gaztearekin.

Ospea lortu zuen Divorzio all'italiana filmari esker, satira eta umore iluna uztartzen dituen ohituren komedia. Oscar sarietarako hiru izendapen bildu zituen eta jatorrizko gidoi onenaren garaikurra lortu zuen. Germiren filma italiar erako komediaren lehen adibideetako bat da, Luigi Comencini eta Dino Risi- k bereziki landuko dutena. Germik ere ildo beretik jarraitu zuen 1960ko eta 1970eko hamarkadetako italiar gizartearen pintura korrosiboa osatzen duten komedia sorta sinatuz. ( Sedotta e abbandonata, Signore & signori, etab. ).

1972an, Germik Alfredo, Alfredo, bere azken filma egin zuen, Dustin Hoffman eta Stefania Sandrelli aktoreekin osatutako komedia. 60 urte zituela, hil zen 1974ko abenduaren 5a. Hil baino lehen, Amici miei filmaren gidoia idatzi zuen, filma berak zuzentzeko asmoarekin. Osasunaren gainbehera ikusita, gidoia bere lagun Mario Monicelliren esku utziko duta berak sinatuko du produkzioa.

Filmografia partziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gidoilaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekoizlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oscarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cannesko Zinemaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berlinale[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Veneziako Zinemaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako Nazioarteko Zinemaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]